2015-11-20

4.Ako IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur 4.Ako ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute.
Annek irratsaioari hasiera eman dio. 
 

Ondoren, Ametsek eta Iñigok ingeleseko tartea egin dute. Eta Zairak eguraldiari buruzko oso informazio interesgarria eman digu.

 



Ametsek ere urtebetetzeen berri eman digu. Gaur bakarra dugu gure Annek 9 urte betetzen ditu.

ZORRIOOOONAK ANNE, URTE ASKOTARAKO!!



 Urtzik eta Ugaitzek asmakizunak egin dituzte. ERREZAK???

1.Asmakizuna                                      
Oso zenbaki biribila,          
"0"aren antzekoa da,      
batere ez du balio,                             
zenbakien ezkerretara.     


2. Asmakizuna 
Txapeltzat uhina darama aukeran, 
Iñakik izenean bertan, 
eta bilatu ahal nauzu, 
Oñati hasieran. 


Ikusiko dugu zenbatek asmatzen dituzuen, e?

 Eta Davidek albistea eskeini digu.Oso interesgarria.

Beno, hurrengo astean beste irratsio bat eskeintzea espero dugu, bitartean aste honetakoa entzun dezakezue....



2015-11-13

3.B TALDEAREN IRRATSAIOA

Gaur, azaroaren 13an, 3.B taldeak irratsaioa egin du. Amets esataria izan da eta irratsaio osoa bikain gidatu du.



Garikoitzek eta Ihartek ingeleseko tartea egin dute.Oso ondo neska mutila.

  Jarraian, Naiak zein urtebetetze egon diren aste honetan esan digu. Oihan Mesak 6 urte bete ditu eta Eneko Muguruzak 10 urte.
ZORIONAK OIHAN ETA ENEKO!!!





 Lunak eta Asierrekek  asmakizunak irakurri dizkigute. 
1.Asmakizuna
Ipotxen etxea,
ipotxen euritakoa,
mendira joateko bila,
orain da aldia.

2.Asmakizuna              

                Basoan biltzen naute,
                  orratzdun soineko jantzia,
                  edo zelan jan nazakezue,
                  erreta zein egosia.

Ondoren, Alainek gaurko albistea irrakurri digu eta bukatzeko Danielek irratsaioari buruzko galderak egin ditu.

Eta orain berriro entzun nahi baduzue behean aukera daukazue.


2015-11-12

5.A TALDEAREN IRRATSAIOA


Gaur, azaroaren 6a,  irratsaioa 5.Ako taldeko ikasleak arduratu dira. 
Nahikari esataria izan da da eta oso ondo egin du.

Aizanek eta Izarok ingelesa txokoa egin dute, very well!!! Liamek eguraldiaren berri eman digu.





Ondoren Ouiamek urtebetetzeak aipatu dizkigu. 
 

Aste honetan Joel Kianuk eta  Naroak, 6.mailakoak, urteak bete dituzte.
ZORIONAK JOEL ETA NAROA!!


 
Asmakizunak Enekok eta Elederrek irakurri dizkigute.


 
Hona hemen aste honetako asmakizunak:
        1.Asmakizuna                             2.Asmakizuna
Marroia eta iletsua naiz,                    Adimen ona,
oso garaia dut arbola,                        usaimen zorrotza,
benetan gogorra daukat                     belarri zabalak
kanpoko oskola.                                 eta bi metroko sudurra.

Jarraian Fatimak gai ezberdinei buruzko albistea eman digu, Terracycle kanpainari buruz, oso interesgarria.

 


 Ondoren, Nahikarik URREZKO ESALDIA aipatu digu. Ez ahaztu 
                "BERAK ZEUKALA ESAN ZUEN"
Ez dago aitzakirik, Maritxuren txokoan urrezko esaldi guztiak daude, noizean behin begiratu eta ez ahaztu.  
TXI, TXI, TXI EUSKERAZ ONDO HITZ EGIN!!!!

Eta bukatzeko Galateak  irratsaiori buruzko galderak egin dizkigute.

 
Eta berriro entzun nahi baduzue behean klip egin eta aukera izango duzue.




 

2015-11-11


Gaur, urriaren 30ean, hilabete honetako azken irratsaioa egin dugu eta 5.B taldekoak ederto aritu dira. Jose esataria izan da eta irratsaioa gidatu du.
 


 Izortze eta Nahikari ingeleseko tartetxoaz arduratu dira. 
Izortzek  eguraldiaren berri ere eman digu. Eta Nahikarik urtebetzeen berri ere eman digu. 

Gaur urtebetetze bakarra izan dugu Olaia Merinok 7 urte bete dituelako. Hala ere, aste honetan Roberto Erraizek eta Asier Sanchezek  7 urte ere bete dituzte, eta horrez gain David Cerezok 12 urte.


ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO 
OLAIA, ROBERTO, ASIER ETA DAVID!!

Ondoren, Izarok eta Ikerrek asmakizunak irakurri dizkigute. 
 
Hauek izan dira:
1.asmakizuna:
Udan hutsik eta isilik egon da.
Irailan jendez eta zarataz bete da.
Barruan umeak eta nagusiak lan ta lan.
Fitxak, liburuak eta azterketak.
Lagun artean jolasten ondo egoten da.
Gabonetan berriro hutsik eta isilik geratuko da.

2.asmakizuna:
Hasi da orain dela gutxi.
Haize gogorra eta hostoak erori.
Baso guztiak daude eder eta hori.
Badakizu zein urtaro den hori?

EA ASMATZEN DITUZUEN!!!!

Urrezko esaldia Ikerrek eskeini digu.
AHAZTU ZAIDALAKO!!!
Azkenik Adrianek albiste berdea irakurri digu eta bukatzeko Garazik  irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu. ADI EGON ZARETE???


Berriro irratsaioa entzun nahi baduzue, hementxe aukera daukazue...