2021-04-30

2021-04-30 LH3koen irratsaioa

 




Imaginatu Antartikan zaudela 1961 urtean, misio zientifikoa burutzen. Ekipoan jende gutxi zaudete, denak zientzialariak eta mediku bat.




Imaginatu bat gaixotu egiten dela. Eskerrak medikua daukagula, ezta?

Baina... gaixotzen dena bada medikua bera????


Hau gertatu zitzaion Leonid Rógozov izeneko mediku "errusia"rrari. Gaizki sentitzen hasi zen eta apendizitisa zuela autodetektatu zuen.

Zer egin zezakeen? Ebakuntza behar zuen, eta urgentea.

Gaur bezalako Apirilaren 30. batean, anestesia lokala emanda eta ispilu baten laguntzaz auto-ebakuntza egin zion bere buruari.




Dena ondo suertatu zen eta egun batzueren bueltan, bere lanpostuan bazen berriro.

Aupa Leonid!!








Eta orain... gaurko irratsaioa!





Gaur Izadi Irratian hirugarren mailakoak izan ditugu: Yulene esataria eta Silvia, Ade eta Ali. Haiekin, andereño Zihara izan da, dena ondo aurrera ateratzeko.
















Gaurko programa, arrakasta itzela izan da. Izugarri ondo egin dugu.! 












Hemen gure gaurko asmakizunak,









Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,








Eta hauek gure galderak,









Beste behin entzuteko irrikitan, ezta?

Zer diozu? Zuzenekoa galdu zenuela? Hementxe baduzu programa entzuteko esteka.









2021-04-23

2021-04-23 LH4Bkoen irratsaioa

 


Gaurkoan, Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna dugu.














Eta orain.... gaurko irratsaioa!!






Gaur Izadi Irratian laugarren mailako B taldekoak izan ditugu: Garazi, Eleder, Unai eta Isaac, andereño Maiteren laguntzarekin, noski!








LH4n egonda, primeran geratu zaigu programa. Eskarmentu handikoak gara eta astean zehar oso ondo prestatu dugu. Aupa gu! Gora gu ta gutarrak!










Hemen gure gaurko asmakizunak,







Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,







Eta hauek gure galderak,









Zuzeneko emanaldia galdu bazenuen, edo ostera ere entzun nahi baduzu, hemen behean baduzu esteka.







2021-04-16

 HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA


Aste santuko oporrak goxo goxo disfrutatu ditugu: deskantsatu, kirola egin, irakurri,.... badakigu gauza asko egin dituzuela. Eta zuetariko batzuk eskolak proposatutako errezeta ere egin duzuela.

ETXEKO PIZZA





UMMM!! BAI GOZOA!!!