2018-11-26

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Otxartaga eskolak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkan dago eta hori adierazteko lehen hezkuntzako eraikinean bildu gara haur hezkuntzako umeak, lehen hezkuntzako umeak, gurasoak, sukaldariak eta irakasleak.





 Haur hezkuntzako eta 1.mailako umeek puxika morea buruan kokatu dute eta 2.mailatik gora geletan landutako leloak paper zurian jeitsi dituzte. Saiatu gara puntu morea adierazten Jogurinha Borovaren "Eraso sexistarik ez" abestia entzuten genuen bitartean.

Gure eskolako zuzendariak eta ama batek manifiesto bat irakurri dute eta ondoren bi ikaslek eta beste ama batek sortutako leloak irakurri dituzte.


Hurrengo egunetan leloak horman itsatsiko ditugu puntu morearen ondoan.

2018-11-05

AZAROKO PETODUNAK



Gaur jantokian petodun berriak parte hartzen hasi dira. 
 
Goizean errekreoa baino lehen urrian egon diren petodunak azaroan egongo diren petodunei lekukua pasatu diote, hau da, peto laranja. 

Ondoren, konpromisua sinatu dute eta gaur bertan azaroaren 5a denez jantoki orduan laguntzen hasi dira. 









MILA ESKER NESKA-MUTILAK!!!!!