Ea, ba 2021 zahar honetan eskolak amaitu zaizkigu. Orain, atseden hartzeko beta dugu eta urtarrilean aste batzuk emango beharko ditugu data ondo idazten ikasteko (2021 tatxatu eta 2022 idatzi, edo 1 hori 2 bihurtzen...)
Hementxe badituzue gela bakoitzean landutako kantak. Batzuk, neguaren ingurukoak, beste batzuk Olentzero eta Mari Domingiren birtuteak aipatzen. Denak, gogo handiz eta ondo pasatzeko asmoarekin landuta.
Hemen da! Heldu da! Euskara ahora eta ahora...Euskara!
Eta orain...gaurko irratsaioa!!
Gaur Izadi Irratian estreineko aldiz lehenengo mailakoak izan dira. Haiek arduratu dira gaurko emanaldi bereziaz: Hauexek dira gaurko ahotsak: Koro, Markel, Ixone eta Nixon. Haiek laguntzeko, andereko Maribel.
Oso irratsaio polita geratu zaigu! Aupa Otxartaga! Aupa Euskara!
Gaurkoan gonbidatu bikainak izan ditugu: alde batetik Maritxuk mezutxoa utzi digu eta bestetik, HH5 urtekoek, ERRONKAri jarraikiz, zotz egiteko abestitxoa eskeini digute eta LH4koek abestia entonatu digute. Mundiala!
Programa berriro entzun nahi?
Hementxe behean duzu programa nahi adina aldiz entzuteko esteka.
Kaixo lagunak!! Ikusi al duzue zer nolako itxura more eta modernoa daramadan??
Maritxu "Moretxu" banaiz oraingoan.
Aste hauetan gauza asko ari zaizkigu eskolan gertatzen: Haurren eskubideen eguna, Emakueen Kontrako Indarkeriaren Aurkako eguna.... eta datorren ostiralean... Euskararen eguna!!!
Gainera...berria daukat. Ikasturte honetan 22. KORRIKA izango dugu.
Jakingo bazenute zein ederra den zuek euskaraz entzutea...
Aupa Otxartaga!
eta orain...gaurko irratsaioa!
Gaur Izadi Irratian bigarren mailako taldekoak izan ditugu: Carla, Iraia, Naia F, eta Jonathan, andereño Rebekak lagunduta.
Programa ederra prestatu dugu. Aste osoa buru-belarri egon baikara. Aupa Otxartaga!
Irratsaioa beste behin entzun nahi duzula? Sakatu beheko esteka.
Guk ere ERRONKAri erantzun egin diogu. Hauxe da soka-saltoan egiteko "Zenbat pistatxo?" abestitxoa.
Gorbeia mendia ezagutzen duzu? Bertaratu zara? Euskaldunok oso maite dugu Gorbeia mendia, Araba eta Bizkaiaren arteko mugan dagoelako eta oso altua delako. Eta oso famatua bada goialdean dagoen gurutzea, "la Cruz del Gorbea".
Ba, gaurko egunean badira 120 urte. Baaai! Ehun eta hogei urte gurutzea eraiki zutenetik. 1901. urtean eraiki zuten, baina...
Gaur egun dagoen gurutzea jatorrizkoa ez dela bazenekien? Hala da. Gaur egun dagoena, hirugarren gurutzea da.
Estreinekoak 30 metroko altueran zuen (gutxi gora behera 9 pisutako etxebizitza baten moduan) eta han goiko haizeteek eta ekaitzek bota zuten.
Hori bezalako bigarren bat eraiki zuten, baina berriro gauza bera gertatu zen. Altuegia eta zuzenegia izanda, haizeak bota egiten zuen.
Beste diseinu berria bilatu behar zuten.
Eta horrela, gaur egun ezagutzen duguna eraiki zuten, 17 metro luze dituena.
Egona zara? Baduzu argazkia bertan?
Hala bada eta blogean agertu nahi baduzu, pasaiozu argazkia zure andereño edo maisuari, eta zuen argazkiak posteatuko ditugu.
Orain bai... gaurko irratsaioa!
Gaur Izadi Irratian hirugarren A mailakoak izan ditugu: Iraia, Guren, Ibai eta Natalia, andereño Elideren laguntzarekin.
Sekulako programa atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!
Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.
Gaur ERRONKA proposatu egin digute gure lagunek. Hartuko duzue? Hementxe haien jolasa.
Azaroren hasierako egun batean, 1571n Bilbo erre egin zela?
Bai! Hondamendia izan zen, garai horretan etxe gehienak egurrez eginda zeudelako. Aldiz, harresi zaharrak zabaldu eta gaur egun ezagutzen dugun hiri eder eta modernoa eraikitzeko hastapena izan zen.
eta orain...gaurko irratsaioa!
Gaur Izadi Irratian seigarren mailako taldekoak izan ditugu: Eneritz, Enaitz, Julen, Ander, Karina eta Ibon, andereño Eztizenek lagunduta.
Programa elegantea atera zaigu, aste osoan egin dugun prestaketari esker. Aupa Otxartaga!
Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.