Gaur ikasturtea amaitu da, baina ez da edozein modutan amaitu gure eskolan, ez!
Aurten GALATEA 2 mailakoa izan da txapelduna.
Eta amaitzeko.....! gaur agurra eman diegu 5 urtekoei datorren urtean goiko eskolara doazelako eta 6. mailakoei, hauek eskolatik alde egiten dutelako. Negar asko egon dira: ikasle, irakasle eta gurasoenak, Hainbat urte elkarrekin egon ondoren familia bat garela dirudi. Zorte on guztiei!!! eta gauza asko ikasten jarraitu.
Ezin zuenez amaiera on bat falta jai bat ospatu dugu guztiok batera ,guraso, ikasle , irakasle, irakasle ez diren langileak eta noski ni, ez nuen aukera hau galdu nahi eta handik agertu naiz. Primeran pasatu dugu egon den taldearekin dantzatzen gelditu barik. Jantokiko sukaldariei ere eskerrak eman behar dizkiegu haiek prestatutako janariagatik. Oso goxoa zegoen.!
Aste honetan OTXARTAGAN KULTURA ASTEA ospatu dugu eta beti bezala Inauterietan aukeratutako gaia landuz. Aurten hau "IPUIN KLASIKOAK" izan da eta honen inguruan hainbat ekintza egin ditugu astean zehar. Egitarua potolotxoa izan dugu.......
Astelehenean, eskolako ikasle guztiek egindako logotipoen artean aukeratua izan zenaren txapa egin genuen. Aurten GALATEA 2 mailakoa izan da txapelduna.
ZORIONAK !!!! GALATEA
Eta aukeratutako leloa "ABRAKADRABRA MILA IPUIN OTXARTAGAN"
Hasi baino lehen guraso batzuk ormairudi polit bat egiten lagundu ziguten
Astea aurrera joan da eta guk berarekin izugarrizko ekintza politak egiten: gela bakoitzak inauterietan egindako mozorroari buruz zerbait egiten, kantatzen, antzezten, dantzatzen,
zertxobait bitxia kontatzen, azalpen laburrak emoten, antzerkiak egiten ............Bai artistak zaretala guztiok!
Eskolan ditugun etorkinen gurasoak gurera etorri ziren haien herrietako ipuinak kontatzera. Bai gozatu genuela ipuinekin! Oso politak ziren guztiak! Orain haien kulturari buruzko zerbait gehiago dakigu!
Eskerrik asko etorri zirenei, haietako batzuk baimena eskatu behar izan zuten lanean.
Liburu eta ipuinen trukea baita egin genuen. Mota askotako ipuinak zeuden trukea egiteko.
Eta amaitzeko.....! gaur agurra eman diegu 5 urtekoei datorren urtean goiko eskolara doazelako eta 6. mailakoei, hauek eskolatik alde egiten dutelako. Negar asko egon dira: ikasle, irakasle eta gurasoenak, Hainbat urte elkarrekin egon ondoren familia bat garela dirudi. Zorte on guztiei!!! eta gauza asko ikasten jarraitu.
Ezin zuenez amaiera on bat falta jai bat ospatu dugu guztiok batera ,guraso, ikasle , irakasle, irakasle ez diren langileak eta noski ni, ez nuen aukera hau galdu nahi eta handik agertu naiz. Primeran pasatu dugu egon den taldearekin dantzatzen gelditu barik. Jantokiko sukaldariei ere eskerrak eman behar dizkiegu haiek prestatutako janariagatik. Oso goxoa zegoen.!
AGURRA ETA AZKEN JAIA - diapositivas
Eskerrik asko lagundu diguzuen guztiei!!! mila esker
Oso ondo pasa oporretan eta gogoratu!:
TXI, TXI, TXI
EUSKERAZ HITZ EGIN!!!!!!
Eta amaitzeko ikasturte honetako blogeko sarrerak azken berria eman nahi dizuet: San Juanak ate joka dabil
Udaberria joan eta udan sartu gara aste honetan, eguraldia lagundu ez arren. Udako solstizioa hilaren 21ean izanen da, gaur, eta harekin batera urtaroz aldatuko gara. Gaua eta eguna, eguna eta gaua parekatzen direnean data hauetan makina bat ospakizun izaten dira gurean, San Joan gauean, helduko den igandean. Aspaldiko ohiturei jarraiki sua izanen da protagonista nagusia herriz herri. Dagoeneko hasi dira txikienak, eta ez hain txikiak ere, haiek pizteko materialak biltzen.
Donibane jaiko ekitaldi ezagunena Donibane sua da, hainbat aldaerekin, Donibane eguneko bezperako gauean piztu ohi dena, baina bestelako erritu eta ohiturak ere biltzen ditu. Euskal Herrian, esaterako, egun horretan iturri, putzu eta erreka batzuetako urez garbitzea, haietako ura edatea nahiz Donibane eguneko goizeko ihintza zapaltzea osasungarria dela sinetsi izan da. Ohikoa da, halaber, etxeko atarian lizarraren, erramuaren eta elorri zuriaren adarrak jartzea, tximistatik babesteko.
Hemen Arrasaten abesten den San Juaneko abestia duzue
AGUUUUUUUUUUUUUUR eta IRAILARARTE.
ONDO PASA MARI TOMASA!!!
Ba dakizue ! oporretan eta irekita, aspertzen ba zarete hemen aukituko nauzue!
Musutxus
MARITXU