2014-11-28

2.A MAILA UHINETARA

Kaixo Izadi Irratizaleok!! Bagatoz berrirooooo!!

Badakit bai geroz eta gehiago zaretela eta geroz eta gehiago entzuten gaituzuela, nola ez ba horrelako esatari zoragarriekin. Gaurkoan 2.A mailakoak izan ditugu gurekin, enee zelako koadrila...


Kontatu digute euskararen eguna datorrela, hurrengo astean kontsumo tailerrak izango ditugula, asmakizunak bota dizkigute eta are garrantzitsuagoa kar, kar, aurreko asteko erantzunak eman kar, kar, kar...


Egia esan ez dakit nik zer egingo nukeen erantzunik gabe... bat bera ere ez dut asmatzen eta. Baina bueno asteon lasai nago, hirugarren ziklokoek ere ez dute bat ere asmatu kar, kar eta horrek apur bat kontsolatu nau.


Bueno ba irrikitan egongo zaretela artista hauek entzuteko, 3, 2,1...
Has bedi saioa!


Hurrengo asterarte eta badakizue... TXI, TXI, TXI...EUSKARAZ HITZ EGIN!!

2014-11-26

3,2,1... AURRERA 3.A MAILAKOAK!

Perretxikoa, bai bai, perretxikoa ongi entzun duzue baina nori bururatzen zaio holako asmakizunik, ai amaaa...

Bueno neska-mutilak zelan bizi gara? Garai hontarako jasoko zenuten nire eskutitzen bat ezta? Bai, bai jaso ditut nik zuenak ere baina segi, batzuk falta zarete oraindik eta.


Ez gaitezen gehiago luzatu. Kontua da katarro apur batekin egon naizela eta 3.A-koen irratsaioa apur bat berandu igo dudala, baina lasai hemen daukazue, ez dezala izeko Maribelek esan bere loba maitearen saiorik gabe utzi dudanik.


Esan beharra daukat zoragarria iruditu zaidala lagun hauen saioa, Santo Tomasi buruz ez digute hitz egin ba. Eneeeee, Santo Tomas izena entzun eta astebete daramat taloa burutik ezin kendu. Zergatik izango da ba? Gure Maritxu talozale amorratua DELAKO noski!!


A zuek ere entzun nahi duzuela? Sakatu hemen azpiko playari eta has bedi saioa!!

  

Hurrengo asterarte eta badakizue... TXI, TXI, TXI...EUSKARAZ HITZ EGIN!!


2014-11-14

GAUR ZUEKIN... 3B MAILAKOAK!!

Gaur 3B mailakoak izan ditugu gurean, ai ama zelako taldea!!

Urrezko Esaldia zer den aurkeztu eta azaldu digute, hemendik aurrera atal finkoa izango delarik gurean. Ez dut nahi, ez dut nahi!! Hor ibili zaizkigu oihuka mikrotik.

Asmakizunak ere izan ditugu eta ez edonolakoak. Txapeldun pozointsu txikia? Zer izango ote da? Buuffff horrelakoak asmatzeko asmatzailea edo izan beharko zara... nik susmorik ere ez.


 Hona hirukotea.


Esaten nizuen ba nik ganberro hutsak genituela 3Bko hauek.


Eskerrak formalen bat egoten dela beti, kar kar... Sakatu hemen azpiko playari eta has bedi saioa!!
                                                                                                                                                               

 Hurrego asterarte ta badakizue TXI, TXI, TXI... EUSKARAZ HITZ EGIN!!

2014-11-07

IZADI IRRATIA SAREAN, GAUR 4B MAILAKOAK

Gaur azaroak 7, ostirala, ziber bihurtu gara. Agur gure transistore irrati zahar maiteari eta ongi etorri aro digitalera.

Hemendik aurrera Izadi Irratia entzungai izango duzue munduko bazter guztietan. Aita, ama, amama eta aititerekin etxean entzuteko, izeko Maribeli jartzeko edo Bolivian dagoen osaba Josék entzun dezan.

Gure blogera sartu eta argazkiaren azpian agertzen den audioan klikatzea da egin beharreko bakarra.


Gaurko saioan 4B mailakoak izango ditugu esatari: asteon ospatu dugun jai berdea, eskolako elkarbizitza txokoa, eguraldia, english txokoa, asmakizunak... eta beste hainbat gauza hizpide izango dituztelarik.


Sakatu hemen azpiko playari eta has bedi saioa!!


 Hurrengorarte eta badakizue... TXI, TXI, TXI... EUSKARAZ HITZ EGIN!!