2012-04-23

NAZIOARTEKO LIBURUAREN EGUNA


Nire izena: liburua
Abizena: zeuk jarri irakurri ondoren
Noiz jaioa: zuretzat oraintxe
Non jaioa: paper txuriaren gainean
Aitaren izena: arkatza
Amaren izena: irudimena
Helbidea: zure etxean bizi nahi nuke.

"Hitzak Jostailu"
Jose Antonio Ormazabal





Zenbat momentu onak pasatzen ditugun historio atseginak irakurtzen!!...
Zenbat ikasi dugun liburuei esker!!!...
Gaur egun, ikus-entzumenezkoak dira erregeak, eta askotan, pereza izugarria ematen digu liburu bat hartzeak baina... ez ahaztu liburuek duten xarma ez digutela ikus-entzumenezkoek ematen, hori egia da....


Gaur, Apirilaren 23an Nazioarteko Liburu eguna ospatzen da. Ospakizun honek hiru idazle hauen sorburua du: William Shakespeare, Miguel de Cervantes y Saavedra eta Garcilaso de la Vega “El Inca”. Hauek guztiak 1616. urtean hil ziren. Hori dela eta Unescok 1995. urtean hauen omenez apirilak 23 Nazioarteko Liburu eguna eta Egileen Eskubideen eguna izendatu zuen.

Bestalde, Espainian 1930. urtetik Liburuaren Eguna apirilaren 23an ospatzen zen. Hasiera batean Bartzelona inguruan errotu zen Liburu Egunaren ospakizuna. Urteak aurrera joan ahala, ohitura Katalunia osotik zabaldu zen, ohikoa bihurtuz elkar maite zuten pertsonek larrosak eta liburuak elkartrukatzea. Horregatik maiz liburuaren egunaren sinbolo gisa larrosa erabiltzen da.

Katalanek beraz, gaurko egunez, bi ospakizun dituzte: batetik, liburuaren eguna, eta bestetik, “Diada de Sant Jordi”, hau da, katalan nazioaren eguna. Sant Jordi, Saint George, San Jorge, edota euskaraz galdutako Done Jurgi, dragoia hil zuen erromatar soldadu kristaua izan zen, eta zenbait herrialdetako patroia da, besteak beste, Kataluniakoa eta Ingalaterrakoa.


“Irakurzaletasunak zoriontsuago egiten gaitu"