2016-10-28

5.Ako IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur, urriak 28, 5.Ako ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute.



Ametsek irratsaioari hasiera eman dio, irratsaio honetako esataria izatea tokatu zaiolako.


Izarok eta Olaiak ingeleseko tartea egin dute. Very well girls. 

 

Ondoren, Lewise eguraldiari buruzko oso informazio interesgarria eman digu. Giro epela izango dugu eta zeru urdin-urdin izango dugu, oskarbi. Zein ondo!!!!

Enekok urtebetetzeen berri eman digu. Gaur ez du inork urterik betetzen, baina aste honen zehar bai. Antonio Jimenezek 6 urte eta Roberto Erraizek  zein Olaia Merinok 8 urte bete dute.




ZORIOOOONAK NESKA-MUTILAK!!!!!



Hodeik pasa den astean asmakizunen eta galderen irabazleak aipatu dizkigu. 
ZORIONAK EKATERINA, IKER MARIN ETA OUIAM!!!!

Eta aste honetako asmakizunak Davidek irakurri dizkigu.



1.Asmakizuna                                      
Mutur fina daukazu,
buztana luzea, 
katuari ekarri diozu gosea. 
 

2. Asmakizuna 

Argia ematen dut 
sokari lotuta
egongelan egoten naiz 
gauean piztuta.





Ikusiko dugu zenbatek asmatzen dituzuen, e?

 Eta Fatimak bitxikeri batzuk kontatu dizkigu. Oso interesgarria!!!!
Bukatzeko, Taliak gure gaurko irratsaiori buruzko galderak egin dizkigu, ADI EGON ZARETE????

Beno, hurrengo arte eta asteburua asko disfrutatu ... eta gogoratu 
TXI, TXI, TXI EUSERAZ HITZ EGIN!!!!! 


Maritxu 

2016-10-27


JANTOKIKO PETODUNAK

Ostiralean, jantokiko petodunak bere konpromisua sinatu zuten. Eskerrik asko parte hartzeagatik!!!!

 IKER PAZO
 IZARO ALONSO
  EBER DIAZ
  AIZANE LORES
  EKHIÑE DONCEL
 JOSE ECHEVERRIA

2016-10-21

6.B GELAKO IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur 6.B gelako umeek  irratsioa eskeini digute.



 Maitane esataria izan da eta oso ondo egin du.
 Ibaik eta Naiarak  ingeleseko tartea eskeini digute. Thank you!!!
 Ondoren, Ibaik eguraldiaren berri eman digu eta Naiarak urtebetetzeen berri.

ZORIONAK GUZTIOEI!!!!



 Asmakizunak Garazik eta Aritzek irakurri dizkigute.

 


EA ASMATZEN DITUZUEN!!! 
Pasa den asteko asmakizunen saria  Rabiaak, Garikoitzek eta Jose Echevarriak   irabazi zuten.
ZORIONAK!!!!!
 


 Jarraian, Nahikarik albiste berdea irakurri digu.

 Eta Andonik aste honetako galderak, adi egon bazarete galderak erantzun eta postontzian bota.
 
 Hala ere, berriro entzun nahi baduzue klip egin eta aukera ez galduuuuuu. 
Ondo Izannnnn!!!!!!!

Maritxu


6.A GELAKOEN IRRATSAIOA

 6.A GELAKOEN IRRATSAIOA

Kaixo lagunok!!! Gaur 6.A gelakoek irratsaioa eskeini digute.



Galatea esataria izan da, eta oso ondo aurkeztu dizkigu bere kideak.


 Ingeleseko tartea Liamek eta Nahikari Hernandezek egin dute. Very very very well. 




Enekok eguraldiaren berri eman digu.




 Izarok urtebetetzeen berri eman digu. Atzo Naiara Gallegok 6.B-koak 12 urte bete zituen.
ZORIONAK!!!! 




Ondoren,  Aitorrek eta Ekhiñek asmakizunak irakurri dizkigute. 


EA ASMATZEN DITUZUEN, ANIMO!!!!!!!!



Leirek berria eman digu. Ingurumen hezkuntzako munduko egunari buruz hitz egin digu. Honako argibide batzuk eman dizkigu: Ura alferrik ez galtzeko, gogoratu txorrotak itxi behar ditugula ura erabiltzen ez ditugunean. Fotokopiak bi aldeetatik atera orriak ondo aprobetzatzeko. 

 


Bukatzeko, Ouiamek irratsaiori buruzko galderak egin dizkigu. Adi egon zarete???? Ea ondo erantzuten dituzuen.



Eta hementxe uzten dizuet irratsaioa berriro entzun ahal izateko.




ORTUELLAKO EUSKAL JAIA


Kaixo lagunok!!! Hementxe gaude berriro, zelan pasatu duzue uda????? Oso ondo ezta????
Ba gaur 6.Akoek  lehenengo irratsaioa egin dute, eta egun hau aukeratu da oso berezia delako. Dakizuenez gaur hasi da Ortuellako Euskal jaia. Irratsaioa hasiera emateko "Manolo" abestia aukeratu dugu. Pirritxek eta Porrotxek Imanoli dedikatutako kanta da, berak Euskal Herriko umeei abesti zoragarriak sortu zituelako: Ran-roberra, txiki-txikia, Jon Braun....


 Liam esatari papera hartu du eta Leire zein Enekorekin batera gaur Euskal Jaian egingo ditugun ekintzak azaldu dizkigute.




Aurtengo abestia ere aurkeztu digute "Euskaraz". Jadanik denok ezagutzen dugu geletan asko abestu dugulako. 



Maritxu