2020-10-30

2020-10-30 LH4Bkoen irratsaioa

 


Urria badugu urri...


Bertan da ordu aldaketa eta harekin gau luzeak. 

Gauak direla eta...Ezetz jakin asteburu honetako Halloween hori ere ez omen dela horren arrotza eta Euskal Ohitura zaharra badugula ere? Urria urri... eta herria herri!!





Adi, Gau Beltza edo Arimen gaua izenekoa. XX. mendearen erdialdera arte nahiko errotuta zegoen hainbat herri txikitan.





Bertan baduzu hainbat informazio.








Orain bai, irratsaioarekin goaz.



Gaur Izadi Irratian laugarren mailako B taldekoak izan ditugu: Lucía, Eneko, Ainhize eta Ian, andereño Maitek lagunduta.







Programa elegantea atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!












Hemen gure gaurko asmakizunak,









Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,









Eta hauek gure galderak,









Programa berriro entzun nahi duzula? Sakatu beheko esteka.










2020-10-28

ORTUAN LANEAN JO TA KE

 Uda bukatu da baita gurasoen laguntza ortuko lanetan. Orain gure kontu geratzen da ortua. Eta uzta ederrak bildu ahal izateko lehenengo lurra txukundu eta mugitu behar dugu.Eta horretan aritu dira eskolako umeak pasa den astean. Prest utzi dugu ortua laister landatzen hasteko. Begira ze langile aritu diren umeak!


Atsotitzak dion bezala "Alperriko lan asko egiten da baserrian". Baina egin behar da gero uzta oparoa izateko. Animo !!

2020-10-23

2020-10-23 LH5koen irratsaioa

 


Kantari esnatu gara gaurkoan, oroitzapen tristeak uxatzeko kantatzea baino hoberik ez baitago...




...Ostirala! Irratsaio eguna!

Amaitu bezain pronto, igota blogera!

Igota blogera, igota blogera...





Gaurko programa berri-berri daukagu, estreinatu gabekoa, ea!


Hementxe duzue jakin beharrekoa.




Gaur bostgarren mailakoak izan ditugu: Oier, Irene, Sendoa eta Ander izan dira gure esatariak, andereño Mari Carmenen laguntzaz, noski.











Programari dagokionez, primeran eta joan den asteko soinu arazo teknikoak txikiagoak izan dira. Yuujuu!




Hemen gure gaurko asmakizunak,







Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,







Eta hauek gure galderak,







Amaitzeko, hauxe da programa berriro entzuteko esteka.















2020-10-16

2020-10-16 LH6koen irratsaioa

 


Kaixo!

Aspaldiko partez hementxe gaude berriro. IZADI irratia martxan da berriro.


Segurtasuna bermatzeko asmoz, aldaketa batzuk egin behar izan ditugu eta gure irrati estudioa guztiz eraberrituta daukagu.





Lau postu, lau kolore, lau gune, musukoak, plastikoa mikroetan eta hasi aurretik eta amaitu ostean aireztatu eta desinfektatzea.

Irratia segurua da.





Gaur, denboraldiari hasiera emateko, seigarren mailakoak izan ditugu: Eider, Cristian, Oihan eta Eneko izan dira gure esatariak, andereño Toñiren laguntzaz, noski.







Programari dagokionez, oso ondo egin dugu, baina emisioan soinu arazo teknikoak izan ditugu. Ea hurrengoetarako konpontzerik daukagun.


Hemen gure gaurko asmakizunak,





Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,





Eta hauek gure galderak,





Amaitzeko, hauxe da programa berriro entzuteko esteka.