2012-01-23

TXISTEAK



Kaixo lagunak! zelan doatsue? Ondo? laister beste ospakizun bat izango duzue: inauteriak. Badakit mozorroari buruz pentsatzen ari zaretela. Zihur nago, urtero bezala oso politak egingo dituzuela. Gainera, aurten aukeratutako gaia izugarri erakargarria da : ZIRKUA. Baietz oso ondo aterako zaizuela.
Bitartean eta iribarrea ez galtzeko hemen dituzue lagun batek kontatutako txisteak. Sikeran iribarre bat aterako dizuedala espero dut.

Bi baserritarrek topo egiten dute mendian:

- Nora zoaz? –galdetzen dio Patxik.
- Marrubiei ongarria botatzera –erantzuten dio Jonek.
- A, ba niri esnegainarekin gustatzen zaizkit.




Matematikako irakasleak Arantza arbelera atera zuen, galdera praktiko batzuei erantzun ziezaien:

-Ea, Arantza. Praketako poltsiko batean 500 euro daude, eta bestean 600...
-Barkatu, andereño. Beste norbaiten prakak jantzi ditut orduan!.

No hay comentarios: