2021-06-18

2021-06-18 LH6ekoen irratsaioa - Agurra

 






Ikasturtea amaitu zaigu. Eta harekin, LH6koen egonaldia gure eskolan. LH6koen trena badoa.




Plazerra zuek gurekin egon izana. Hementxe gaituzue. Beti izango gara zuen eskola. 



Eta haiei dagokie aurtengo azken irratsaioa emateko aukera. Eta egingo dute...bertsotan!!



Emozioarekin ez dakigu esaten duten guztia ondo ulertzeko gauza izango zareten beraz... hementxe dituzue bertsoen letrak, gelan landu nahi badituzue.

















Agur koadrila!! Zuekin gogoratuko gara!





Ondo pasa udaran!





2021-06-14

2021-06-14 LH2A Kultura Asteko irratsaio berezia

 


 Hementxe da Kultura Astea!










Hona hemen gure irratsaio berezia.

Gaurkoan LH2Akoak izan ditugu. Malena, Ibai, Irati eta Omerrek sekulako irratsaio ederra eskeini digute. Hori gutxi balitz...Maritxuk ere hitz egin digu!










Urte oso bati buruzko gogoeta, txistea, igarkizuna (edo...) Denetik izan dugu gaurkoan!



Aupa Otxartaga!!




Hementxe duzue irratsaioa nahi beste aldiz entzuteko esteka.



2021-06-09

Agenda 2030. Azken bideoa


Ikasturtea bukatzear dago eta, Agenda 2030 proiektuan egindako lanari bukaera emateko honako bideo hau prestatu dugu gela guztien artean. Urtea gogorra eta zaila izan bada ere, gure helburua lortu dugu: GIHak zer diren gainetik ezagutzea. Ea zuen gustokoa den!

Ikusteko irudian klikatu.




2021-06-07



ESKOLAN TXITOAK JAIO DIRA

Maiatzaren 28an gure eskolan txitoak jaio ziren. 1.mailako umeak zaintzen arduratu dira, haien tutoreak Diana eta Ainara laguntzari esker, baina baita ere Bego garbitzailearen parte hartzea ezinbestekoa izan da. 

Nahia Conderen familiari esker esperientzia zoragarri hau bizi izan dute. Mila, mila esker......



2021-06-04

2021-06-04 LH1ekoen irratsaioa

 






Bihar, ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da. Gure Lur planeta denon artean ondo zaindu eta babestu behar dugu.




Zuetako askok aste honetan Maritxuren botila jaso duzue Guraso Elkartearen bitartez. Geroz eta plastiko gutxiago erabiltzen badugu, gehiago eta hobeto berrerabiliko dugu, gehiago birziklatu eta eta kontsumoa murriztuko dugu.






Denok esku hartzen baadugu, gure Lur planeta gero eta berdeagoa izango da!














Eta orain...gaurko irratsaioa!





Gaur Izadi Irratian Lehenengo mailakoak izango ditugu: Garazi esataria izango da Nekane, Uzuri eta Isaac lagunduta. Haiekin batera eta dena egoki geratzen dela ziurtatzeko Ainara andereñoa izango da.












Primerako irratsaioa eman dugu! Aupa lehenengo maila! Aupa LH1! Aupa Otxartaga!!


 







Hemen gure gaurko asmakizunak,







Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,







Eta hauek gure galderak,












Zelako pena, programa amaitu dela. Ostera ere entzun nahi?

Sakatu hemen azpian duzun esteka eta nahi beste bider entzuteko aukera izango duzu.