2017-12-15

2.B MAILAKOEN IRRATSAIOA

 Gaur, 2.B mailakoen txanda izan da,  zein irratsaio polita eskeini diguten!


Ibon gaurko esataria izan da.
 
Ingeleseko tarteaz Josu arduratu da, eta jarraian, Dianak eguraldiaren berri eman digu.
 Ondoren, Alaitzek, aste honetan urteak betetzen dituztenak zoriondu ditu. 

Jarraitzeko , eta aste honetako asmakizunak esan baino arinago, Julenek aurreko asteko erantzunak eta irabazleak aipatu ditu.
 Orain bai, Mikelek eta Izarok aste honetako asmakizunak esan dituzte, ea asmatzen dituzuen.
 Maialenek gaurko berria kontatu digu, badakizue aste honetan udazkenari agur esango diogula eta negua datorkigula?
 "NIK EGIN DUT" hori izan da aste honetako urrezko esaldia eta Jairo arduratu da guri kontatzeaz.
 Bukatzeko, Asierrek gaurko galderak bota dizkigu. Animo,  seguru asmatuko dituzuela!
 
... eta gogoratu : TXI TXI TXI EUSKARAZ HITZ EGIN!
 Oporren bueltara arte. Ondo pasa!

2017-12-01

5 URTEKOEN IRRATSAIOA

Gaur 5 urtekoek irratsaio berezi eta polit bat eskeini digute Euskeraren eguna dela eta.
Euskeraren egunari buruz hitz egin digute, olerki polit batzuk esan dizkigute, eta asmakizun batzuk ere. Eta haiekin batera "Ahoa Bizi , Belarriak Prest" kanta abestu dugu.  



Enaitz, Koldo, Nahia, Silvia, Alba, Ainhize eta Eki Zorionak! oso ondo egin duzuelako.  

Eta gogoratu TXITXI TXI, EUSKERAZ HITZ EGIN!