2012-09-25

EUSKAL JAIA

Iraila amaitzear  dago eta urtero bezala Urria heltzean hemen Ortuellan Euskal jaia ospatzen dugu. Aurten ere horrela egingo dugu hurrengo ostiralean urriak 5ean. Jadanik abestia aukeratu dugu " Euskaldunak gara"  Takolo, Pirritx eta Porrotx-ena. Hemen jartzen dizuet bideo eta abestiaren letra ikasten joateko.



Zuek uste baino arinago elkar ikusiko dugu, beraz laster arte!!!!!
Eta ez ahaztu: Txi, Txi, Txi
                          Euskeraz hitz egin!


EUSKALDUNAK GARA


Akaso gu ez gara handienak,
ez gara agertzen mapamundian;
akaso gu ez gara politenak,
ez gara ibiltzen pasareletan...

Baina gure herri ederrean
barra-barra ditugu
festa ta umorea.
Nongotarrak garen galdetzean,
harrotasunez esan:
euskaldunak gara!

Akaso ez gara Karibekoak,
ez dugu ongi dantzatzen txa-txa-txa;
akaso ezgara wonderfulenak,
ez dugu atsegin hot-dog saltxitxa.

Baina gure herri ederrean
barra-barra ditugu
festa ta umorea.
Nongotarrak garen galdetzean,
harrotasunez esan:
euskaldunak gara!



                                              "Euskaraz bizi nahi dut"

BERRIRO ZUEKIN!