2021-12-23

2021-12-23 Neguko jaia

 




Ea, ba 2021 zahar honetan eskolak amaitu zaizkigu. Orain, atseden hartzeko beta dugu eta urtarrilean aste batzuk emango beharko ditugu data ondo idazten ikasteko (2021 tatxatu eta 2022 idatzi, edo 1 hori 2 bihurtzen...)


Hementxe badituzue gela bakoitzean landutako kantak. Batzuk, neguaren ingurukoak, beste batzuk Olentzero eta Mari Domingiren birtuteak aipatzen. Denak, gogo handiz eta ondo pasatzeko asmoarekin landuta.


Entzun, adi!!







HH2


HH3



HH4



HH5






LH1


LH2


LH3A


LH3B




LH4



LH5A



LH5B



LH6















2021-12-17

2021-12-17 Urtea amaitzen doa

 



Gabonak bertan dira. Zorionak!

Negua heltzear badaukagu. Urte zaharra eta berria elkartzen dira.

Ondo pasa!







via GIPHY


2021-12-03

2021-12-03 Euskara eguneko irratsaio berezia

 




Hemen da! Heldu da! Euskara ahora eta ahora...Euskara!












Eta orain...gaurko irratsaioa!!





Gaur Izadi Irratian estreineko aldiz lehenengo mailakoak izan dira. Haiek arduratu dira gaurko emanaldi bereziaz: Hauexek dira gaurko ahotsak: Koro, Markel, Ixone eta Nixon. Haiek laguntzeko, andereko Maribel.










Oso irratsaio polita geratu zaigu! Aupa Otxartaga! Aupa Euskara!










Gaurkoan gonbidatu bikainak izan ditugu: alde batetik Maritxuk mezutxoa utzi digu eta bestetik, HH5 urtekoek, ERRONKAri jarraikiz, zotz egiteko abestitxoa eskeini digute eta LH4koek abestia entonatu digute. Mundiala!










Programa berriro entzun nahi?

Hementxe behean duzu programa nahi adina aldiz entzuteko esteka.