2018-12-03

ABENDUKO PETODUNAK

Abendua hasi da eta gure petodunak, Asier, Itsasne, Olaia, Jessica eta Argider, haien txanda bukatu dute. 
Gaur Oier, Alain, Naia eta Naroari petoa pasatu dizkiote. Eskerrik asko zuen laguntzagatik. 




Oier, Alain, Naia eta Naroak konpromisua irakurri dute. 

Ondoren, banan banan sinatu dute eta gaurtik gabonetako oporrak izan arte jantokiko orduan lagunduko dute.

 

2018-11-26

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNA

Otxartaga eskolak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkan dago eta hori adierazteko lehen hezkuntzako eraikinean bildu gara haur hezkuntzako umeak, lehen hezkuntzako umeak, gurasoak, sukaldariak eta irakasleak.





 Haur hezkuntzako eta 1.mailako umeek puxika morea buruan kokatu dute eta 2.mailatik gora geletan landutako leloak paper zurian jeitsi dituzte. Saiatu gara puntu morea adierazten Jogurinha Borovaren "Eraso sexistarik ez" abestia entzuten genuen bitartean.

Gure eskolako zuzendariak eta ama batek manifiesto bat irakurri dute eta ondoren bi ikaslek eta beste ama batek sortutako leloak irakurri dituzte.


Hurrengo egunetan leloak horman itsatsiko ditugu puntu morearen ondoan.

2018-11-05

AZAROKO PETODUNAK



Gaur jantokian petodun berriak parte hartzen hasi dira. 
 
Goizean errekreoa baino lehen urrian egon diren petodunak azaroan egongo diren petodunei lekukua pasatu diote, hau da, peto laranja. 

Ondoren, konpromisua sinatu dute eta gaur bertan azaroaren 5a denez jantoki orduan laguntzen hasi dira. 









MILA ESKER NESKA-MUTILAK!!!!!

2018-10-01

JANTOKI ORDUAN NAGUSIAK LAGUNTZAILEAK


Urrian, 6.mailako ikasle bolondresek peto laranja hartu dute eta jantokian txikiei laguntzen hasi dira.


Ikasturte honetan hilabetero petodunak aldatuko dira. Irailan iaz apuntatu ziren ikasleekin bilera egin genuen eta taldeak sortu eta gero urrian laguntzen hasi dira. 
Zozketa egin ondoren Camila, Izan, Mara eta Endika lehengoak izango dira. 
Eskerrik asko neska-mutilakkkkkk!!!!



 Konpromisua sinatu dute eta poz-pozik haien zeregina egiten hasi dira


 
.

2018-06-20

2A IRRATSAIO BEREZIA

2 A KO  KULTUR ASTEKO IRRATSAIO BEREZIA


Gaurko irratsaioa azken irratsaioa izan da eta 2A koek egin dute.

 Yarak gure esataria lan bikaina egin du irratsaioa bideratzen.



Enaitzek eta Eneritzek operara joango garela kontatu digute.




Karina eta Sendoak aste kulturalean zehar hainbat ekintza egongo direla aurreratu digute: txapak, zuhaitzen tailerra, ginkana...




Anderrek gurasoen tailerrei buruz hitz egin digu.


Oierrek mozorroen aurkezpena aipatu digu.


Yarak ostiraleko jaia eta agurra gogoratu digu, zuen zain egongo gara!

Ederto pasatuko dugu!!

Eskerrik asko eta datorren ikasturterarte!!!

2018-06-14

1 B MAILAKOEN IRRATSAIOA

1 A MAILAKOEN IRRATSAIOA


 Gaur Ainhize izan dugu esataria eta ederto egin du.

 

Good morning Ziortza eta Eder!! Ederto dakite ingeleraz hitz egiten. 





Jeny eta Maiderrek eguraldiaren berri eman digute..Ia eguzkia agertzen den!

 


Endikak aste honetako urtebetetzeak gogorarazi dizkigu. Zorionak guztioi!!




Luciak gaurko pasadan asteko irabazleen izenak esan ditu.


Maider eta Onintze asmakizunen atalaz arduratu dira.



Nahielek albisteak aukeztu dizkigu. Aste honetan egingo ditugun txangoei buruz hitz egin du.





Aste honetako URREZKO ESALDIA

" EZETZ JAKIN"




Eta ez ahaztu TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN! 




2018-06-08

1 A MAILAKOEN IRRATSAIOA

1 A MAILAKOEN IRRATSAIOA

Gaurko esataria Ainhoa izan da eta primeran moldatu da mikrofonoarekin. 


Elederrek eta Davidek ingeleraz ederto hitz egin dezaketela frogatu digute, very good!!

Enarak gaur zer bazkalduko dugun aurreratu digu.


Adharak gaurko eguraldiari hitz egin digu...arratsaldean euria dakarrela, nola ez!


Unaxek aste honetako urtebetetzeak esan ditu, zorionak!!



Ainhizek eta Hodeik hainbat asmakizun bota dituzte, ea asmatzen ditugun!


Eiderrek atzo izan genuen hamaiketako goxoari buruz hitz egin digu.

Eta irratsaioa Nagorerekin bukatu da...irratsaioari buruzko hainbat galdera egin dizkigu.


Gaurko urrezko esaldia:

" AHAZTU ZAIDALAKO"
Eskerrik asko danoi!!
  

Eta ez ahaztu TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!