2017-10-06

6.A MAILAKOEN IRRATSAIOA ( 2017.-10-06 )


Gaurko irratsaioa 6.A mailakoek prestatu dute, batzuk, hasieran pixka bat urduri zeuden baina oso ondo egin dute. 

 David izan da gaurko esataria eta oso ondo egin du. 

 
Erikak eta Elvisek ingeleseko tartea eskeini digute .

 Ondoren,  Ugaitzek eguraldiaren berri eman digu.
 


Joelek, gaur urteak betetzen zituztenen izenak aipatu ditu.
 Zorionak Abraham, Gisela eta John! Eta aste honetan urteak bete dituztenei ere zoriontzeko aukera izan dugu ! Zorionak Enara, Jennifer eta Jordan ! Urte askotarako denoi!


 Jarraian asmakizunen tartea izan dugu Hodei eta Izaroren eskutik, eta gero , Andekak albiste txiki bat eskeini digu Ozono Geruzaren Nazioarteko eguna dela eta.

Urrezko esaldia hau izan da  :

                         "GUK EUSKARAZ DAKIGU"

eta bukatzeko Fatimak  lau galdera planteatu dizkigu.


                           
                            Agur bero bat eta ondo izan eta gogoratu :
 
                              TXI, TXI, TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!!!!


2017-10-03

                                               EUSKAL JAIA OSPATZEN

Kaixooooo! Hemen gaude berriro ere! Ikasturteari hasiera emateko gogoekin!!! 
Gaur, Euskal Jaia ospatuko dugu. Ondo hasteko  6. mailako ikasleek irratsaio berezia prestatu digute.

 Hemen ditugu 6. B mailako John , Soraya , Asier eta Liam. Gaurko egunaren antolaketa oso ondo azaldu digutenak.

 

Lehenengo irratsaioa eta gero, Otxartaga parkera joango gara gure hormairudiak ipintzera.

 Ondoren, eszenatokiaren aurrean elkartuko gara , San Felix ikastetxekoekin batera, eta han, 6. mailako ikasleek bertso batzuk botako dituzte. 

Horren ostean,  zuekin egoteko aukera izango dut,zein ondo!!!! 

eta gero , denok batera "Gure nahia " kanta abestuko dugu. Bukatzeko , zikloz ziklo bananduko gara emanaldi desberdinak ikustera joateko. 

 Ondo pasa eta gogoratu TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!!!!


2017-06-28

KULTURA ASTEA HASIKO DA

Gaur ekainak 19a da eta 5 urtekoek ikasturte honetako azken irratsaioa egin dute Kultura Asteari hasiera emateko. 


 Ian eta Hodei agurtzen hasi dira.



Ondoren asamakizunen tartea egin dute. Davidek, Ianek, Ainhizek eta Endikak irakurri dizkigute. Errezak????? Baiiiiiii!!!!!!


Gero ahokorapiloak eskeini digute. Eta ondoren, txiste pare bat esan digute Hodeik, Ziortzak eta Ianek. Oso onak bai David.

Bukatzeko "Izozkia" abestia kantatu dute. 


Eskerrik asko lagunok eta hurrengo urtean irratsaio gehiago izango ditugu. Baina bitartean entzun hau.....



Maritxu


2017-06-16

4.Bko IKASLEEN  IRRATSAIOA

Gaur, ekainak 8, 4.Bko klasekoek irratsaioa eskeini digute.
Oierrek irratsaioari hasiera eman dio, esataria izan delako.

Ondoren Naroak eguraldiaren berri eman digu.


Gero, Asierrek eta Lunak ingeleseko tartea egin dute.

Jarraian Naroak gaurko menua esan digu.

Mmmm!!! Indabak eta paparra, zein gozoak!!!!!

Naiak  urtebetetzeen berri eman digu. 
Gaur, ez du inork urterik betetzen, baina aste  honetan Junxi Linek, Jose Lópezek, Armando Hendreak, Ugaitz Bonaetxeak eta Adrian Roak urteak bete dituzte.

ZORIOOOOONAK MUTILAAAAAK!!!!!!!

Asmakizunak  Ametsek eta Alainek irakurri dizkigute. Eta pasa den asteko irabazleak ere aipatu dituzte. 
Zorionak guztioei!!!! 
 
Ondoren, gaurko  albistea Chabelak eta Izanek  irakurri digute... eta Agenda 21ko foroari buruz informatu digute. Eskerrik asko.
Bukatzeko urrezko esaldia ikasi dugu: 
"EZ DUT EGIN NAHI" 
esan beharko dugu oraindik aurrera ahaztu gabe, ez dago atzikirik esan digunez Oierrek.

 Eta irratsaioa bukatzeko Naiak galderak esan dizkigu.


Maritxu

2017-06-06

4.A TALDEAREN IRRATSAIOA

Gaur,   irratsaioaz 4.Ako taldeko ikasleak arduratu dira. 
 

 Haritz  esataria izan da da eta oso ondo egin du.

 Hasteko, Enekok eguraldiaren berri eman digu.



Mohamedek eta Unaxek ingeles txokoa   egin dute, very well!!!



  Nahiak  gaurko menuaren berri eman digu.


 Gero, Malkelek urtebetetzeak aipatu dizkigu. Gaur  Jairo Valdesek 7 urte bete ditu. Baina aste honetan ere Izane González eta  Garikoitz Cabrerok 10 urte bete dute. Beraz,
 
ZORIONAK JAIRO, IZANE ETA GARIKOITZ!!!!


Asmakizunak Mohamedek eta Unaxek irakurri dizkigute. Eskerrik asko!!! Ea asmatzen badituzue!!!!

Jarraian, Unaik eta Junek gaurko albistea eskeini digu. Eta kalean mugikorrarekin hitz egiten denean ze arriskua dagoen eta zer asmatu duten hori ekiditzeko kontatu digute.



       
 Ondoren,   URREZKO ESALDIA aipatu digu Markelek.


 Hauxe izan da:
                
"AHAZTU ZAIDALAKO"
 
Ez dago aitzakirik,
TXI, TXI, TXI EUSKERAZ ONDO HITZ EGIN!!!!





           Eta bukatzeko Nahiak  irratsaiori 

               buruzko galderak egin dizkigu.

Maritxu


2017-05-26

 5.B GELAKOEN IRRATSAIOA

Kaixo lagunok!!! Gaur maiatzaren 26an 5.B gelakoek irratsaioa eskeini digute.





 Gaurko egunean, Argider esataria izan da, oso ondo aurkeztu dizkigu bere kideak.
  Anek eta Garazik ingeleseko tartea eskeini digute. Very very very well. 




Adrianek gaurko eguraldiaren berri eman digu.



Eguraldi ederra daukagu gaur!!!





Sorayak urtebetetzeen berri eman digu. Gaur Andeka Bayónen urtebetetzea da, 11 urte betetzen ditu. Eta aste honetan Oier Pazok, Unax Arribasek, Talia Borjak eta Garazi Cordonek ere urteak bete dituzte.



ZORIONAK DENOI!!




Ondoren,  Iratik, aurreko asteko galderen erantzunak esan dizkigu. 
Zorionak Irabazleei!!!!!!



  

Eta  Jordanekin batera aste honetako asmakisunak esan dizkigute.



ZORTE ON DENOI!!!!!!!!




Haizenek gaurko albistea eskeini digu. Oinbusa ekimena azaldu digu. Oso ondo dago, ea bikain egiten dugun eta ume askok parte hartzen duten.





Bukatzeko, Urtzik irratsaiori buruzko galderak esan dizkigu.


                                  Adi egon zarete???? 

                               Ea ondo erantzuten dituzuen.


 Eta hementxe uzten dizuet irratsaioa berriro entzun ahal izateko.

Maritxu


2017-05-19

5.A TALDEAREN IRRATSAIOA

Gaur,   irratsaioa 5.Ako taldeko ikasleek egin dute. 
 Elvis esataria izan da da eta oso ondo egin du.
 
Ametsek eta Erikak  ingeles txokoa egin dute, very well!!!
 Ondoren Davidek  eguraldiaren berri eman digu.

 


 Gero, Taliak urtebetetzeak aipatu dizkigu. Gaur ez du inork urterik betetzen baina aste honetan bete dituztenei zoriontzeko aprobetxatu du: Eneritz Corral, Izaro Delgado, Kevin Tascón, Haizea Rodriguez eta Andoni Orozko.
ZORIONAK  GUZTIOEI!!!!


Asmakizunak Olaiak eta Fatimak irakurri dizkigute. 



ZORIONAK IRABAZLEI!!!!
Jarraian, Enekok gaurko albistea eskeini digu. Eta gaur Ortuellako jaien programa irakurri digu, eskerrik asko Eneko.

       

 Ondoren,   URREZKO ESALDIA aipatu digu Elvisek.

EZETZ JAKIN?

Ez dago aitzakirik,
TXI, TXI, TXI EUSKERAZ ONDO HITZ EGIN!!!!

Eta bukatzeko Hodeik  irratsaiori buruzko galderak egin dizkigu.


Maritxu