2015-12-09

EUSKARA EGUNA

Gaur abenduak 3 euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu gurean, horregatik irratsaioa ostegunera aurreratu dugu. 4.Bkoen txanda izan da, eta irratsaio bikaina eskeini digute. Samira esataria izan da, baina euskara nazionarteko egunari buruz Argiderrek hitz egin digu.
 Enekok eta Izotzek ingelesaren tartea eskeini digute. Eta Jonanek eguraldiaren berri eman digu.
Izarok urtebetetzeak aipatu dizkigu, gaur bi umek urteak betetzen dituzte; Alondrak eta Eneko Mazonek. Eta aurreko astean beste bost urtebetetze izan ditugu: Aimar San Miguel, Dennis Cuesta, Aimar Sasia, Ouiam Tribak eta Iban Rodriguez.

ZORIOOONAAAAK NESKA MUTILAK!!!!


Olaiak, Eneko eta Iratik asmakizunak irakurri dizkigute eta pasa den asteko irabazleak aipatu dizkigute. 1.zikloko irabazlea Ane Fernandez izan da, 2.ziklokoa Eneko Mazón eta 3.ziklokoa Juan Sebastian Ocampo. ZORIONAK!!!
Aste honetako asmakizunak hauek dira:
1.Asmakizuna                                                            2.Asmakizuna
Zer da, zer da?                                                   Hizkuntza zaharra
Gurutz zuri bat                                             Zabaldu nahi dugu   
Eta ixa berde bat.                                           Eta euskaldunok
Orri gorri batean margotuta?                      Hizkuntza horretan
                                                                        Hitz egin behar dugu
                                                                        Zer da?


Ea asmatzen duzuen!!!!!!
Jarraian albisteen txanda izan da; Izotzek Euskara egunean munduko mailan egingo diren ekitaldiei buruz hitz egin digu.

Ondoren, Enekok Txilladegiren olerkia errezitatu digu.

"Zerk egin du Euskal Herria?
Zerk eman dio bere izakera berezia?
Zerk egiten du gure naziotasuna?
Zerk bizi gaitu?
Zerk bereizten gaitu?
Zerk ematen digu gure euskal arima?
EUSKARAK EZ BESTEK"

"Euskarak egin du Euskal Herria:
euskarak ez bestek.
Euskarak bizi du Euskal Herria.
Euskarak mugatzen du.
Eta Euskal Herria piz badadi, 
Euskarak piztuko du."

Eta jarraitzeko, euskaran sakontzen Olaiak "Urrezko esaldia" aipatu digu: 
"NI IZAN NAIZ, NI IZAN NAIZ"
Ez ahaztu!!!!

Bukatzeko, irratsaiari buruzko galderak egin dizkigu Izarok, EA ADI EGON ZARETEN!!! Dena den, berriro entzun nahi baduzue hemen behean klip egin eta aukera izango duzue.