2021-12-23

2021-12-23 Neguko jaia

 




Ea, ba 2021 zahar honetan eskolak amaitu zaizkigu. Orain, atseden hartzeko beta dugu eta urtarrilean aste batzuk emango beharko ditugu data ondo idazten ikasteko (2021 tatxatu eta 2022 idatzi, edo 1 hori 2 bihurtzen...)


Hementxe badituzue gela bakoitzean landutako kantak. Batzuk, neguaren ingurukoak, beste batzuk Olentzero eta Mari Domingiren birtuteak aipatzen. Denak, gogo handiz eta ondo pasatzeko asmoarekin landuta.


Entzun, adi!!







HH2


HH3



HH4



HH5






LH1


LH2


LH3A


LH3B




LH4



LH5A



LH5B



LH6















2021-12-17

2021-12-17 Urtea amaitzen doa

 



Gabonak bertan dira. Zorionak!

Negua heltzear badaukagu. Urte zaharra eta berria elkartzen dira.

Ondo pasa!







via GIPHY


2021-12-03

2021-12-03 Euskara eguneko irratsaio berezia

 




Hemen da! Heldu da! Euskara ahora eta ahora...Euskara!












Eta orain...gaurko irratsaioa!!





Gaur Izadi Irratian estreineko aldiz lehenengo mailakoak izan dira. Haiek arduratu dira gaurko emanaldi bereziaz: Hauexek dira gaurko ahotsak: Koro, Markel, Ixone eta Nixon. Haiek laguntzeko, andereko Maribel.










Oso irratsaio polita geratu zaigu! Aupa Otxartaga! Aupa Euskara!










Gaurkoan gonbidatu bikainak izan ditugu: alde batetik Maritxuk mezutxoa utzi digu eta bestetik, HH5 urtekoek, ERRONKAri jarraikiz, zotz egiteko abestitxoa eskeini digute eta LH4koek abestia entonatu digute. Mundiala!










Programa berriro entzun nahi?

Hementxe behean duzu programa nahi adina aldiz entzuteko esteka.







2021-11-26

2021-11-26 LH2koen irratsaioa

 

Kaixo lagunak!! Ikusi al duzue zer nolako itxura more eta modernoa daramadan?? 

Maritxu "Moretxu" banaiz oraingoan.






Aste hauetan gauza asko ari zaizkigu eskolan gertatzen: Haurren eskubideen eguna, Emakueen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna.... eta datorren ostiralean... Euskararen eguna!!!


Gainera...berria daukat. Ikasturte honetan 22. KORRIKA izango dugu.







Jakingo bazenute zein ederra den zuek euskaraz entzutea...


Aupa Otxartaga!







eta orain...gaurko irratsaioa!




Gaur Izadi Irratian bigarren mailako taldekoak izan ditugu: Carla, Iraia, Naia F, eta Jonathan, andereño Rebekak lagunduta.







Programa ederra prestatu dugu. Aste osoa buru-belarri egon baikara. Aupa Otxartaga!







Irratsaioa beste behin entzun nahi duzula? Sakatu beheko esteka.










Guk ere ERRONKAri erantzun egin diogu. Hauxe da soka-saltoan egiteko "Zenbat pistatxo?" abestitxoa.









Hemen gure gaurko asmakizunak,





Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,





Eta hauek gure galderak,














2021-11-19

2021-11-19 LH3Bkoen irratsaioa

 

Kaixo!

Ausarta zara? Super heroia bazara?

Lagunak babeztuz super heroiak gara.

Zatoz gugana!

Zatoz ausarten klubara!




Azaroan zehar adingabekoen eskubideak lantzen ibili gara. Bihar Mundu mailako adingabeen Eskubideen eguna da. Erdu ausanten klubara!





Haur hezkuntzan ere oso ausartak gara, baina horretarako asko maite gaitzaten behar dugu. Horda guk euki behar dugun eskubide nagusia.





Eta orain ... gaurko irratsaioa!




Gaur hirugarren B mailako lagunak ditugu irratian: Irati, Jon, Ainhize eta Aritz, andereño Iratik lagunduta. Irratsaio ederra prestatu dute, oso.






Jo eta su eman dugu aste osoa programa bikaina eskaintzeko  asmoz eta... baietz lortu dugula!






Hementxe duzue programa entzuteko esteka.







Joan den astean LH3Akoek zabaldutako ERRONKAri erantzun egin diogu. Hauxe da zotz egiteko "Don, don" abestitxoa.







Hauek dira gaurko asmakizunak,





Hemen aste honetako URREZKO ESALDIA,





Eta hauek aste honetako galderak,








2021-11-12

2021-11-12 LH3Akoen irratsaioa

 




Gorbeia mendia ezagutzen duzu? Bertaratu zara? Euskaldunok oso maite dugu Gorbeia mendia, Araba eta Bizkaiaren arteko mugan dagoelako eta oso altua delako. Eta oso famatua bada goialdean dagoen gurutzea, "la Cruz del Gorbea".







Ba, gaurko egunean badira 120 urte. Baaai! Ehun eta hogei urte gurutzea eraiki zutenetik. 1901. urtean eraiki zuten, baina...


Gaur egun dagoen gurutzea jatorrizkoa ez dela bazenekien? Hala da. Gaur egun dagoena, hirugarren gurutzea da.


Estreinekoak 30 metroko altueran zuen (gutxi gora behera 9 pisutako etxebizitza baten moduan) eta han goiko haizeteek eta ekaitzek bota zuten.

Hori bezalako bigarren bat eraiki zuten, baina berriro gauza bera gertatu zen. Altuegia eta zuzenegia izanda, haizeak bota egiten zuen.

Beste diseinu berria bilatu behar zuten.



Eta horrela, gaur egun ezagutzen duguna eraiki zuten, 17 metro luze dituena. 









Egona zara? Baduzu argazkia bertan? 

Hala bada eta blogean agertu nahi baduzu, pasaiozu argazkia zure andereño edo maisuari, eta zuen argazkiak posteatuko ditugu.





Orain bai... gaurko irratsaioa!






Gaur Izadi Irratian hirugarren A mailakoak izan ditugu: Iraia, Guren, Ibai eta Natalia, andereño Elideren laguntzarekin.







Sekulako programa atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!







Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.







Gaur ERRONKA proposatu egin digute gure lagunek. Hartuko duzue? Hementxe haien jolasa.







Hemen gure gaurko asmakizunak,








Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,








Eta hauek gure galderak,





















2021-11-05

2021-11-05 LH6koen irratsaioa

 



Azaroren hasierako egun batean, 1571n Bilbo erre egin zela?




Bai! Hondamendia izan zen, garai horretan etxe gehienak egurrez eginda zeudelako. Aldiz, harresi zaharrak zabaldu eta gaur egun ezagutzen dugun hiri eder eta modernoa eraikitzeko hastapena izan zen.












eta orain...gaurko irratsaioa!




Gaur Izadi Irratian seigarren mailako taldekoak izan ditugu: Eneritz, Enaitz, Julen, Ander, Karina eta Ibon, andereño Eztizenek lagunduta.










Programa elegantea atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!





Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.















Hemen gure gaurko asmakizunak,






Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,






Eta hauek gure galderak,