2012-01-23

TXISTEAK



Kaixo lagunak! zelan doatsue? Ondo? laister beste ospakizun bat izango duzue: inauteriak. Badakit mozorroari buruz pentsatzen ari zaretela. Zihur nago, urtero bezala oso politak egingo dituzuela. Gainera, aurten aukeratutako gaia izugarri erakargarria da : ZIRKUA. Baietz oso ondo aterako zaizuela.
Bitartean eta iribarrea ez galtzeko hemen dituzue lagun batek kontatutako txisteak. Sikeran iribarre bat aterako dizuedala espero dut.

Bi baserritarrek topo egiten dute mendian:

- Nora zoaz? –galdetzen dio Patxik.
- Marrubiei ongarria botatzera –erantzuten dio Jonek.
- A, ba niri esnegainarekin gustatzen zaizkit.




Matematikako irakasleak Arantza arbelera atera zuen, galdera praktiko batzuei erantzun ziezaien:

-Ea, Arantza. Praketako poltsiko batean 500 euro daude, eta bestean 600...
-Barkatu, andereño. Beste norbaiten prakak jantzi ditut orduan!.

2012-01-18

BERRIRO MARTXAN

Kaixo lagunak! Zer moduz? badakit oporrak ahaztuta dituzuela jadanik, berriro martxan zaudetela , jo ta ke lanean. Asko gogoratu naiz zuetaz, ez pentsa ahazten naizela, Ez!

Hitaz oroi. Pertsona berezia zarelako. zu bestelakorik ez dagoelako. Itzela. Errepika ezina. Etzazula ahaztu inoiz. Guk inolaz ere ez dugu ahaztuko!
Begira ze nolako bideo polita topatu dut sarean. " MEZUTXOA BOTILAN"
Niri asko gustatu zait, esaten diren gauza asko egi borobilak direlako. Entzun! entzun!

Marrazkiak eta testua: Muxote potolo bat (www.muxotepotolobat.com)Musika: "Nora zoaz bakarrik", Hodeien Azpian. Ruper Ordorika.