2012-06-24

AGURRA EMATEKO

Kaixo lagunak : jadanik  oporretan zaudete eta hauek oso merezita.
Ze nolako amaiera polita izan dugu kurtsoa bukatzeko, eta ez horretarako bakarrik , gure 6.mailako lagunei agurra emateko. Oso handiak egin direnez eskolatik alde egiten dute, DBHra.
Guztiei zorte handia izan eta ez ahaztu gtaz, Bale?
Bai ekintza polita izan zanituela kultur aste osoan: zirko tailerrak, herri kirolak, ginkana, antzerkian, zirko ikuskizuna eta zuek prestatutako abesti eta dantzaldiak. Izugarri polita iruditu zitzaidan.
Oso argazki gutxi ditut momentuz hemen jartzeko baina hainbeste guraso haien argazki kamara egon zirenez batzuk lortzea espero dut.


Ondo pasa Mari Tomasa eta ez ahaztu nitaz

TXI, TXI, TXI EUSKERAZ HITZ EGIN
MUSU BAT ETA IRAILARARTE

 

2012-06-04

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

Euskal Eskola Publikoaren jaia datorren ekainaren 10ean izango da, aurtengoan bere XXI. edizioan. Jai honen aurkezpen ekitaldia maiatzaren 15ean egin zen Lizardi an-tzokian, Orokieta eta Lizardi ikastetxeetako ikasle, irakasle eta ordezkarien partaidetzarekin. Ekitaldia, Patxi Santamaria eta Ainhoa Alberdik aurkeztua, antzezpen eta emanaldi desberdinak izan zituen ardatz: txalaparta, antzerkia, bertsolariak...; egun horretarako osatu den 'Bale', abestia ere haur talde batek aurkeztu zuen Antxon Sarasuaren laguntzarekin. Jaiaren leloa 'Bale! Bizi garen seinale' izango da, eta Bale bat izango da festaren irudia. Jaia 9 zonaldetan banatuko da, egitarau benetan zabalarekin. Hemen duzue kantaren letria eta musika ikasten joateko.



IGANDEAN, DENOK ZARAUTZERA!