6.A GELAKO IKASLEEN IRRATSAIOA
Gaur 6.A gelako Ibon, Naiara, Ane, Aaron, Adaia, Kevin, Eder eta Naroak irratsioa eskeini digute.
Ibonek esatariaren lana egin du eta irratsaio osoan zehar atal guztiak aurkeztu dizkigu bikain. Anek eta Naiarak ingeleseko tartea eskeini digute. Very very well!!! Ondoren Aaronek eguraldiaren berri eman digu eta argi utzi digu gaur udaberri beteko eguna izango dugula, beraz aprobetxatu behar dugu. Gozatu eguna, izan ere ostirala da!!
Adaiak urtebetetzeei buruz informatu digu. Gaur Aketza Plazak urteak betetzen ditu...
ZORIOOONAK AKETZA!!!!!
Aste honetan ere urteak bete dituzte Naia Bautista, June Bautista, Asier Chicote eta Tamara Hernándezek.
ZORION BERO BEROA GUZTIONTZAT!!!
Asmakizunak Kevinek eta Ederrek irakurri dizkigute.
1.Asmakizuna:
Koroa badu,
baina ez da erregea.
Ai zein labean balego,
kantuan dabilena,
egunsentian goizero!!!
2.Asmakizuna:
Marroia eta iletsua naiz,
oso garaia dut arbola.
Benetan gogorra daukat
kanpoko oskola.
EA ASMATZEN DITUZUEN!!!
Pasa den astean Carolina, Adrian eta Sofiak irabazi zuten.
Ondoren, Naroarekin albiste txikiaren txanda izan da, eta oso interesgarria izan da energia berriztatzaile bati buruz hitz egin digulako.
Bukatzeko Ederrek irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu. Eta berriro entzun nahi baduzue irratsaio osoa klip egin beheko partean eta aukera izango duzue.
Bukatzeko Ederrek irratsaioari buruzko galderak egin dizkigu. Eta berriro entzun nahi baduzue irratsaio osoa klip egin beheko partean eta aukera izango duzue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario