2020-11-27

2020-11-27 LH2Bkoen irratsaioa

 


Kaixo lagunak!! Ikusi al duzue zer nolako itxura more eta modernoa daramadan?? 

Maritxu "Moretxu" banaiz oraingoan.






Aste hauetan gauza asko ari zaizkigu eskolan gertatzen: Haurren eskubideen eguna, Euskaraldia, Emakueen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna.... eta datorren ostegunean... Euskararen eguna!!!









Jakingo bazenute zein ederra den zuek euskaraz entzutea...

Aupa Otxartaga!







Eta orain...gaurko irratsaioa!!





Gaur Izadi Irratian bigarren mailako B taldekoak izango ditugu: Lur esataria izango da Maialen, Aritz eta Gurenek lagunduta. Haiekin batera eta dena egoki geratzen dela ziurtatzeko Lander Maisua izango da.










Primerako irratsaioa eman dugu! Aupa bigarren maila! Aupa Otxartaga!!


 











Hemen gure gaurko asmakizunak,










Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,








Eta hauek gure galderak,










Zelako pena, programa amaitu dela. Ostera ere entzun nahi?

Sakatu hemen azpian duzun esteka eta nahi beste bider entzuteko aukera izango duzu.










2020-11-20

2020-11-20 LH2Akoen irratsaioa

 







Badator Euskaraldia!! 11 egun euskaraz. Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan.






Musukoa jantzita bada ere, Gure Maritxu Ahobizi da. Euskara izugarri maite du eta beti badarama ahoan.
Eta zu?


Zer izango zara? Ahobizi? Belarriprest?













Hementxe baduzue eskolan prestatu dugun bideotxoa. 




Eta hementxe aurtengo Euskaraldiaren abestia. 24/7







Eta orain...gaurko irratsaioa!!





Gaur Izadi Irratira bigarren mailako A taldekoak etorri zaizkigu: Ibai esataria eta Adriana, Irati eta Omer. Andereño Maribel haiekin izan da, laguntzen, noski!








Sekulako programa egin dugu gaurkoan. Aupa Otxartaga!!


 









Hemen gure gaurko asmakizunak,













Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,












Eta hauek gure galderak,














Zuzenekoa entzutea mundiala da baina...beste behin entzun nahi?

Hementxe baduzu programa ber-entzuteko esteka.









2020-11-18

 HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA


Kaixo laguntxoak!!

Ostiral honetan hamaiketako osasungarria egiteko proposamen berria jaso duzue eta asteburuan gauza gozo-gozoak egin dituzue, batzuk astelehenean hamaiketako gisa ekarri ahal izateko. 

 


 Umm, ze gozoakkkk!!!
 

 

 


 

2020-11-13

2020-11-13 LH3koen irratsaioa

 



Ez dira garai errezak izaten ari. Eskerrak gu zaintzeko osasun-langileek lan-ta-lan dihardutela, etsi gabe.




Gaurko egun batean, baina 1908n Basurtuko Ospitalea zabaldu egin zuten. Kasualitateak kasualitate, aurtengo urte gorrian, 112 urte betetzen ditu. Kasualitatea? Emergentzia? Batek daki.





Basurtuko Ospitalean egon behar baduzu, bertan ere badago eskola, San Pelayo pabilioian. Bertan primeran atendituko zaituzte.

Hona hemen haien eskolako sitea.





San Pelayo gela






Eta orain... gaurko irratsaioa!





Gaur Izadi Irratian hirugarren mailakoak izan ditugu: Markel esataria eta Nagore, Keyla eta Oinatz. Haiekin, andereño Zihara izan da, dena ondo aurrera ateratzeko.














Gaurko programa, arrakasta itzela izan da. Izugarri ondo egin dugu.! 











Hemen gure gaurko asmakizunak,











Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,










Eta hauek gure galderak,










Beste behin entzuteko irrikitan, ezta?

Zer diozu? Zuzenekoa galdu zenuela? Hementxe baduzu programa entzuteko esteka.













2020-11-06

2020-11-06 LH4Akoen irratsaioa

 


Azaroa etorri da eta eskola lanetan buru-belarri murgilduta gaude. Hala ere, gelako giroa eta lagunak zaintzeko denboratxoa gorde egin behar dugu. Batzuetan ez gara konturatzen eta lagunak mindu ditzazkegu.

Azaroaren lehenengo ostegunean Eskola bortizkeri eta jazarpena (Ziberjasapena barne)ko egun berria martxan jarri du UNESCOk.




https://es.unesco.org/news/nuevo-dia-internacional-violencia-y-acoso-escuela-incluido-ciberacoso




Beraz, Otxartagan garbi daukagu,













Hementxe duzue gaurko irratsaioari buruzko informazioa,



Gaur Izadi Irratian laugarren mailako A taldekoak izan ditugu: Enara, Unai M, Unax eta Ane, andereño Iratiren laguntzarekin, noski!





LH4n egonda, primeran geratu zaigu programa. Gainera...gaur gonbidatu bereziak izan ditugu. "Lata"n izan bada ere (grabatuta), irratian ezin dugulako horrenbeste pertsona elkartu... LH1koak gurekin izan dira gelan prestatu duten ekoizpen zoragarria eskeintzen. Aupa lehenengo mailakoak!













Hemen gure gaurko asmakizunak,











Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,











Eta hauek gure galderak,











Zuzeneko emanaldia galdu bazenuen, edo ostera ere entzun nahi baduzu, hemen behean baduzu esteka.


Gaurko programa osoa




LH1koen produkzioa soilik













2020-11-05

 HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA


Kaixo laguntxoak!!

Badakizue Otxartaga eskolan elikadura osasungarriari garrantzi handia ematen diogula. Ostiralean hamaiketako goxoak egiteko proposamenak jaso dituzue eta asteburu honetan zuetariko askok sukaldari lanean aritu zarete. Nagusiek eskolara ekartzeko aukera izan duzue eta txikiek etxean familiarekin dastatzeko.



Ummm!!! Ze gauza goxoak egin dituzuen!!!!!