2022-03-18

2022-03-18 LH2koen irratsaioa

 

KORRIKA BADATOR!!





Bai, lagunok, martxoaren 31an abiatuko zaigu aurtengo Korrika Amurriotik eta Donostiarako bidean izango da apirilaren 10era arte.


Dagoeneko 22. Korrika da. 



Beraz... "ika, ika, ika! Hemen dator KORRIKA!"


Ortuellatik Apirilaren 7an pasatuko da, baina gaueko ordu txikitan. Hau pena! Ezin izango dugu zuzenean ikusi edota parte hartu. Animatu gurasoak eta nagusiak, ea haiek ordu horietan esna egon daitezkeen.


Eskolan landuko dugu eta euskaraz HITZEKIN (hitz egin eta ekin) inoiz baino kementxuago saiatuko gara.

Aurtengo omenduak Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira. 

Sentitu, pentsatu, ekin! 







eta orain...gaurko irratsaioa!





Gaur Izadi Irratian bigarren mailakoak izan ditugu: Gnima, Lucía, Amets, Salman eta Kaiet, andereño Rebekaren laguntzarekin.













Programa elegantea atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!






Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.














Hemen gure gaurko asmakizunak,




Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,





Eta hauek gure galderak,



























2022-03-11

2022-03-11 LH3Bkoen irratsaioa

 



Gaurko egun batean 1702an munduan egunero editatu zen lehenengo egunkaria (horregatik egunkari izena, egunero egiten delako) argitaratzen hasi zirela?


Bai, ba. Orrialde bakar batekoa zen eta The Daily Courant izena zeukan. Egunero irteten egon zen 1735ra arte. Urte horretan, beste egunkari batekin elkartu egin zen izen berriarekin.











eta orain...gaurko irratsaioa!





Gaur Izadi Irratian hirugarren B mailako taldekoak izan ditugu: Ziortza, Alen, Malena eta Islam, andereño Iratik lagunduta.




















Programa elegantea atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!










Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.













Hemen gure gaurko asmakizunak,





Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,






Eta hauek gure galderak,

























2022-03-08

2022-03-08 M8

 


Gaurkoan Martxoak 8 ditu. Martxoaren 8a egun potoloa da. Emakume guztiak eta haien lana argira ekarri nahi ditugu, benetako berdintasunaren alde.


Aurten, EMAKUMEAK ARTE PLASTIKOAN landu egin ditugu eta hauek dira geletan ezagutu ditugun artistak: 

FRIDA KHALO margolari mexikanarra,

YAYOI KUSAMA artista japoniarra,

BRIDGET RILEY margolari ingelesa,

HELEN FRANKENTHALER margolari estatubatuarra,

SONIA DELAUNAY Ukainian jaiotako margolari eta diseinatzaile frantsesa,

MARY CASSATT Frantzian bizi zen margolari eta grabatzaile estatubatuarra,

LOUISE BOURGEOIS estatu batuetan bizi zen artista eta eskultore frantziarra,

BERTHE MORISOT margolari inpresionista frantzesa,

EIDER EIBAR ZUGAZABEITIA ilustratzaile euskalduna,

LILIANA PORTER artista argentinarra,

ROSA BONHEUR artista frantziarra

eta

YOKO ONO artista kontzeptual, abeslari eta musikagile japoniarra



Horiek guztiak badira gure




Gora Martxoak 8! Gora emakume artistak!

Aupa Otxartaga!