2010-05-13

Hasierako agurra

Kaixo!

Ezagutzen nauzue ezta? Hemen nago modu berri honekin zuekin egoteko. Posta elektronikoz email asko jaso ditut eta guztiei erantzutea oso zaila egiten zaidanez blog honen bidez harremanetan egongo gara.


Euskalherriko emakume euskalduna naiz, euskara nire hizkuntza da eta asko maite dut, erabili ere asko erabiltzen dut. Azken bolada honetan keskatuta eta penaz beterik nago ume eta gazte askok, euskara jakinda, ez dutelako euskara asko erabiltzen, horrexegatik lagundu egin nahi diet ume eta gazte hauei euskara gehiago erabiltzen. Eskolaz eskola ibiltzen naiz edo haien berri izaten dut.

Blog honen bidez hori nahi dut, zuei laguntzea euskara gehiago erabiltzen eta ikasten, eta zuen laguntza ere behar dut horretarako. Zuen ideiak behar ditut, zuen nahiak, zuen keskak, zuek nire laguntzaileak izatea nahi dut.

Ea ba, animatu zaitezte, eta denon artean, ea euskara gehiago erabiltzen dugun.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Kaixo Maritxu!:
Zer pozik jarri naizen zure bloga ikusterakoan.Zergaitik ez duzu eskolako guztiei bloga honen berri ematen. Gustora hartuko dute parte.
Agurrr!