2011-11-30

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA






Urtero bezala gure hizkuntzaren eguna ospatzeko sasoia da. Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatuko dugu nahiz eta eskoletan aurten abenduaren 2an ospatzea. Euskarari bultzadatxo bat eman nahi dion ekimena



Hemen duzue egun honetako historia apur bat : lehenengo Euskararen Eguna 1949ko abenduaren 3an ospatu zen lehenengo aldiz Eusko Ikaskuntza erakundeak bultzatuta. Garai hartako Espainiako egoera politikoak eraginda, Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan eta Ameriketako hainbat lekutan egin zen. 1995an, Euskal Herritik kanpora bizi diren euskaldunek egindako Lehen Mundu Biltzarrean eskatutakoa bere eginez, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak elkar hartu eta Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten. Geroztik, urtero-urtero, Xabierko Frantzisko deuna, santu euskaldunaren egunez, ospatu izan da Euskararen Nazioarteko Eguna.



Euskararen nazioarteko eguna (abenduak 3) ospatzeko hainbat eragilek proposamen batzuk luzatu dizkigute gure hizkuntzan murgiltzeko.
Seguruenik ere gauza gehiago egongo dira , beraz, animatu eta har ezazue parte. Baina modu berean, euskara ez dela egun batera mugatu behar den gauza bat gogorarazi nahi dizuet.

Izan ere, gure hizkuntza egunero landubeharrekoa da, egun guztiak, ordu guztiak eta minutu guztiak izan daitezela euskararen pizgarri!!.




Eta ez ahaztu!


TXI TXI TXI

EUSKERAZ HITZ EGIN !


























No hay comentarios: