2015-03-13

2.Ako IKASLEEN  IRRATSAIOA

Gaur, martxoak 13, 2.Ako klasekoek irratsaioa eskeini digute.
Lilianak irratsaioari hasiera eman dio, esataria izan delako.
Ondoren Brianek eta Naiak ingeleseko tartea egin dute. Eta
eguraldiaren berri Makelek eman digu.




Aste honetan Zaira Arizkurenen urtebetetzea izango dela Izanek esan digu. Eta hurrengo astean  beteko dituenei zoriontzeko aprobetxatu du.
  Asmakizunak  Aialak eta Adelak irakurri dizkigute. Eta albisteak Haritzek eta Naiak. Bukatzeko urrezko esaldia ikasi dugu: "ZAURITU NAIZ" esan beharko dugu oraindik aurrera ahaztu gabe, ez dago atzikirik esan digunez Naiak.
 Eta bukatzeko Haritzek galderak esan dizkigu.

Oso ondo neska mutilak primeran egin duzue. Berriro entzun nahi baduzue klip egin behean eta aukera izango duzue.

2015-03-06

3.Bkoek IRRATSAIOA EGITEN

GAURKO IRRATSAIOA 3.Bkoek ESKEINITA

Gaurko esatariak, Izotzek, gure aste honetako irratsaioari hasiera eman dio. 
Ondoren, Olaiak eta Enekok ingeleseko tartea egin dute.

 Izarok eguraldiaren berri eman diogu.
 Zein ondo!!!! Eguzkia izango dugu!!! Baina kontuz fresko egiten duela!!!!
 Iratik urtebetetzeak esan dizkigu. 
Aste honetan Unai Sanchezek 13 urte bete ditu, eta gaur Alvaro Bordegaraik 7. 
ZORIOOONAKKK, MUTILAKKK!!!
 Samirak eta Jonatanek asmakizunak irakurri dizkigute pasa den asteko erantzunak eman ondoren.
 Argiderrek berriarekin gogoratu digu igandean emakume langilearen eguna izango dela. Mila esker, ez zaigu ahaztuko. Eta Enekok berri berdea eman digu.
Bukatzeko Olaiak URREZKO ESALDIA aipatu digu eta Izarok irratsaioari buruzko galderak bota ditu.
 Eta berriro entzun nahi baduzue gure gaurko irratsaioa klip egin behekoan eta aukera izango duzue.

2015-03-03

3.Akoen IRRATSAIOA

GAUR, OTSAILAK 27, HILABETE HONETAKO AZKEN IRRATSAIOA

Gaur 3.Bkoen txanda izan da, Anek bere lehenengo irratsaioa egin du esataria izaten. 
ANE BIKAIN EGIN DUZU!!

 Iñigok eta Ametsek ingelesaren tartea eskeini digute. Eta Jessicak eguraldiaren berri eman digu.
Izarok urtebetetzeak aipatu dizkigu, zenbat ikasle betetzen dituzten urteak, e?

Ugaitzek ere bere lehenengo irratsaioa egin du eta primeran aritu da asmakizunak irakurtzen. Aurretik Urtzik pasa den asteko emaitzak eta irabazleak aipatu ditu.
Adrianek oso berri interesgarria irakurri digu eta bukatzeko Jordanek irratsaioaren galderak egin dizkigu.

Berriro entzun nahi baduzue hemen behean klip egin eta aukera izango duzue.