2013-06-21

BUKAERA DA! ........... BUKAERA AURREZ SENTITZEN DA ..........

Gaur ikasturtea amaitu da, baina ez da edozein modutan amaitu gure eskolan, ez!
Aste honetan OTXARTAGAN KULTURA ASTEA ospatu dugu eta beti bezala Inauterietan aukeratutako gaia landuz. Aurten hau "IPUIN KLASIKOAK" izan da eta honen inguruan hainbat ekintza egin ditugu astean zehar. Egitarua potolotxoa izan dugu.......
Astelehenean, eskolako ikasle guztiek egindako logotipoen artean aukeratua izan zenaren txapa egin genuen.



Aurten GALATEA 2 mailakoa  izan da txapelduna.


ZORIONAK !!!! GALATEA

Eta aukeratutako leloa "ABRAKADRABRA MILA IPUIN OTXARTAGAN"
Hasi baino lehen guraso batzuk ormairudi polit bat egiten lagundu ziguten

Astea aurrera joan da eta guk berarekin izugarrizko ekintza politak egiten: gela bakoitzak inauterietan egindako  mozorroari buruz zerbait egiten, kantatzen, antzezten, dantzatzen,



                        
zertxobait bitxia kontatzen, azalpen laburrak emoten, antzerkiak egiten ............Bai artistak zaretala guztiok!


Eskolan ditugun etorkinen gurasoak gurera etorri ziren haien herrietako ipuinak kontatzera. Bai gozatu genuela ipuinekin! Oso politak ziren guztiak! Orain haien kulturari buruzko zerbait gehiago dakigu!
Eskerrik asko etorri zirenei, haietako batzuk baimena eskatu behar izan zuten lanean.
Liburu eta ipuinen trukea baita egin genuen. Mota askotako ipuinak zeuden trukea egiteko.



                                    


Eta amaitzeko.....! gaur agurra eman diegu 5 urtekoei datorren urtean goiko eskolara doazelako eta 6. mailakoei, hauek eskolatik alde egiten dutelako. Negar asko egon dira: ikasle, irakasle eta gurasoenak, Hainbat urte elkarrekin egon ondoren familia bat garela dirudi. Zorte on guztiei!!! eta gauza asko ikasten jarraitu.

Ezin zuenez  amaiera on bat falta  jai bat ospatu dugu guztiok batera ,guraso, ikasle , irakasle, irakasle ez diren langileak eta noski ni, ez nuen aukera hau galdu nahi eta handik agertu naiz. Primeran pasatu dugu egon den taldearekin dantzatzen gelditu barik. Jantokiko sukaldariei ere eskerrak eman behar dizkiegu haiek prestatutako janariagatik. Oso goxoa zegoen.!



       
                                        KULTUR ASTEA - foto montaje     



       


                                    AGURRA ETA AZKEN JAIA - diapositivas


Eskerrik asko lagundu diguzuen guztiei!!! mila esker

                                           


Oso ondo pasa oporretan eta  gogoratu!:

TXI, TXI, TXI
EUSKERAZ HITZ EGIN!!!!!!






Eta amaitzeko ikasturte honetako blogeko sarrerak azken berria eman nahi dizuet: San Juanak ate joka dabil


Udaberria joan eta udan sartu gara  aste honetan, eguraldia lagundu ez arren. Udako solstizioa hilaren 21ean izanen da, gaur, eta harekin batera urtaroz aldatuko gara. Gaua eta eguna, eguna eta gaua parekatzen direnean data hauetan makina bat ospakizun izaten dira gurean, San Joan gauean, helduko den igandean. Aspaldiko ohiturei jarraiki sua izanen da protagonista nagusia herriz herri. Dagoeneko hasi dira txikienak, eta ez hain txikiak ere, haiek pizteko materialak biltzen.


 Donibane jaia edo, zenbait tokitako euskaran, San Joan festa edo sanjoanak, antzinako jatorria duen jai garrantzitsua da, ipar hemisferioan udako solstizioaren hasiera dela-eta ekainaren 24an ospatzen dena, bereziki Europan. Hala ere, udako benetako solstizioa, urte osoko egunik luzeena, ekainaren 21a edo 22a izaten da. Jatorri paganoa duen antzina-antzinako tradizioa da, birsorkuntza-errituak biltzen dituena; Erdi Aroaz geroztik, San Joan Bataiatzailea kristau santuaren izena darama.



Donibane jaiko ekitaldi ezagunena Donibane sua da, hainbat aldaerekin, Donibane eguneko bezperako gauean piztu ohi dena, baina bestelako erritu eta ohiturak ere biltzen ditu. Euskal Herrian, esaterako, egun horretan iturri, putzu eta erreka batzuetako urez garbitzea, haietako ura edatea nahiz Donibane eguneko goizeko ihintza zapaltzea osasungarria dela sinetsi izan da. Ohikoa da, halaber, etxeko atarian lizarraren, erramuaren eta elorri zuriaren adarrak jartzea, tximistatik babesteko.


Hemen Arrasaten abesten den San Juaneko abestia duzue









AGUUUUUUUUUUUUUUR  eta IRAILARARTE.
ONDO PASA MARI TOMASA!!!

Ba dakizue ! oporretan eta irekita, aspertzen ba zarete hemen aukituko nauzue!
                                        Musutxus

                                                         MARITXU








2013-06-08

2013-05-28

HAZIAK INDARTU


Marrazkian sakatu





Hurrengo igandean, Ekainaren 2an , Euskal  Eskola Publikoaren jaia ospatuko da  MURGIAN (Araban). Ondoko esteka honetan jai  honen inguruan  hainbat ekintza eta informazio interesgarria dituzue.
          http://www.denoneskola.org/www/images/stories/comisiones/Fiesta/Egitaraua.pdf

Han ikusiko gara!

Bitartean motoreak berotu eta abestia ikasi! Hemen duzue letra


Eta ez ahaztu!...... TXI TXI TXI 
EUSKERAZ HITZ EGIN!

Denok MURGIARA....................!

2013-05-11

AHO BETE KANTA

Abesti baten letriaren bila zabiltzala? Helbide honetan 221 abesti dituzu. Marrazkian sakatu besterik ez duzu!



MAIATZAKO ATSOTITZAK

Ospelak sendatzeko erremediorik onena, maiatzeko ihintz epela

· Hortzarekin maiatza, zertxobait motela, beroarekin berriz eskatubezela

· 3: Santa Kurutz maiatzeko, gure soroak laiatzeko; hazia falta baduk,bila ezak ereiteko

· Maiatza erdiz hotzak hila eta erdiz beroak errea

· Maiatz eurite, urtea ogite; hotza eta luzea, akabo gure laborea

“Nola kontatu zioten printzesari bere aita hil zela”

· Maiatz hotz, ez gari, ez ahotz

· Maiatzeko zazpi egun, zazpi hilabeteren lagunMaiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku

· Maiatzaren erdia hil zuen hotzak, bertze erdia goseak

· Maiatz hotzak dakartza pozak

· Maiatza euritsu, ekaina errautsu, orduan da laboraria urguilutsu

· Santo Domingo maiatzekoa pasatu artean, arran bete belar gorde

behar etxean

· Maiatzeko aza, gizona hiltzeko

· 14: San Matias, erein al duk aza hazia? Hik bilduren duk aza handia

· 15: San Isidro astea, atzea baino aurrea hobea

· Maiatzeko sugeak, urte guztiko berdetea

· Maiatza infernu, ekain-uztailak zeru

· Maiatza neskatxa ederra omen zen, baina alferra; eta goseak eta

hotzak hil zuen lan egiteko beldurrik

· Maiatza, urte guztiaren ardatza

· Maiatzak erdia negua

· Maiatzak ere behar ditu bere lasto parteak
Orrileko ihintzak, urrea balio du

· Maiatz pardo, ogi eta ardo; maiatz hotz, ez gari ez ahotz

· Maiatzeko elurtean ijitoak bere aulkia erre zuen

· Maiatz luzea, maiatz gosea; hark eraman zuen nire alabea

· Maiatzeko beroa, urteko balioa

· Maiatzeko sagar lorea, hutsa baino hobea

· 28: Jondone Justik hegalak bustirik

· Ogiaren truke dabil maiatza su eske – “Neskatoa eta saskigilea” (29)

· Garia: txikia banintzen, handia banintzen, maiatzean buru nintzen

· Urdaiazpikoa maiatz luzeak eraman

2013-05-06

ONE BABY BAND!






POLITA EZTA!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

2013-04-24

LIBURUAREN EGUNA

Atzo liburuaren eguna ospatu zen herrialde eskotan.San Jurgi Eguna (katalunieraz Diada de Sant Jordi) urtero apirilaren 23an ospatzen den jai eguna da eta 303. urteko apirilaren 23an Kapadoziako Jurgiren heriotza omentzen du. San Jurgi hainbat herrialdeen santu zaindaria da, esate baterako Aragoi, Bulgaria, Etiopia, Georgia, Ingalaterra, Katalunia eta Portugal. Baita Cáceres eta Alcoi hirietakoa ere. Bestalde San Jurgi Boy Scouten santu zaindaria da eta apirilaren 23a Scout Eguna ere bada.


1996an Unesco erakundeak apirilaren 23a Nazioarteko Liburu Eguna izendatu zuen.
Kondaira


San Jurgik herensugea hiltzen du.Kondairaren arabera Kapadoziako lurraldean (Katalunian Montblac aipatu ohi da) Herensuge batek erresuma behin eta berriz erasotu ohi zuen. Herritarrek eraso hauek ekiditeko egunero heresugeari pertsona bat ematea erabaki zuen, honek jan zezan eta honela kalte handiagorik egon ez zedin. Egunero zozketa bat burutu eta hautatutako pertsona herensugearen leizera eraman ohi zen. Egun batean zozketan printzesaren izena atera zen, nahiz eta herritar asko bere ordez joateko eskeini izan printzesa bere kabuz herensugearen leizera joan zen. Herensugearen bizilekura oinez joan eta honek jatera zihoan unean San Jurgi agertu eta erreskatatu egin zuen. San Jurgik herensugeari bere bihotzean ezpata sartu eta hil gin zuen, isuritako odoletik arrosa bat jaio zelarik.
Katalunian San Jurgi edo Sant Jordi egunean gizonezkoek emakumezkoei arrosa bat oparitzeko ohitura dago, aldiz emakumeek gizonezkoei liburu bat oparitzen diotelarik, betiere kondairaren arabera.







2013-04-10

ONDO PASATZEKO

Jolas honekin ondo pasatuko duzula zihur nago, bai zu bakarrik bai beste lagun batekin.


ATSOTITZAK

                                                                Apirilean


· Apirila biribila, zerria urdandegian goseak eta hotzak hila

· Arpelarra lorean, ardiak gosean

· Basa-porruak loratzera, artantzuak larratzera

· Elorritxoa loran dago, artoa ereiten giro dagoApirila euritsu, maiatza ihintsu, ekaina errautsu, orduan da laborariaurguilutsu (ugariago)

· Apirila hotz, ez gari eta ez ahotz

· Antxoarik ez da ganoraz agertzen, santuak kalez kale ibili baino lehen

· Pazkoa euritsu, urte hura ogitsu

· Ihauteri istilkor, Pazko eurikor, poltsa betekor

· Apirila joan eta maiatza gero, ahoztegian ahotza bego

· Apirila on ikusi nahi duenak, ehun urtez behar du ikusi

·  San Paternotik hara, landa ezak lur-sagarra - “Azpirozko txerriak”

· Apirila urregorri, martxoa kakatsu, izango dugu aurten urtea ogitsu

· Apirilean sarri, euri eta euri

· Apirileko egunak hiru aro

· Apirileko erlea niretzat, maiatzekoa anaientzat

· Apirileko euriak balio du ardi-arkina hoberena

· Apirileko lorea urrea baino hobea, maiatzeko lorea batere eza bainohobea

· Apirila gero, negua gero

· Berant bada berant, udaberrian Pazko


· Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean
· Ortzantza apirileko, arnoa barrikako

· Trumoi danbadak ez du apirila galtzen, hil honetako mahatsa ez da erraz saltzen

·  Done Jurgi, artoa ereiteko goizegi; done Marko, artoa ereinda balego

· Apiril bustiak dakartza ogiak

· San Marko astea, artoa ereiteko Asteartea – “Katua eta etxekoandrea”

· Babak esan omen zuen: Txikia banintzen, handia banintzen, apirilean lorea nintzen

· Apirila euritsu, urte hura ogitsu

· Apirila hotz, miseria ogi-artoz

· Santa Katalina garbia, gaztaina urte handia

2013-03-22

HELDU DA !...........

Bai,  bai!!! KORRIKA TXIKI



 Zelako eguna atzokoa . Goizean nire bisita izan zenuen eskolan , eta arratsaldean KORRIKA TXIKI egin zenuten.. Zein ondo pàstu genuen , ezta? Beno ....guztiak ez... txikitxu batzuk ni ikustean negarrez hasi ziren eta ez dakit zergaitik!!!!! Ni haien laguna naiz eta.........


 


Hemen dituzue atzoko gure Korrika Txikiko beste argazki batzuk .


korrika txiki 18 - diapositivas

Gaur goizeko 9etan Ortuellatik pasatu da KORRIKA.
Eta ez ahaztu!!!!

                            TXI TXI TXI
                            EUSKARAZ HITZ EGIN
                            GAUR ETA BETI!!!!!!!!




2013-03-15

EMAN EUSKARA ALKARRI


Baionara eta mundura... Korrika!


Andoainen hasi zen atzo hilak 24a bitarte 2.587 kilometro egingo dituen euskararen aldeko lasterketa




HASI DA !!!!

Azkenean! Heldu da eguna! Gaur Andoainen  hasi da eta herri askotik pasatuko da, Hemen duzue egunero nondik nora doan ikusteko aukera


2013-03-13

GERO ETA GUTXIAGO FALTA DA.......!!!!!!!!!!!




Ba dator! badator.....!!!! gero eta gutxiago falta korrika 18 hasteko
Korrikaren istoria ezagutzeko hemen dituzue bideo hauek, Korrika nagusitzen ari da. Lehena egin zenetik 29 urte pasa dira.Baina entzun, entzun...!!!!



2013-03-08

MARTXOKO ATSOTITSAK

Aingeru Guardakoaren egunean eguzki ikusi baino ardi artean otsoa ikusi nahiago

Martxoaren hasiera, zaharraren piztuera

Done Emeteri Zeledon, porrua ereiteko aro on  Eguzki eta euri, martxoko eguraldi
 
 Oteak martxoan lore, ez da faltako eri eta dolore

 Txertorik onena, martxoan egiten da

 Kasu martxo txarrari, hego beltz edo euri

 Lantxerra (lanbroa) martxoan noraino, apirilean elurra haraino

Martxoan arrautza eta martxoan txita

Martxoko trumoiak berrogei eguneko ekaitza

Martxo ederrak eta lehorrak upelak betetzen ditu

San Gregorio, elurra dario; San Josek, lagunduko dio

Martxoan haizea eta apirilean busti; urtea ez da izango inolaz zapuzti

“Martxo zitala”

Martxo kaldartxo, ez ardi eta ez artantxo (urteko ardia)

 Martxoaren erdi inguruan, gaua eta eguna ia berdinduan

Martxoko lorea, batere ez hobea; apirileko lorea, urrea baino hobea; maiatzeko lorea, batere ez baino hobea

Martxo lehorra, maiatza bustia – “Azeria eta otsoa”

Martxoa, birrinbi-barranba

San Jose goizeko ihintzak, kentzen ditu gaitzak

 Martxoa eurite, urtea ogite

KORRIKA

Iruñea izango da Korrikak zapalduko duen lehen hiriburua. Handik Donibane Garazirantz abiatuko da, eta Maule, Gasteiz eta Bilbo zeharkatu ostean, Donostian sartuko da. Baionan bukatuko da Korrika 18.
Hemen duzue Korrikaren bideoklipa, Esne Beltzaren eskutik.




Laster gurera dator ! Hasi abestia ikasten...........




BAGOAZ, ESNE BELTZA



BAGOAZ!

Bagoaz Euskal Herritik mundura

eskua emanaz elkarri

bideak direla gure lotura

urratsak direla gure oinarri.

Bagoaz Korrika…

elkar entzunaz elkar ulertzera,

bagoaz Korrika…

Euskara eman eta elkar bizitzera.

Euskara da euskaldunon ezaugarri

guztion lur eta guztion zeru,

horregatik maite dugu izugarri

eta gehiago maita dezakegu.

Bagoaz Korrika…

ikastera eta erakustera,

bagoaz Korrika…

BAGOAZ KORRIKA

EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI

BAGOAZ KORRIKA

EMAN EUSKARA ELKARRI

BAGOAZ KORRIKA

EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI

BAGOAZ KORRIKA

EMAN EUSKARA ELKARRI

HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!

Maule, Donibane Garazi, Baiona,

Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruñea.

Herri guztietan euskara, bai ona!

hizkuntza baita gure bilgunea.

Bagoaz Korrika…

euskara elkarri ematera,

bagoaz Korrika…

BAGOAZ KORRIKA

EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI

BAGOAZ KORRIKA

EMAN EUSKARA ELKARRI

BAGOAZ KORRIKA

EGIZU HITZ HERRI ZAHAR HERRI BERRI

BAGOAZ KORRIKA

EMAN EUSKARA ELKARRI

HARTU ETA EMAN EUSKARA ELKARRI!

KORRIKA, TIPI TAPA!

KORRIKA, TIPI TAPA!

KORRIKA, TIPI TAPA!


2013-02-22

ELKARBIZITZA ON BATEN ALDE

Eskolak elkarbizitzarako proiektu batean murgilduta dago , eta proiektu horrek honako hauek ditu oinarri: errespetua,  tolerantzia eta istiluak elkarrizketaren bidez konpontzen.
Hau dela eta , indarkeriak pertsonen duintasunari eta eskubideei eratsotzen diela pentsatzen dugunez joan den asteartean eskolako irakasle, ikasle eta guraso batzuk eskolako patioan elkartu ginez  hau adierazteko .



Elkarri ulertu behar diogu eta hori lortzeko ezin bestekoa da elkarren arteko errespetua.

2013-02-08

OTXARTAGAKO INAUTERIAK

Gaur eguraldi txarra egin arren , guk Otxartaga eskolan inauteriak ospatu ditugu, eta ondo ospatuta gainera. Gure gaia "IPUIN KLASIKOAK" izan da eta egin ditugun mozorroak oso politak, bai gureak bai guraso batzuenak.
Ezin izan dugu kalejirarik egin eta guztiok batera ospatu ere ez. Haur hezkuntzakoak beheko eskolan gelditu behar izan dira eta lehen hezkuntzakoak goian. Pena bat izan da, baina...... konformatu behar !
Hemen dituzue argazki batuk zein politak geunden ikusteko!

INAUTERIAK

INAUTERIEN URTE AROA

Inauteriak garizuma sartu aurreko egunetan egiten diren ospakizunak ditugu, batez ere. Orain dela urte gutxi arte, baraua hasi aurreko tripa-festa batzuen antzera iristen zitzaizkigun. Neguko festa barnean ospatzen ditugu eta kristautasunaren eskutik helduak dira. Hau denok dakigun gauza da. Laugarren mendean, Paziano donearen hitzak entzuten ziren Bartzelonan, Inauteriaren aurka. Eta ez zen hau ekintza bakarra. Goi Erdi Aroko eliz gizonek mintzatzen ziren, behin eta berriz, aurpegia estaltzearen aurka.
Baina esan dudanez, Inautea ospatzea ez da Garizuma aurreko azken hiru egun horietakoa bakarrik. Eta ez herri guztietan eta egun jakinetan izan ohi dena ere.
Inauteriez asko idatzi eta argitaratu da eta oraingo honetan, besterik gabe, aurrera jarraituko dugu; sar gaitezen gutxiago ezagutzen ditugun ohitura batzuk oroituz. Badakigu gizakiak nola erritualizatu dituen bere inguruan gertatzen diren aldaketak. Eta hau oroitzeak garrantzi handia du. Enparantzetan Maiatzak zutitzea eta ezkaratzetan zuhaitz-adarrak ipintzea ez da besterik antzinako erromatarrek Florari, “udaberri jainkoa zela eta hil hortan giten den festa-agerkarien hondakin kutsu bat baino", idatzi zuen Jose Mari Iribarrenek.



Sakatu irudian eta ikusi...... ikusi!















2013-02-04

SANTA AGEDA

"Oles ta oles bakean
kantetan hasi gaitean
agate Deuna kantetan
gatoz
etxe hontako atean
kantauko badu esan
deiskula
iñor badago etxean
inor ezetzik eztiño eta
kantetan hasi gaitezan "

2013-02-03

OTSAILA

"KANDELARIO EURIA DARIO, SAN JOSEK ERE LAGUNDUKO DIO"

Otsailak belarra berak ekar eta berak ihar (izozten zelakoz).

Otsailak buha buha, xoxoa kafiran hila

Otsaila laburko, bena andurko (maltxur)

Otsaila, nahiz laburrena, da ilabete txarrena

Otsaillean bero, negua gero

Otsailean gizona mauko hutsetan baino hobe da otsoa arditan ikustea

OtsaJlean, katuak be arrain eskean

Otsailean lainoa noraino, elurra gero haraino

Otsailean  eder, ez utz esperantxa bester

 Otsaillean tximeleta baiño, otsoa ardi tartean ikusi naiago, lengo artzaiak esana

Otsaileko elurrak ongarri hoberena balio du

Otsaileko ilbete, elurra hi bete

Otsaileko uri, urteko ongarri

Otsailtxo laburrean, kataarrak gau-lapurrean

SAB BLAS EGUNA

Otsailak hiru, San Blas. Jana bedeinkatzeko ohitura dugun eguna. Eztarriko gaitzen kontrakoa, katarroarena batez ere. Eztula egiten duenari "San Blas" esateko ohitura ezagutu dugu. Esango duzue, eta arrazoiarekin, eztarriko gaitzak, katarroak eta eztulak festa triste xamarrak direla. Baina nahiz eta gauzak honela izan, San Blas egunak badu bere izate-alaia. San Blas izena daraman elizatxoen inguruan antolatzen dira dantza, piperropilen salmenta dei bereziekin adieraziaz: "bata, bia, hirua…"Tolosak badu San Blas izena daraman ermita eta orain dela ehunen bat urte jolastekoa zen, elizatxoaren inguruan aurkitzen den barrutian.
Antzina txerri mingainen ofrenda egiten zen. Abeslarien patroia ere bada San Blas, gaur egun ahaztu xamar egon arren..
Euskalerriko leku askotan ospatzen da San Blas baina ospetsuena Abadiñoko ospakizuna izaten da




Oso famatuak dira ere egun horetan bedeinkatzen diren gozokiak




Eibarren ospatzen da
San Blasan eguna
goxo-goxua da ta
on egin daigula
kanpotik zurixa da ta
barrutik horixa
sanblas opilak daka
barruan anisa.


Argazki honetan klikatzen baduzue errezeta aurkituko duzue. Ea goxoak ateratzen zaizkizuen!!


2013-01-30

SANTA AGEDA

Hurrengo astelehenean eskolako ikasle eta irakasle guztiak  Santa Ageda abestera aterako gara.
Zihur nago zuetariko askok ez dakizuela oraindik santa Ageda nor zen eta zergaitik ospatzen dugu Eskalerrian ospakizun hau. Hemen duzue istoria apur bat, zerbait gehiago jakin dezazuen.

Urte berri eta inauteri bitarteko aro honetan, negu bihotzean alegia, geure-geureak ditugun ekandu zaharrak ospatzen ditugu: San Blas egunean, otsailaren 3an, sameko harien bedeinkapena, Kandelerio edo kandelaria egunean kandela edo suen bedeinkapena eta, zalantzarik gabe, Bizkaia osoan ezagun, bizi eta zabalduena den Santa Ageda edo Agate Deuna.

ZERGATIK AGATE DEUNA?

Agian kristautasunaren lehenengo emakume martiria izateagatik, Erdi Aroaz geroztik oso erroztatuta dago gure artean Siziliako santu honekiko debozioa. Otsailaren 5ean ospatzen da baina erritual nagusia aurreko gauean izaten da: gazte taldeak etxez etxe abesten eta eskean ibiltzearena.

Santa Agedaren ospakizuna antzinako baserritarren siniskera edo ohituraren baten ordez Elizak ezarritako festa omen da. Gaur ohitura zahar hori somatu baino ezin dugun arren, ernalkuntza eta ugaltasuna, emankortasunarekin alegia, zerikusia duela esan dezakegu. Baita haurdunaldian dauden edo seina duten amekin ere.
Euskal Herrian zehar, ospakizun desberdinak daude Agate Deunaren egunean: zenbait lekutan kanpaiak jotzen dituzte sorginak uxatzearren, Nafarroako herri batzuetan tximiniak garbitzen dituzte urtean zehar suteak gerta ez daitezen... Baina ezagunena eta zabalduena, etxez etxe eskean joatea da abestiak eta koplak kantatzen diren bitartean.

Nor da, bada, Santa Ageda edo Agate Deuna?


Historiak dio Agate Deuna Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen, hori dela eta, Siziliako Quinciano gobernadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen. Neskatoak, ordea, kristautasunean fede itsua zien eta ez zuen honen proposamena onartu. Erantzuna ez zen Quincianoren gustokoa izan eta kartzelan sartu, eta bertan torturatu egin zuen. Bularrak moztu zizkion eta hil egin zen 21 urte zituela. Hori guztia 251ko otsailaren 5ean gertatu zen. Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birgina-martiria da.
Kondairak kondaira, euskal kulturaren parte da, eta urtero urtero, otsailak 4an, Santa Ageda Bezpera ospatzen da Euskal Herrian. Ohiturari jarraituz, herri askotan baserritar jantzita eta makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz eta erritmoak markatuz. Euskal Herriko txoko gehienetan ospatzen da egun hau
Guk ere ohitura zaharrarekin bat egiten dugu eta otsailaren 4an Agate Deuna ospatzera irtengo gara. ESkolatik abiatuko gara 3etan, herrian zehar abesteko asmoz.



Marrazkian sakatu eta abestia entzuteko eta ikasteko aukera izango duzue

2013-01-13

URTE BARRI!........

Urte barri
txarri belarri
dekonak ez dekonari
nik ez dekot
eta neuri!

Beste urte berri bat hasi da eta honekin batera gauza ugari ikasteko eta egiteko gogoak. Hemen hilabete honetako atsotitz batzuk dituzue.

URTARRILA, NEGUKO MARATILA
ELURRA UGARI
ETA LEHENENGO HILA





Urtarril hotza, neguaren bihotza