Kaixo lagunak: zelan zaudete? Badakit zuetariko batzuk ez zaudetela oso pozik nirekin, uste duzuela zuetaz ahaztu egin naizela . Eta ez da horrela, ez naiz ahaztu.
Nik jarritako inauterietako argazkietan gela batzuen argazkiak falta dira. Baina ez da zuen laguna ez naizelako edo zuek ez zaituztelako maite, ez ez, ez da horrexegatik. Gela horietan badago norbaitek ez duelako bere gurasoen baimena sarean ateratzeko eta hauxe da argazkia ez jartzearen arrazoia. Besterik ez. Benetan sentitzen dudala eta hurrengorako saiatuko naizela gauzak hobeto egiten.
Barkatu eta musu handi bat!
MARITXU
Eta ez ahaztu;
TXI, TXI, TXI
EUSKERAZ HITZ EGIN!
No hay comentarios:
Publicar un comentario