2012-02-25

GURE INAUTERIAK


Hemen dituzue eskolako inauterietako argazki batzuk. Nik ezin izan nuen hortik pasatu baina begira zein politak dauden ateratako argazki batzuk. Ba dakit oso ondo pasatu zenutela eta zuen zirkoa izugarri polita izan zela.
Pozten naiz! Ea laster zuekin egon ahal naizen!
Laster arte ! eta ez ahaztu :

Txi, Txi, Txi
euskeraz hitz egin
Musutxus
MARITXU











INAUTERIAK - diapositivas

2012-02-12

ARTILLERO DALE FUEGO!

Inauteri hauetan

egin barre algara

aurpegian mozorroa

edo maskarataxoa

Hemen daude, heltzear daude.....


Has zaiteztete eztarriak eta dena prestatzen ........., zuek ere dale fuego inauteri hauetan!





2012-02-08

EUSKAL INAUTERIAK

Euskalerrian ere aspalditik ospatzen dira inauteriak herri askotan. Herri bakoitzean pertsonai ezberdinak daude. Gehiago ikasi nahi izatekotan hemen duzue zuentzako egindako lantxo bat.
Pazientzia pixkat izan behar duzue dena jaitsi arte, baina merezi du.

INAUTERIAK

Inauteriak iristear ditugu. Garai berezia da. Badirudi mundu hankaz gora eta buruz behera jartzen dela, gauzak guztiz aldatzen direla.
Euskal Inauteriak naturari lotuta daude. Badirudi, negua aurrera doan heinean, eta udaberria ate-joka dugunean, lurra berriro esnatzen edota biziberritzen ari dela, … Horretarako jotzen dituzte ezkilak joaldunek, lurra esnarazteko. Bestalde, gure inauteriak zomorroekin lotuta omen daude, hots, intsektuekin, … Jakina da intsektu plaga bat izanez gero, janaria galtzeko arrisku handia egoten zela Erdi Aroan, eta, horretarako egiten zaizkie konjuruak zomorroei, eta buztan baten uxatzen dira eltxo eta mando-euliak, …
Zomorroa eta mozorroa, … Gu ez gara zomorroak, baina mozorroa janzten dugu. Zenbaitek dio inauterietan ez gara mozorrotzen, … urte osoan zehar gabiltzala mozorrotuta, eta inauterietan gure benetako nortasuna adierazten dugula “mozorroa” erabiliz, … ez dakit ba.

Argazkian klikatu ezkero hauei buruzko informazio gehiago duzue.





<

2012-02-04

SANTA AGEDA

Santa Agata jaia edo Dona Agata jaia, euskalkietan Santa Ageda bezpera, Agate Deuna jaia eta Santa Ageda festa izenez ere ezaguna, otsailaren 5ean edo bezperan Euskal Herrian eta katolizismoak indarra duen edo izan duen beste hainbat tokitan ospatzen den jaia da. Izan ere, Cataniako Agata santuaren eguna otsailaren 5a da Eliza Katolikoaren santutegian, eta ohitura da egun horretan edo bezperan herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea. Euskal Herriko herri askotan, makilekin ateratzen dira kalera, erritmoa markatzeko lurrean joaz; beste herri batzuetan, Kintoak ospatzen dira egun horretan.
Beste hainbat erlijio ospakizunetan bezala, Euskal Herrian kristautasunaren aurretiko hainbat elementu paganorekin nahasita ageri dira kristau elementuak. Hartara, Santa Agata askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin. Ablitasen, uste zuten Santa Agata bezperako gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.

HEMEN DITUZUE egun honetan hainbat euskalerriko herrietan abesten diren kopla batzuk Agate istorioarekin:

Zorion etxe hontako denoi
!Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
,ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
2
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
3
Siziliako uharte ederra
kemana digu lorea.
Han jaio baitzan gure Ageda,
zorioneko gaztea.
Txikitatikan gogoz hartu zun
Jesukristoren legea.
Maitasun honek ekarri zion
bihotzeko poz betea.
4
Edertasunez jaunak apaindu
zuan Ageda gaztetan.
Haren begiak izar bi ziran,
aurpegi gozo haretan.
Gizon gaiztoen grina zitalak
esna zitzakeen benetan.
Laster izutu zen KintzianoAgedaren ederretan.
5
Agedak bere maite bakarra
Jesus aukeratu zuan.
Horregatikan beste maiterik
ez zan harentzat munduan.
Kintzianoren eske guztiak
arrez baztertu zituan.
Baina agintarik gaizto harek
kristautzat salatu zuan.
6
Emakume gaizto baten mende,
sartu zuten giltzapean,
Agedaren bihotz garbi hura
zikin ote zezakean.
Alperrik baina ahalegindu zen
andre lizuna lanean.
Honek esanak ez ziran sartu
Agedaren bihotzean.
7
Amorru biziz oinutsik jarri
dute Ageda zintzoa,
txingar gorien gainean gero
ibilarazi gaixoa.
Ondoren, bular bat ebakita,
uzten dute urratua.
Baina Jainkuak bihurtu zion
gau hartan bular mindua.
8
Alperrik gizon gaiztoak zuten
oinazez erdi hilik utzi.
Jesukristoren maitasun hartan
ez zuna inola etsi.
Otoi gozotan gogoa isuriz
mundu hontatik ihesi,
zeruetako zori ederrabetiko zun irabazi.
9
Mendi tontorrak elurrez zuri,
atai aldean laiotza.
Etxe hontako nagusi jaunak,
urrezkoa du bihotza.
Santa Agedak kendu digu gaur
eskean hasteko lotsa,
dirurik ez bada,
berdin zaigu
gizendutako bildotsa.
10
Zelai erdian loreak
argi,larros, krabelin ta lili.
Etxe hontako etxekoandreakAma Birjina dirudi.
Etxe hontako urdaiazpiko
asko, kakotik zintzilik,
ta lukainka gorriak ugari
poltsa betetzeko guri.




Herri bakoitzean letra ezberdinarekin kantatzen dute. Gaur Ortuellan ere biztanleak plazara aterako dira abestera. Anima zaitezte, letra eskolan ikasitakoa da .
Geroaxeago, Sagarada Familian , txokolatada izango duzue.












2012-02-03

SAN BLAS EGUNA





Gaurkoa San Blas eguna da. Egun honekin ohikoak izanen dira gurean San Blas opilak edo erroskoak eta elikagai eta edarien bedeinkapena. Beste toki batzuetan San Blas kordoiak jartzen dituzte lepoan gaurko egunean, sainduak eztarria babesteko. Dena den, dagoeneko dendetan eta gozotegietan San Blaseko opilak opa ditzakegu, eta hainbat herritan asteburuan postuak jarriko dituzte, aipatu opilak eta beste saltzeko.








Astelehenean Kandelaria
Gaur arratsaldean jaki, opil, ur eta edariz betetako saskiekin San Blas meza elizkizunetara joko dute sakandar askok, elikagaiak bedeinkatu eta San Blasi eztarria eta osasuna zaintzea eskatzeko. Bedeinkapen eguna eta gaitz guztiak urruntzeko eguna dugu, beraz, gaurkoa. Ildo honetan, atzo kandelaria eguna izanen dela gaineratu behar dugu. Fededunak mezatara joanen dira, kandela eskuan, kandelak bedeinkatzera


"SAN BLASAK BEGIETAN” izenarekin Gerediaga Elkarteak Abadiñoko azokari buruzko liburu berria egin du Udalaren enkarguz. 130 argazki daude eta horren inguruko erritual batzuk jasoten dira.