2017-10-27

5.B MAILAKOEN IRRATSAIOA

Gaur 5.B mailakoen txanda izan da eta oso irratsaio interesgarria eskeini digute. 

 Oier izan da gaurko esataria.

Amets eta Garikoitz ingeleseko tarteaz arduratu dira.
Garikoitzek ere eguraldiari buruzko informazioa eman digu.


Marak urtebetetzeen berri eman digu. Gaur, Robertok 9 urte betetzen ditu, eta bide batez, aste honetan urteak betetzen dutenei zoriontzeko aukera izan dugu.Atzo Antoniok 7 urte bete zituen eta bihar Yanayk 6 beteko ditu.


ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO! 

Haizeak eta Jonatanek asmakizunak esan dizkigute. Ea asmatzen dituzuen.








 Naroak albiste berezi bat eskeini digu.Ostiralean , Aresketamendiko energia parkera joan zirela aipatu digu eta oso ondo pasa zutela. 
Eta bukatzeko ,Alainek aste honetako galderak egin dizkigu. 


Oso ondo egin duzue neska mutilak. Zorionak eta gogoratu:

 TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!




2017-10-20

4.B MAILAKOEN IRRATSAIOA


Gaur 4. mailakoen txanda izan da, eta oso irratsaio polita prestatu digute. 



 
Dennis gaurko esataria izan da, 
Izaro eta Eneko ingeleseko tartetxoaz arduratu dira. Oso ondo ahoskatu dute. 
Junek eguraldiaren berri eman digu, goizean, 19 gradu markatzen zituen gure eskolako termometroak .

 Gaur  ez du inork urterik bete,  baina Peiok aste honetan zehar bete dituztenei zoriondu ditu.Zorionak  guztioi!!!!
Asierrek eta Yumalaik Asmakizunen tartea eskeini digute ...
 Eta Aritz eta Urko gaurko albisteaz arduratu dira. 
 Oso ondo neska mutilak!! eta gogoratu beti 

                    TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN! 


2017-10-06

6.A MAILAKOEN IRRATSAIOA ( 2017.-10-06 )


Gaurko irratsaioa 6.A mailakoek prestatu dute, batzuk, hasieran pixka bat urduri zeuden baina oso ondo egin dute. 

 David izan da gaurko esataria eta oso ondo egin du. 

 
Erikak eta Elvisek ingeleseko tartea eskeini digute .

 Ondoren,  Ugaitzek eguraldiaren berri eman digu.
 


Joelek, gaur urteak betetzen zituztenen izenak aipatu ditu.
 Zorionak Abraham, Gisela eta John! Eta aste honetan urteak bete dituztenei ere zoriontzeko aukera izan dugu ! Zorionak Enara, Jennifer eta Jordan ! Urte askotarako denoi!


 Jarraian asmakizunen tartea izan dugu Hodei eta Izaroren eskutik, eta gero , Andekak albiste txiki bat eskeini digu Ozono Geruzaren Nazioarteko eguna dela eta.

Urrezko esaldia hau izan da  :

                         "GUK EUSKARAZ DAKIGU"

eta bukatzeko Fatimak  lau galdera planteatu dizkigu.


                           
                            Agur bero bat eta ondo izan eta gogoratu :
 
                              TXI, TXI, TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!!!!


2017-10-03

                                               EUSKAL JAIA OSPATZEN

Kaixooooo! Hemen gaude berriro ere! Ikasturteari hasiera emateko gogoekin!!! 
Gaur, Euskal Jaia ospatuko dugu. Ondo hasteko  6. mailako ikasleek irratsaio berezia prestatu digute.

 Hemen ditugu 6. B mailako John , Soraya , Asier eta Liam. Gaurko egunaren antolaketa oso ondo azaldu digutenak.

 

Lehenengo irratsaioa eta gero, Otxartaga parkera joango gara gure hormairudiak ipintzera.

 Ondoren, eszenatokiaren aurrean elkartuko gara , San Felix ikastetxekoekin batera, eta han, 6. mailako ikasleek bertso batzuk botako dituzte. 

Horren ostean,  zuekin egoteko aukera izango dut,zein ondo!!!! 

eta gero , denok batera "Gure nahia " kanta abestuko dugu. Bukatzeko , zikloz ziklo bananduko gara emanaldi desberdinak ikustera joateko. 

 Ondo pasa eta gogoratu TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!!!!