2015-12-09

EUSKARA EGUNA

Gaur abenduak 3 euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugu gurean, horregatik irratsaioa ostegunera aurreratu dugu. 4.Bkoen txanda izan da, eta irratsaio bikaina eskeini digute. Samira esataria izan da, baina euskara nazionarteko egunari buruz Argiderrek hitz egin digu.
 Enekok eta Izotzek ingelesaren tartea eskeini digute. Eta Jonanek eguraldiaren berri eman digu.
Izarok urtebetetzeak aipatu dizkigu, gaur bi umek urteak betetzen dituzte; Alondrak eta Eneko Mazonek. Eta aurreko astean beste bost urtebetetze izan ditugu: Aimar San Miguel, Dennis Cuesta, Aimar Sasia, Ouiam Tribak eta Iban Rodriguez.

ZORIOOONAAAAK NESKA MUTILAK!!!!


Olaiak, Eneko eta Iratik asmakizunak irakurri dizkigute eta pasa den asteko irabazleak aipatu dizkigute. 1.zikloko irabazlea Ane Fernandez izan da, 2.ziklokoa Eneko Mazón eta 3.ziklokoa Juan Sebastian Ocampo. ZORIONAK!!!
Aste honetako asmakizunak hauek dira:
1.Asmakizuna                                                            2.Asmakizuna
Zer da, zer da?                                                   Hizkuntza zaharra
Gurutz zuri bat                                             Zabaldu nahi dugu   
Eta ixa berde bat.                                           Eta euskaldunok
Orri gorri batean margotuta?                      Hizkuntza horretan
                                                                        Hitz egin behar dugu
                                                                        Zer da?


Ea asmatzen duzuen!!!!!!
Jarraian albisteen txanda izan da; Izotzek Euskara egunean munduko mailan egingo diren ekitaldiei buruz hitz egin digu.

Ondoren, Enekok Txilladegiren olerkia errezitatu digu.

"Zerk egin du Euskal Herria?
Zerk eman dio bere izakera berezia?
Zerk egiten du gure naziotasuna?
Zerk bizi gaitu?
Zerk bereizten gaitu?
Zerk ematen digu gure euskal arima?
EUSKARAK EZ BESTEK"

"Euskarak egin du Euskal Herria:
euskarak ez bestek.
Euskarak bizi du Euskal Herria.
Euskarak mugatzen du.
Eta Euskal Herria piz badadi, 
Euskarak piztuko du."

Eta jarraitzeko, euskaran sakontzen Olaiak "Urrezko esaldia" aipatu digu: 
"NI IZAN NAIZ, NI IZAN NAIZ"
Ez ahaztu!!!!

Bukatzeko, irratsaiari buruzko galderak egin dizkigu Izarok, EA ADI EGON ZARETEN!!! Dena den, berriro entzun nahi baduzue hemen behean klip egin eta aukera izango duzue.




2015-11-20

4.Ako IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur 4.Ako ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute.
Annek irratsaioari hasiera eman dio. 
 

Ondoren, Ametsek eta Iñigok ingeleseko tartea egin dute. Eta Zairak eguraldiari buruzko oso informazio interesgarria eman digu.

 



Ametsek ere urtebetetzeen berri eman digu. Gaur bakarra dugu gure Annek 9 urte betetzen ditu.

ZORRIOOOONAK ANNE, URTE ASKOTARAKO!!



 Urtzik eta Ugaitzek asmakizunak egin dituzte. ERREZAK???

1.Asmakizuna                                      
Oso zenbaki biribila,          
"0"aren antzekoa da,      
batere ez du balio,                             
zenbakien ezkerretara.     


2. Asmakizuna 
Txapeltzat uhina darama aukeran, 
Iñakik izenean bertan, 
eta bilatu ahal nauzu, 
Oñati hasieran. 


Ikusiko dugu zenbatek asmatzen dituzuen, e?

 Eta Davidek albistea eskeini digu.Oso interesgarria.

Beno, hurrengo astean beste irratsio bat eskeintzea espero dugu, bitartean aste honetakoa entzun dezakezue....



2015-11-13

3.B TALDEAREN IRRATSAIOA

Gaur, azaroaren 13an, 3.B taldeak irratsaioa egin du. Amets esataria izan da eta irratsaio osoa bikain gidatu du.



Garikoitzek eta Ihartek ingeleseko tartea egin dute.Oso ondo neska mutila.

  Jarraian, Naiak zein urtebetetze egon diren aste honetan esan digu. Oihan Mesak 6 urte bete ditu eta Eneko Muguruzak 10 urte.
ZORIONAK OIHAN ETA ENEKO!!!





 Lunak eta Asierrekek  asmakizunak irakurri dizkigute. 
1.Asmakizuna
Ipotxen etxea,
ipotxen euritakoa,
mendira joateko bila,
orain da aldia.

2.Asmakizuna              

                Basoan biltzen naute,
                  orratzdun soineko jantzia,
                  edo zelan jan nazakezue,
                  erreta zein egosia.

Ondoren, Alainek gaurko albistea irrakurri digu eta bukatzeko Danielek irratsaioari buruzko galderak egin ditu.

Eta orain berriro entzun nahi baduzue behean aukera daukazue.


2015-11-12

5.A TALDEAREN IRRATSAIOA


Gaur, azaroaren 6a,  irratsaioa 5.Ako taldeko ikasleak arduratu dira. 
Nahikari esataria izan da da eta oso ondo egin du.

Aizanek eta Izarok ingelesa txokoa egin dute, very well!!! Liamek eguraldiaren berri eman digu.





Ondoren Ouiamek urtebetetzeak aipatu dizkigu. 
 

Aste honetan Joel Kianuk eta  Naroak, 6.mailakoak, urteak bete dituzte.
ZORIONAK JOEL ETA NAROA!!


 
Asmakizunak Enekok eta Elederrek irakurri dizkigute.


 
Hona hemen aste honetako asmakizunak:
        1.Asmakizuna                             2.Asmakizuna
Marroia eta iletsua naiz,                    Adimen ona,
oso garaia dut arbola,                        usaimen zorrotza,
benetan gogorra daukat                     belarri zabalak
kanpoko oskola.                                 eta bi metroko sudurra.

Jarraian Fatimak gai ezberdinei buruzko albistea eman digu, Terracycle kanpainari buruz, oso interesgarria.

 


 Ondoren, Nahikarik URREZKO ESALDIA aipatu digu. Ez ahaztu 
                "BERAK ZEUKALA ESAN ZUEN"
Ez dago aitzakirik, Maritxuren txokoan urrezko esaldi guztiak daude, noizean behin begiratu eta ez ahaztu.  
TXI, TXI, TXI EUSKERAZ ONDO HITZ EGIN!!!!

Eta bukatzeko Galateak  irratsaiori buruzko galderak egin dizkigute.

 
Eta berriro entzun nahi baduzue behean klip egin eta aukera izango duzue.




 

2015-11-11


Gaur, urriaren 30ean, hilabete honetako azken irratsaioa egin dugu eta 5.B taldekoak ederto aritu dira. Jose esataria izan da eta irratsaioa gidatu du.
 


 Izortze eta Nahikari ingeleseko tartetxoaz arduratu dira. 
Izortzek  eguraldiaren berri ere eman digu. Eta Nahikarik urtebetzeen berri ere eman digu. 

Gaur urtebetetze bakarra izan dugu Olaia Merinok 7 urte bete dituelako. Hala ere, aste honetan Roberto Erraizek eta Asier Sanchezek  7 urte ere bete dituzte, eta horrez gain David Cerezok 12 urte.


ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO 
OLAIA, ROBERTO, ASIER ETA DAVID!!

Ondoren, Izarok eta Ikerrek asmakizunak irakurri dizkigute. 
 
Hauek izan dira:
1.asmakizuna:
Udan hutsik eta isilik egon da.
Irailan jendez eta zarataz bete da.
Barruan umeak eta nagusiak lan ta lan.
Fitxak, liburuak eta azterketak.
Lagun artean jolasten ondo egoten da.
Gabonetan berriro hutsik eta isilik geratuko da.

2.asmakizuna:
Hasi da orain dela gutxi.
Haize gogorra eta hostoak erori.
Baso guztiak daude eder eta hori.
Badakizu zein urtaro den hori?

EA ASMATZEN DITUZUEN!!!!

Urrezko esaldia Ikerrek eskeini digu.
AHAZTU ZAIDALAKO!!!
Azkenik Adrianek albiste berdea irakurri digu eta bukatzeko Garazik  irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu. ADI EGON ZARETE???


Berriro irratsaioa entzun nahi baduzue, hementxe aukera daukazue...

2015-10-23

EUSKAL JAIA

Gaur, urriak 23, pozaren pozez gaude, euskal jaia ospatzen dugulako eta 6.Akoek irratsaioa eskeintzea tokatu zaie.
Jonathan profesional bikaina izan da eta esataria lanean primeran aritu da.
Sofiak eta Aymenek ingeleseko tartea eskeini digute very very well.


Ondoren, Asierrek eguraldiaren berri eman digu, gaurko oso beharrezkoa, zeren eta irratsaioa bukatu bezain pronto Otxartaga parkera ospakizunera jeitsi behar baikara.

 
Leirek urtebetetzeen berri eman digu. Gaur, Izaro Moralesek 10 urte betetzen ditu eta aste honetan ere Asier Ortegak ere urteak bete ditu.
ZORIONAK LAGUNOK!!!!! 
Jarraitzeko Izarrek eta Lizethek asmakizunak irakurri dizkigute eta pasa den asteko irabazleak aipatu dizkigute ere. Zorionak Alondra, Haritz eta Haizea!!!! Irabazleak izan zaretelako.
 
       Aste honetako asmakizunak: 
  1.asmakizuna                                               2. asmakizuna
 Bi mendi erantsita ditut
Txaleko zuria dauka                              bizkarrean,
praka beltzarekin,                                  basamortuan ere ari naiz
hegan ez dabil, igerian bai,                    lanean.
nor den ezetz jakin! 
Bukatzeko, Aimarrek eta Nikok gaurko albistea luzatu digute. Eta nola ez... euskal jaiari buruz izan da.
 
Eta gaurko irratsaioa EUSKALDUNAK GARA! abestiarekin bukatu dugu. Ondo pasa!!!!
Gaurko irratsaioa entzun nahi baduzue klip egin.  

2015-10-16

IKASTURTE HONETAKO LEHENENGO IRRATSAIOA

Gaur ikasturte honetako lehenengo irratsaioa izan dugu eta 6.Bko ikasleek eskeini digute.

 Gaurko esataria Edorta izan da eta berak dituen urteko esperientzia nabaria izan da, zeren eta bikain egin baitu.
 Ondoren, Naroak eta Egoitzek ingelezko tartetxoa eskeini digute. Very well!!!!!


Aroak urtebetetzeen berri eman digu. Gaur Oierrek (3.Bkoa) eta Alanak urteak betetzen dituzte, aste honetan ere Adrianek eta Sofiak (gure 6.mailako bikiek) ere urteak bete dituzte.
ZORIOOOOONAAAAKKKKK!!!
 Asmakizunen tartea ere izan dugu,  Raulek eta Unaik irakurri dizkigute.
         
 1. ASMAKIZUNA                                  2.ASMAKIZUNA

EDAN AHAL NAUZU ARTEAN,                           ZANGORIK GABEKO ZERBAIT KORRIKA,
EDAN AHAL NAUZU BAT-BATEAN,                  PUNPA ETA SALTOKA DABILENA.
EDAN AHAL NAUZU LAGUN ARTEAN,
EDAN AHAL NAUZU BAZKAL OSTEAN. 

EA ASMATZEN DITUZUEN!!!!! 
Azkenik, Aketzak albistea eman digu. Gaur, Elikadura nazioarteko eguna dela azaldu digu. Eskerrik asko Aketza.
 Eta bukatzeko, Asierrek urrezko esaldia "Guk euskaraz dakigu" esan digu eta Terek irratsaioari buruzko galderak aipatu dizkigu.

Orain, berriro entzun nahi baduzue behean klip egin eta aukera izango duzue.




Ondo ibiliiiiiii.

Maritxu

2015-06-12

3.B TALDEAREN IRRATSAIOA

Gaur, ekainaren 12a, ikasturteko azken irratsaioa egin dugu eta oraingo honetan 3.Bko taldeko ikasleak arduratu dira.


Joelek eguraldiaren berri eman digu. 
Eta Oierrek eta Enekok ingelesa txokoa egin dute, very well!!!






Ondoren Haizenek urtebetetzeak aipatu dizkigu. 
Gaur hiru umek urteak betetzen dituzte. Ugaitzek 9 urte, Adrian Roak 10 urte eta Paula Marinak 12 urte. Naroa Ortegak ere bihar 8 urte beteko ditu.
ZORIONAK UGAITZ, ADRIAN, PAULA ETA NAROA!!

 
Aste honetan ez ditugu asmakizunik esango, ikasturte honetako azken irratsaioa delako, baina Asierrek pasa den asteko erantzunak eta irabazleak aipatu dizkigu:

1.zikloko irabazlea Asier Sanchez izan da.
2.zikloko irabazlea Izaro Dieguez izan da.
3.zikloko irabazlea Unai Mendez izan da.
 ZORIONAK NESKA MUTILAK!!!

Jarraian Andekak URREZKO ESALDIA aipatu digu. Ez ahaztu 

"ONDO EGITEN ARI NAIZ" "ONDO EGITEN ARI NAIZ"
Ez dago aitzakirik, Maritxuren txokoan urrezko esaldi guztiak daude, noizean behin begiratu eta ez ahaztu. 
TXI, TXI, TXI EUSKERAZ ONDO HITZ EGIN!!!!



Eta bukatzeko Erikak eta Oierrek albisteak irakurri dizkigute. 
Berriro entzun nahi baduzue behean klip egin eta aukera izango duzue.

Ondo ibili eta hurrengo ikasturtean hementxe berriro egongo gara.