2015-10-23

EUSKAL JAIA

Gaur, urriak 23, pozaren pozez gaude, euskal jaia ospatzen dugulako eta 6.Akoek irratsaioa eskeintzea tokatu zaie.
Jonathan profesional bikaina izan da eta esataria lanean primeran aritu da.
Sofiak eta Aymenek ingeleseko tartea eskeini digute very very well.


Ondoren, Asierrek eguraldiaren berri eman digu, gaurko oso beharrezkoa, zeren eta irratsaioa bukatu bezain pronto Otxartaga parkera ospakizunera jeitsi behar baikara.

 
Leirek urtebetetzeen berri eman digu. Gaur, Izaro Moralesek 10 urte betetzen ditu eta aste honetan ere Asier Ortegak ere urteak bete ditu.
ZORIONAK LAGUNOK!!!!! 
Jarraitzeko Izarrek eta Lizethek asmakizunak irakurri dizkigute eta pasa den asteko irabazleak aipatu dizkigute ere. Zorionak Alondra, Haritz eta Haizea!!!! Irabazleak izan zaretelako.
 
       Aste honetako asmakizunak: 
  1.asmakizuna                                               2. asmakizuna
 Bi mendi erantsita ditut
Txaleko zuria dauka                              bizkarrean,
praka beltzarekin,                                  basamortuan ere ari naiz
hegan ez dabil, igerian bai,                    lanean.
nor den ezetz jakin! 
Bukatzeko, Aimarrek eta Nikok gaurko albistea luzatu digute. Eta nola ez... euskal jaiari buruz izan da.
 
Eta gaurko irratsaioa EUSKALDUNAK GARA! abestiarekin bukatu dugu. Ondo pasa!!!!
Gaurko irratsaioa entzun nahi baduzue klip egin.  

2015-10-16

IKASTURTE HONETAKO LEHENENGO IRRATSAIOA

Gaur ikasturte honetako lehenengo irratsaioa izan dugu eta 6.Bko ikasleek eskeini digute.

 Gaurko esataria Edorta izan da eta berak dituen urteko esperientzia nabaria izan da, zeren eta bikain egin baitu.
 Ondoren, Naroak eta Egoitzek ingelezko tartetxoa eskeini digute. Very well!!!!!


Aroak urtebetetzeen berri eman digu. Gaur Oierrek (3.Bkoa) eta Alanak urteak betetzen dituzte, aste honetan ere Adrianek eta Sofiak (gure 6.mailako bikiek) ere urteak bete dituzte.
ZORIOOOOONAAAAKKKKK!!!
 Asmakizunen tartea ere izan dugu,  Raulek eta Unaik irakurri dizkigute.
         
 1. ASMAKIZUNA                                  2.ASMAKIZUNA

EDAN AHAL NAUZU ARTEAN,                           ZANGORIK GABEKO ZERBAIT KORRIKA,
EDAN AHAL NAUZU BAT-BATEAN,                  PUNPA ETA SALTOKA DABILENA.
EDAN AHAL NAUZU LAGUN ARTEAN,
EDAN AHAL NAUZU BAZKAL OSTEAN. 

EA ASMATZEN DITUZUEN!!!!! 
Azkenik, Aketzak albistea eman digu. Gaur, Elikadura nazioarteko eguna dela azaldu digu. Eskerrik asko Aketza.
 Eta bukatzeko, Asierrek urrezko esaldia "Guk euskaraz dakigu" esan digu eta Terek irratsaioari buruzko galderak aipatu dizkigu.

Orain, berriro entzun nahi baduzue behean klip egin eta aukera izango duzue.




Ondo ibiliiiiiii.

Maritxu