2017-06-28

KULTURA ASTEA HASIKO DA

Gaur ekainak 19a da eta 5 urtekoek ikasturte honetako azken irratsaioa egin dute Kultura Asteari hasiera emateko. 


 Ian eta Hodei agurtzen hasi dira.



Ondoren asamakizunen tartea egin dute. Davidek, Ianek, Ainhizek eta Endikak irakurri dizkigute. Errezak????? Baiiiiiii!!!!!!


Gero ahokorapiloak eskeini digute. Eta ondoren, txiste pare bat esan digute Hodeik, Ziortzak eta Ianek. Oso onak bai David.

Bukatzeko "Izozkia" abestia kantatu dute. 


Eskerrik asko lagunok eta hurrengo urtean irratsaio gehiago izango ditugu. Baina bitartean entzun hau.....



Maritxu


2017-06-16

4.Bko IKASLEEN  IRRATSAIOA

Gaur, ekainak 8, 4.Bko klasekoek irratsaioa eskeini digute.
Oierrek irratsaioari hasiera eman dio, esataria izan delako.

Ondoren Naroak eguraldiaren berri eman digu.


Gero, Asierrek eta Lunak ingeleseko tartea egin dute.

Jarraian Naroak gaurko menua esan digu.

Mmmm!!! Indabak eta paparra, zein gozoak!!!!!

Naiak  urtebetetzeen berri eman digu. 
Gaur, ez du inork urterik betetzen, baina aste  honetan Junxi Linek, Jose Lópezek, Armando Hendreak, Ugaitz Bonaetxeak eta Adrian Roak urteak bete dituzte.

ZORIOOOOONAK MUTILAAAAAK!!!!!!!

Asmakizunak  Ametsek eta Alainek irakurri dizkigute. Eta pasa den asteko irabazleak ere aipatu dituzte. 
Zorionak guztioei!!!! 
 
Ondoren, gaurko  albistea Chabelak eta Izanek  irakurri digute... eta Agenda 21ko foroari buruz informatu digute. Eskerrik asko.
Bukatzeko urrezko esaldia ikasi dugu: 
"EZ DUT EGIN NAHI" 
esan beharko dugu oraindik aurrera ahaztu gabe, ez dago atzikirik esan digunez Oierrek.

 Eta irratsaioa bukatzeko Naiak galderak esan dizkigu.


Maritxu

2017-06-06

4.A TALDEAREN IRRATSAIOA

Gaur,   irratsaioaz 4.Ako taldeko ikasleak arduratu dira. 
 

 Haritz  esataria izan da da eta oso ondo egin du.

 Hasteko, Enekok eguraldiaren berri eman digu.



Mohamedek eta Unaxek ingeles txokoa   egin dute, very well!!!



  Nahiak  gaurko menuaren berri eman digu.


 Gero, Malkelek urtebetetzeak aipatu dizkigu. Gaur  Jairo Valdesek 7 urte bete ditu. Baina aste honetan ere Izane González eta  Garikoitz Cabrerok 10 urte bete dute. Beraz,
 
ZORIONAK JAIRO, IZANE ETA GARIKOITZ!!!!


Asmakizunak Mohamedek eta Unaxek irakurri dizkigute. Eskerrik asko!!! Ea asmatzen badituzue!!!!

Jarraian, Unaik eta Junek gaurko albistea eskeini digu. Eta kalean mugikorrarekin hitz egiten denean ze arriskua dagoen eta zer asmatu duten hori ekiditzeko kontatu digute.



       
 Ondoren,   URREZKO ESALDIA aipatu digu Markelek.


 Hauxe izan da:
                
"AHAZTU ZAIDALAKO"
 
Ez dago aitzakirik,
TXI, TXI, TXI EUSKERAZ ONDO HITZ EGIN!!!!





           Eta bukatzeko Nahiak  irratsaiori 

               buruzko galderak egin dizkigu.

Maritxu