2022-06-03

2022-06-03 LH2koen irratsaioa

 



Igande honetan Bastidan...

Euskal Eskola Publikoaren jaia!



Ekainaren 5ean Bastidan ospatuko dugu Euskal Eskola Publikoaren 29. Jaia. Egitaraua sei gunetan antolatuta egongo da eta hamaika jardueraz gozatzeko aukera paregabea izango da.

 

Motorrak berotzen!

Ekainaren 4an, larunbata, hainbat ekintza burutuko dira Bastidan. Udaletxeko plazan umeentzako tailerrak egongo dira 17:00etatik aurrera, Bastidako eta Oiongo IGEak antolatuta. Gainera, bisita gidatuak egingo dira Bastida Herria (16:00-17:30) eta ingurunea ezagutzeko (17:30-19:00). Parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

 20:00etan Garilak 26 taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera egongo da.








eta orain...gaurko irratsaioa!







Gaur Izadi Irratian bigarren mailakoak izan ditugu: Nekane, Esther, Naia eta Enara, andereño Rebekak lagunduta. 











Programa txukuna eman dugu, burubelarri egon baikara prestatzen. Aupa Otxartaga!












Irratsaioa ostera ere entzun nahi? Sakatu beheko esteka.













Hemen gure gaurko asmakizunak,











Hauxe aste honetako URREZKO ESALDIA,










Eta hauek gure galderak,