2016-12-16





URTE HONETAKO AZKEN IRRATSAIOA!!!!

5.Bko ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute. Urte honetako azkena izan da, baina urtarrilan berriro hementxe egongo gara, berriak ematen. Bitartean honetaz eta oporretaz disfrutatuko dugu, merezi duzue, asko lan egin duzuelako, ezta??? Edo ez????



Esatari bikainak irratsaioa primeran gidatu du.

Gero bakoitzak bere atala egin du. Very good Izotz eta Haizene!! 
Zelako maila duzuen ingelesean....





Johnek eguraldia eskeini digu eta Iratik urtebetetzeak.

 
Gaur ez du inork urterik bete, baina aste honetan Dianak (1.mailakoa), Olaiak (5.mailakoa) eta gure Samirak urteak bete dituzte.


ZORIONAK NESKAKKKKKKKKKKKKKKK!!!!

Asierrek igarkizunak irakurri dizkigu. Errezak izan dira??? Ikusiko dugu oporren bueltan. Baina aurretik Urtzik pasa den astean irabazleak  aipatu dizkigu. Zorionak Enaitz, Iker eta Hodei asmatzeagatik.
 
                                   







Samirak  aholku berde batzuk eman dizkigu... saiatu behar gara kontutan hartzen.

Eta jarraian urrezko esaldia entzuteko aukera izan dugu:
NIK EGIN DUT 
Kontutan hartu, nire txokoan egongo da.


Eta bukatzeko Garazik irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu. 
Ea adi enONDO PASA OPORRETAN!!! ETA BUELTAN EGONGO GARA!! GOGO HANDIEKIN!!!

Maritxu
Orain aukera daukazue gure irratsaioa entzuteko  



2.Ako IKASLEEN  IRRATSAIOA

Gaur, abenduak 9, 2.Ako klasekoek irratsaioa eskeini digute.
Aiurrek irratsaioari hasiera eman dio, esataria izan delako.
 
Ondoren Noemik eta Ianek ingeleseko tartea egin dute.


 Izeik menua azaldu digu eta Junek eguraldiaren berri eman digu.




Jarraian Enekok urtebetetzeen berri eman digu. 
 
Gaur, Lander Granados eta Mohamed Santosen urtebetetzeak dira. Baina aste honetan ere Iker Pazosek ere urteak bete ditu.

ZORIOOOOONAK MUTILAAAAAK!!!!!!!
 
  Asmakizunak  Oihanek eta Unaxek irakurri dizkigute. Eta pasa den asteko irabazleak ere aipatu dituzte. Zorionak Cristina Botiu, Peio de la Puente eta Liam Alvarez.
 
Ondoren, gaurko  albisteak Eiderrek irakurri digu... beno albistea baino, 2.mailakoen buruhauste bati buruz hitz egin digute.... OLENTZERO.... Ongi portatu!!!!! berehala gure etxeetara etorriko delako.
 
Bukatzeko urrezko esaldia ikasi dugu: 
"NIRE TXANDA DA" 
esan beharko dugu oraindik aurrera ahaztu gabe, ez dago atzikirik esan digunez Aiurrek.

 Eta irratsaioa bukatzeko Naroak galderak esan dizkigu.

Oso ondo neska mutilak primeran egin duzue. Berriro entzun nahi baduzue klip egin behean eta aukera izango duzue.

Maritxu

2016-12-02



EUSKARA EGUNA 

Gaur abenduak 2 euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu, berez egun ofiziala bihar da baina eskolan ez garenez egongo gaur gurean ospatu dugu .

Klaseetan sartu bezein pronto irratsaioaz gozatzeko aukera izan dugu,
 5 urteko umeek eskeinita.

 
Zoragarri ondo egin duzue, neska-mutilak!!!!!! Ederto benetan.
"Aitorren hizkuntza zaharra" abestiarekin hasiera eman diote 
eta Eiderrek aurkezpena egin du.
  
Noak, Unai Luisek, Unai Morak, Kermanek, Nahielek, Yanaik eta Haizeak 
irratsaioan parte hartu dute.











Asmakizun bat ere luzatu digute:
HIZKUNTZA ZAHARRA
ZABALDU NAHI DUGU
ETA EUSKALDUNOK
HIZKUNTZA HORRETAN
HITZ EGIN BEHAR DUGU
ZER DA?


Ea asmatzen duzuen!!!!!!
Jarraian, olerki polit batzuk errezitatu dizkigute. 
Eta ondoren "Behin betiko" kanta abestu digute, zorragarria!!!! Ze polita!!!!!

Bukatzeko, leloa gogoratu dugu: 


"ESKOLAN NAHIZ KALEAN, EUSKARA BETI AHOAN"

Maritxu