2013-01-30

SANTA AGEDA

Hurrengo astelehenean eskolako ikasle eta irakasle guztiak  Santa Ageda abestera aterako gara.
Zihur nago zuetariko askok ez dakizuela oraindik santa Ageda nor zen eta zergaitik ospatzen dugu Eskalerrian ospakizun hau. Hemen duzue istoria apur bat, zerbait gehiago jakin dezazuen.

Urte berri eta inauteri bitarteko aro honetan, negu bihotzean alegia, geure-geureak ditugun ekandu zaharrak ospatzen ditugu: San Blas egunean, otsailaren 3an, sameko harien bedeinkapena, Kandelerio edo kandelaria egunean kandela edo suen bedeinkapena eta, zalantzarik gabe, Bizkaia osoan ezagun, bizi eta zabalduena den Santa Ageda edo Agate Deuna.

ZERGATIK AGATE DEUNA?

Agian kristautasunaren lehenengo emakume martiria izateagatik, Erdi Aroaz geroztik oso erroztatuta dago gure artean Siziliako santu honekiko debozioa. Otsailaren 5ean ospatzen da baina erritual nagusia aurreko gauean izaten da: gazte taldeak etxez etxe abesten eta eskean ibiltzearena.

Santa Agedaren ospakizuna antzinako baserritarren siniskera edo ohituraren baten ordez Elizak ezarritako festa omen da. Gaur ohitura zahar hori somatu baino ezin dugun arren, ernalkuntza eta ugaltasuna, emankortasunarekin alegia, zerikusia duela esan dezakegu. Baita haurdunaldian dauden edo seina duten amekin ere.
Euskal Herrian zehar, ospakizun desberdinak daude Agate Deunaren egunean: zenbait lekutan kanpaiak jotzen dituzte sorginak uxatzearren, Nafarroako herri batzuetan tximiniak garbitzen dituzte urtean zehar suteak gerta ez daitezen... Baina ezagunena eta zabalduena, etxez etxe eskean joatea da abestiak eta koplak kantatzen diren bitartean.

Nor da, bada, Santa Ageda edo Agate Deuna?


Historiak dio Agate Deuna Sizilian jaio zela 230ean. Diotenez, neska polita omen zen, hori dela eta, Siziliako Quinciano gobernadoreak Agedaren amodioa lortu nahi zuen. Neskatoak, ordea, kristautasunean fede itsua zien eta ez zuen honen proposamena onartu. Erantzuna ez zen Quincianoren gustokoa izan eta kartzelan sartu, eta bertan torturatu egin zuen. Bularrak moztu zizkion eta hil egin zen 21 urte zituela. Hori guztia 251ko otsailaren 5ean gertatu zen. Agate Deuna mendebaldeko lehenengotariko birgina-martiria da.
Kondairak kondaira, euskal kulturaren parte da, eta urtero urtero, otsailak 4an, Santa Ageda Bezpera ospatzen da Euskal Herrian. Ohiturari jarraituz, herri askotan baserritar jantzita eta makilekin ateratzen da kalera, lurrean joaz eta erritmoak markatuz. Euskal Herriko txoko gehienetan ospatzen da egun hau
Guk ere ohitura zaharrarekin bat egiten dugu eta otsailaren 4an Agate Deuna ospatzera irtengo gara. ESkolatik abiatuko gara 3etan, herrian zehar abesteko asmoz.



Marrazkian sakatu eta abestia entzuteko eta ikasteko aukera izango duzue

2013-01-13

URTE BARRI!........

Urte barri
txarri belarri
dekonak ez dekonari
nik ez dekot
eta neuri!

Beste urte berri bat hasi da eta honekin batera gauza ugari ikasteko eta egiteko gogoak. Hemen hilabete honetako atsotitz batzuk dituzue.

URTARRILA, NEGUKO MARATILA
ELURRA UGARI
ETA LEHENENGO HILA





Urtarril hotza, neguaren bihotza