2013-02-22

ELKARBIZITZA ON BATEN ALDE

Eskolak elkarbizitzarako proiektu batean murgilduta dago , eta proiektu horrek honako hauek ditu oinarri: errespetua,  tolerantzia eta istiluak elkarrizketaren bidez konpontzen.
Hau dela eta , indarkeriak pertsonen duintasunari eta eskubideei eratsotzen diela pentsatzen dugunez joan den asteartean eskolako irakasle, ikasle eta guraso batzuk eskolako patioan elkartu ginez  hau adierazteko .



Elkarri ulertu behar diogu eta hori lortzeko ezin bestekoa da elkarren arteko errespetua.

2013-02-08

OTXARTAGAKO INAUTERIAK

Gaur eguraldi txarra egin arren , guk Otxartaga eskolan inauteriak ospatu ditugu, eta ondo ospatuta gainera. Gure gaia "IPUIN KLASIKOAK" izan da eta egin ditugun mozorroak oso politak, bai gureak bai guraso batzuenak.
Ezin izan dugu kalejirarik egin eta guztiok batera ospatu ere ez. Haur hezkuntzakoak beheko eskolan gelditu behar izan dira eta lehen hezkuntzakoak goian. Pena bat izan da, baina...... konformatu behar !
Hemen dituzue argazki batuk zein politak geunden ikusteko!

INAUTERIAK

INAUTERIEN URTE AROA

Inauteriak garizuma sartu aurreko egunetan egiten diren ospakizunak ditugu, batez ere. Orain dela urte gutxi arte, baraua hasi aurreko tripa-festa batzuen antzera iristen zitzaizkigun. Neguko festa barnean ospatzen ditugu eta kristautasunaren eskutik helduak dira. Hau denok dakigun gauza da. Laugarren mendean, Paziano donearen hitzak entzuten ziren Bartzelonan, Inauteriaren aurka. Eta ez zen hau ekintza bakarra. Goi Erdi Aroko eliz gizonek mintzatzen ziren, behin eta berriz, aurpegia estaltzearen aurka.
Baina esan dudanez, Inautea ospatzea ez da Garizuma aurreko azken hiru egun horietakoa bakarrik. Eta ez herri guztietan eta egun jakinetan izan ohi dena ere.
Inauteriez asko idatzi eta argitaratu da eta oraingo honetan, besterik gabe, aurrera jarraituko dugu; sar gaitezen gutxiago ezagutzen ditugun ohitura batzuk oroituz. Badakigu gizakiak nola erritualizatu dituen bere inguruan gertatzen diren aldaketak. Eta hau oroitzeak garrantzi handia du. Enparantzetan Maiatzak zutitzea eta ezkaratzetan zuhaitz-adarrak ipintzea ez da besterik antzinako erromatarrek Florari, “udaberri jainkoa zela eta hil hortan giten den festa-agerkarien hondakin kutsu bat baino", idatzi zuen Jose Mari Iribarrenek.



Sakatu irudian eta ikusi...... ikusi!















2013-02-04

SANTA AGEDA

"Oles ta oles bakean
kantetan hasi gaitean
agate Deuna kantetan
gatoz
etxe hontako atean
kantauko badu esan
deiskula
iñor badago etxean
inor ezetzik eztiño eta
kantetan hasi gaitezan "

2013-02-03

OTSAILA

"KANDELARIO EURIA DARIO, SAN JOSEK ERE LAGUNDUKO DIO"

Otsailak belarra berak ekar eta berak ihar (izozten zelakoz).

Otsailak buha buha, xoxoa kafiran hila

Otsaila laburko, bena andurko (maltxur)

Otsaila, nahiz laburrena, da ilabete txarrena

Otsaillean bero, negua gero

Otsailean gizona mauko hutsetan baino hobe da otsoa arditan ikustea

OtsaJlean, katuak be arrain eskean

Otsailean lainoa noraino, elurra gero haraino

Otsailean  eder, ez utz esperantxa bester

 Otsaillean tximeleta baiño, otsoa ardi tartean ikusi naiago, lengo artzaiak esana

Otsaileko elurrak ongarri hoberena balio du

Otsaileko ilbete, elurra hi bete

Otsaileko uri, urteko ongarri

Otsailtxo laburrean, kataarrak gau-lapurrean

SAB BLAS EGUNA

Otsailak hiru, San Blas. Jana bedeinkatzeko ohitura dugun eguna. Eztarriko gaitzen kontrakoa, katarroarena batez ere. Eztula egiten duenari "San Blas" esateko ohitura ezagutu dugu. Esango duzue, eta arrazoiarekin, eztarriko gaitzak, katarroak eta eztulak festa triste xamarrak direla. Baina nahiz eta gauzak honela izan, San Blas egunak badu bere izate-alaia. San Blas izena daraman elizatxoen inguruan antolatzen dira dantza, piperropilen salmenta dei bereziekin adieraziaz: "bata, bia, hirua…"Tolosak badu San Blas izena daraman ermita eta orain dela ehunen bat urte jolastekoa zen, elizatxoaren inguruan aurkitzen den barrutian.
Antzina txerri mingainen ofrenda egiten zen. Abeslarien patroia ere bada San Blas, gaur egun ahaztu xamar egon arren..
Euskalerriko leku askotan ospatzen da San Blas baina ospetsuena Abadiñoko ospakizuna izaten da




Oso famatuak dira ere egun horetan bedeinkatzen diren gozokiak




Eibarren ospatzen da
San Blasan eguna
goxo-goxua da ta
on egin daigula
kanpotik zurixa da ta
barrutik horixa
sanblas opilak daka
barruan anisa.


Argazki honetan klikatzen baduzue errezeta aurkituko duzue. Ea goxoak ateratzen zaizkizuen!!