2015-04-24

6.A GELAKO IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur 6.A gelako Ibon, Naiara, Ane, Aaron, Adaia, Kevin, Eder eta Naroak irratsioa eskeini digute.

Ibonek esatariaren lana egin du eta irratsaio osoan zehar atal guztiak aurkeztu dizkigu bikain. Anek eta Naiarak ingeleseko tartea eskeini digute. Very very well!!!
  









Ondoren Aaronek eguraldiaren berri eman digu eta argi utzi digu gaur udaberri beteko eguna izango dugula, beraz aprobetxatu behar dugu. Gozatu eguna, izan ere ostirala da!! 





Adaiak urtebetetzeei buruz informatu digu. Gaur Aketza Plazak urteak betetzen ditu... 
ZORIOOONAK AKETZA!!!!!
Aste honetan ere urteak bete dituzte Naia Bautista, June Bautista, Asier Chicote eta Tamara Hernándezek. 
ZORION BERO BEROA GUZTIONTZAT!!!
 

Asmakizunak Kevinek eta Ederrek irakurri dizkigute. 
1.Asmakizuna: 
Koroa badu,
baina ez da erregea.
Ai zein labean balego,
kantuan dabilena,
egunsentian goizero!!!

2.Asmakizuna:
Marroia eta iletsua naiz,
oso garaia dut arbola.
Benetan gogorra daukat
kanpoko oskola.

EA ASMATZEN DITUZUEN!!! 
Pasa den astean Carolina, Adrian eta Sofiak irabazi zuten.





 Ondoren, Naroarekin albiste txikiaren txanda izan da, eta oso interesgarria izan da energia berriztatzaile bati buruz hitz egin digulako.

 Bukatzeko Ederrek irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu. Eta berriro entzun nahi baduzue irratsaio osoa klip egin beheko partean eta aukera izango duzue.


 

2015-04-14

2.Bko IKASLEEN IRRATSAIOA


Martxoaren 27an opor aurretiko azken irratsaioa egin dugu, eta 2.Bko ikasleak eta andereñoak horretaz arduratu dira.

 Amets esataria izan da eta bikain aritu da irratsaioa bideratzen. 
Garikoitzek eguraldiaren berri eman digu.

Itsasnek ingeleseko tartea egin du eta Unairekin batera urtebetzeaz informatu gaitu. Enekok asmakizunak eskeini dizkigu... EA ASMATZEN DITUZUEN, eeee?


Asmakizunen eta galderen irabazleak Nahiak esan dizkigu, Mohamed berria irakurri digu eta bukatzeko Camilak irratsioari buruzko galderak egin ditu.

Oso ondo neska mutilak... hemen azpian klip egin ezkero berriro entzuteko aukera izango dugu.