2012-05-25

AUPA ATHLETIC!


                                Gaur bai!



Ez Barza ez Madril, ATHLETICCCCCCC!!!!!!!!!!

2012-05-13

ESAERAK

Esaera zaharrak galtzen ari dira, eta horrekin hizkuntza-ondarea (Kultura-ondarea) galtzen da.
Hainbat errefrauak, koplak, esaera zaharrak, atsotitzak eta abar esaten ziguten gure aiton-amonek, eta zenbat esaten dugu guk?



DEIAR MENDIEN EGUNA

Gaur Maiatzaren 13an eta urtero bezala, bizkaitar talde batzuek eta Bizkaiako Batzar Nagusiek “Deiadar Mendien eguna” antolatu dute eta Sollube mendian bildu egin dira. Ekintza eta antolatzeko arduraduna Bermeoko Sollube taldea izan da.
Deiadar-mendiak tontorretan sua pizten edo soinu-seinaleen bidez non Bizkaiko Batzar Nagusietara joateko deiadarra egiten zuten bost mendiak dira.Mendiak jaurerritik estrategikoki banatuta zeuden, izan ere, Bizkaiko edozein lekuetatik bost tontorrenen bat ikusgai dago:

Kolitza (879 metro), Enkarterrin dago.
Ganekogorta (998 metro) Bilbon dago.
Gorbea (1.481 metro) Arratia-Nerbioin, Arabako mugan, dago.
Oiz (1.026 metro) Durangaldea, Lea Artibai eta Urdaibaitik gertu dago.
Sollube (686 metro) Bermeo, Urdaibai eta Txorierritik gertu dago.





Erdi Arotik aurrera adarrak joz edo egunsentira arte zirauten sutzarrak piztuz, Batzarretarako deiadarrak lau haizetara hedatzen zituzten.
2004an Bizkaiko Batzar Nagusiek "Deiadar-Mendien Eguna" ezarri zuten, Batzarrak berreskuratu izanaren 25. urteurrena zela-eta ospatzeko. Maiatzaren 8a aukeratu zuten egun. Egun horretan urtero Balmaseda, Gailurra, Ganzabal, Sollube 707 eta Alpino Tabira taldeek tontorrerantz abiatu eta deiadar-egunetarako beren-beregi egindako adar berezia jokatzen dute

Bideo hau ez da aurtengoa baina ikus dezakezue zertan datza ekintza hau.





2012-05-09

GAUR BAI!
AURRERA AURRERA BETI .........!
IRABAZI ARTE!


                                              

2012-05-06

Kaixo lagunak!:  Zelan doatsue bizitza? Aspaldi ez ditudala zuen berri. Bizirik zaudete?
Txantxa bat dela......!!! Badakit ondo zaudetela eta euskeraz hitzegiten jarraitzen duzuela., ahalegin handiak egiten dituzuela. Segi horrela!
                              Jo ta ke , euskeraz hitz egiten!
                              Izan, egin eta eragin!
Gogoratu nire posta elektronikoa eta idatzi mesedez. Badakizue hori  asko pozten nauela.
Ni beti bezala oso lanpetuta nabil, hemendik eta handik. Orain gainera oso trebea bihurtzen ari naiz ordenadorekin eta zuek esaten duzuen bezala sarritan  nabigatzen egoten naiz saretik .
Hor nabilela gauza asko  topatzen ditut . Agian zuentzako baliogarri. Horrexegatik pixkanaka, pixkanaka joatea jartzen bururatu zait. Gaur etxean  ipuinak entzuteko eta irakurtzeko aukera  duzue.
Ondo pasa!
             Eta gogoratu: Txi, Txi, Txi euskeraz hitz egin!
                                                        Euskararen eguna, egunero!

IRAKURTZEKO IPUINAK