2011-11-30

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA






Urtero bezala gure hizkuntzaren eguna ospatzeko sasoia da. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatuko dugu nahiz eta eskoletan aurten abenduaren 2an ospatzea. Euskarari bultzadatxo bat eman nahi dion ekimena



Hemen duzue egun honetako historia apur bat : lehenengo Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz Eusko Ikaskuntza erakundeak bultzatuta. Garai hartako Espainiako egoera politikoak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen. 1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu eta Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Geroztik, urtero-urtero, Xabierko Frantzisko deuna, santu euskaldunaren egunez, ospatu izan da Euskararen Nazioarteko Eguna.



Euskararen nazioarteko eguna (abenduak 3) ospatzeko hainbat eragilek proposamen batzuk luzatu dizkigute gure hizkuntzan murgiltzeko.
Seguruenik ere gauza gehiago egongo dira , beraz, animatu eta har ezazue parte. Baina modu berean, euskara ez dela egun batera mugatu behar den gauza bat gogorarazi nahi dizuet.

Izan ere, gure hizkuntza egunero landubeharrekoa da, egun guztiak, ordu guztiak eta minutu guztiak izan daitezela euskararen pizgarri!!.




Eta ez ahaztu!


TXI TXI TXI

EUSKERAZ HITZ EGIN !


























2011-11-29

Badakit eskolan zuek Euskeraren Nazioarteko Eguna abenduaren 2an, ostiralean ospatuko duzuela eta ondoko abestia ikasten ari zaretela.
Abestia entzuteko edo jaisteko klikatu azpiko estekan.





















Behin betiko, behin betiko





sinple bezain tinko,





ez dugu etsiko!





Behin betiko, behin betiko





sinple bezain tinko,





EUSKARAZ ETA KITTO!





Etxean eta kalean





berdin-berdin jolasean,





eskolan, lanean,





tristuran eta pozean.





Dakitenek erabiliz,





ez dakitenek ikasiz,





herri bat osaturik





euskaraz nahi dugu bizi.





Hasi etxetik eta kalera,





hasi kaletik eta etxera,





martxan jarri da lege berria:





Euskaraz Euskal Herrian.


2011-11-28

IZUGARRIZKO BISITA OTXARTAGAN

Gaur bisita bat izan dugu Otxartagan, Athleticken jokalari bi, neska bat eta mutil bat.
Mutila Koikili izan da eta neska? Ezetz asmatu nor izan da?
Ba zenekiten Koikiliren ama Ortuellakoa dela? eta bere amama Gallartakoa? Nik ez , gaur enteratu naiz . Baina ez bakarrik horretaz , gauza asko ikasi ditut eurekin.
Oso gustora egon dira gure artean, bere bizipenak kontatzen eta zuen galderak erantzuten.
Hemen dituzue ataratako argazki batzuk.








Eta buruan izan euskera ez dela eskolako gauza bakar bat, leku askotan erabili dezakezuen gauza da. Izan ere, gure hizkuntza egunero landu beharrekoa da, egun guztiak, ordu guztiak eta minutu guztiak izan daitezela euskararen pizgarri!!.

2011-11-20

EMOZIOAK ETA SENTIMENDUAK ADIERAZTEKO LEXIKOA

Badakit saiatzen zaretela euskeraz gero eta gehiago hitz egiten , baina askotan errekurtso faltagatik ez zaretela kapazak pentsatzen eta sentitzen duzuena adierazteko.

Hona hemen zuentzako prestatutako emozio eta sentimenduei buruzko lexiko liburuxka. Oso baliogarria izango zaizuela eguneroko zuen euskeraren erabilpenerako eta baita klaseetan egiten dituzuen solasaldiertarako ere uste dut.

Animo! eta horrela jarraitu.

Eta ez ahaztu:

Txi, Txi, Txi

Euskeraz hitz egin!!!

































Oso interesgarri esteka bat jartzen dizuet. Helbide honetan mota askotako hiztegiak topa dezakezue zuen zalantzak argitzeko.

2011-11-11

SAN MARTIN eguna

Kaixo lagunak: gaur Azaroaren 11 San Martin eguna da eta egun hau heri askotan ospatzen da .

Aintzinako ohiturari jarraituz, baserri askotan txerria hiltzeko garaiaren hasiera da oraingoa. Etorri da San Martin eguna eta joan da txerria dino esaera zaharrak. Lehen Azaroaren 11 festa eguna izaten zen etxe eta baserri askotan; halere, gaur egun gero eta gutxiago dira txerria hiltzen dutenak.






















2011-11-06

AHOZKO ERDERAKADAK

Ba dakit gero eta gehiago saiatzen zaretela euskeraz egiten, baina batzutan erderakada asko entzuten ditut. Horrexegait noizbehinka blogean ahoz jardutean zuek egiten dituzuen akats batzuk gogoraztea eta forma zuzena irakastea pentsatu dut.
Lagungarria izango dela uste dut.
Goian eta gorriz agertzen dena , txarto dagoen forma da. Azpian eta urdinez, ordea, forma zuzena.


NIRE LAGUNAREN ZAIN

Kaixo lagunak! zelan zaudete? ondo?
Ni hemen jarraitzen dut, nire lagunari buruzko iradokizunak itxaroten. Berarentzat izen bat bilatu behar genuen, baina oraindik oso idei gutxi jaso ditut.
Ea, ez zaitezte alferrak izan eta bota zuen ideiak. Bakarrik sentitzen ari naiz eta ....

AZAROKO ATSOTITZAK



Azaroa aurrera doa eta hemen dituzue hilabete honetako atsotitzak


















Liburu honetako azken orrialdeak zuriz daude zuek beste atsotitz batzuekin osatzeko. Anima zaitezte!!!!!