2015-10-16

IKASTURTE HONETAKO LEHENENGO IRRATSAIOA

Gaur ikasturte honetako lehenengo irratsaioa izan dugu eta 6.Bko ikasleek eskeini digute.

 Gaurko esataria Edorta izan da eta berak dituen urteko esperientzia nabaria izan da, zeren eta bikain egin baitu.
 Ondoren, Naroak eta Egoitzek ingelezko tartetxoa eskeini digute. Very well!!!!!


Aroak urtebetetzeen berri eman digu. Gaur Oierrek (3.Bkoa) eta Alanak urteak betetzen dituzte, aste honetan ere Adrianek eta Sofiak (gure 6.mailako bikiek) ere urteak bete dituzte.
ZORIOOOOONAAAAKKKKK!!!
 Asmakizunen tartea ere izan dugu,  Raulek eta Unaik irakurri dizkigute.
         
 1. ASMAKIZUNA                                  2.ASMAKIZUNA

EDAN AHAL NAUZU ARTEAN,                           ZANGORIK GABEKO ZERBAIT KORRIKA,
EDAN AHAL NAUZU BAT-BATEAN,                  PUNPA ETA SALTOKA DABILENA.
EDAN AHAL NAUZU LAGUN ARTEAN,
EDAN AHAL NAUZU BAZKAL OSTEAN. 

EA ASMATZEN DITUZUEN!!!!! 
Azkenik, Aketzak albistea eman digu. Gaur, Elikadura nazioarteko eguna dela azaldu digu. Eskerrik asko Aketza.
 Eta bukatzeko, Asierrek urrezko esaldia "Guk euskaraz dakigu" esan digu eta Terek irratsaioari buruzko galderak aipatu dizkigu.

Orain, berriro entzun nahi baduzue behean klip egin eta aukera izango duzue.




Ondo ibiliiiiiii.

Maritxu

No hay comentarios: