2016-02-19

6.B TALDEAREN IRRATSAIOA


Gaur,   irratsaioaz 6.Bko taldeko ikasleak arduratu dira. 
Ivan esataria izan da da eta oso ondo egin du.
 Dani eta Goranek ingeles txokoa egin dute, very well!!!

Aimar Torresek eguraldiaren berri eman digu.



Ondoren Anek urtebetetzeak aipatu dizkigu. Gaur Mahfouda Regayeg-ek 11 urte bete ditu. Baina aste honetan ere Urko Martin eta Izotz Santolallaren urtebetetzeak izan dira. Beraz, 
ZORIONAK MAHFOUDA, URKO ETA IZOTZ!!!!




       






1.Asmakizuna                                                              2.Asmakizuna
Azpian azpiko                                       Arantzak ditu ohe eta pijama
ez nauzu erraz ikusiko                           ibiltzerakoan ere
eta begiz jotzen banauzu                       ohea bizkarrean darama.
txapela eta hanka besterik
ez didazu ikusiko.


 Jarraian Aimar San Miguelek gai ezberdinei buruzko albistea eman digu.


 Ondoren,  URREZKO ESALDIA aipatu digute. Ez ahaztu 
                "BERAK ZEUKALA ESAN ZUEN"
Ez dago aitzakirik, Maritxuren txokoan urrezko esaldi guztiak daude, noizean behin begiratu eta ez ahaztu.  
TXI, TXI, TXI EUSKERAZ ONDO HITZ EGIN!!!!

Eta bukatzeko Aketzak  irratsaiori buruzko galderak egin dizkigute.

 
Arazo teknikoengatik aste honetan ez da izan posible irratsaioa grabatzea, asko sentitzen dugu.




 

6.Ako IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur 6.Ako ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute.
Izotzek irratsaioari hasiera eman dio. Ondoren, Anderrek eta Sebastianek ingeleseko tartea egin dute.

 Aaronek eguraldiari buruzko oso informazio interesgarria eman digu.


Gaizkak gaur ez duela inork urterik betetzen esan digu, baina aste honetan NAIARA GALLEGOK 11 urte beteko dituelaren berri eman digu.      ZORRIOOOONAK NAIARAAA!!


 Aimarrek eta Mariak asmakizunak egin dituzte. ERREZAK??? 
Ikusiko dugu zenbatek asmatzen dituzuen, e? 
1. Asmakizuna 
Zuri-zuri eta biribil,
iluntasuna arintzen nabil.

2.Asmakizuna
Zer da zoparekin batera
ateratzen dena eta
jaten ez dena?  

 Jarraian,  David eta Ederren eskutik gai ezberdinei buruzko albiste tartea izan dugu. Asteazkenean egin genuen Jai Berdearen ospakizuna gogoratu digute  eta datorren astean ihauteriak ospatuko ditugula esan digute, pelikulak gure gaia izango da.

Bestealdetik, aste honetako URREZKO ESALDIA izan da: "Ahaztu zaidalako" 
Ez ahaztu ondo erabili e??

Eta bukatzeko Aaronek galderak egin dizkigu. Ea adi egon zareten!!!!!
Orain, berriro entzun nahi baduzue irratsaio osoa behean klip egin.  




2016-02-10

2.Ako IKASLEEN  IRRATSAIOA

Gaur, urtarrilak 13, 2.Ako klasekoek irratsaioa eskeini digute.
Urkok irratsaioari hasiera eman dio, esataria izan delako.
Ondoren Yaizak eta Enekok  ingeleseko tartea egin dute. Eta
eguraldiaren berri Giselak eman digu.



Gaur,  Iñigo Merodioren urtebetzea da, Beñatek esan digu. Baina aste honetan ere urteak bete dituzte: Amets Mesa, Aritz Vinagre, Izaro Rica, Jonathan Valdes, Eneko Rodriguez eta Samson Cirpaci.
ZORIOOOOOOONAK!!!!!! 
  Asmakizunak  Ikerrek eta Giselak irakurri dizkigute. 

Eta albistea Miguelek. Ondoren,  urrezko esaldia ikasi dugu: "Ez dut nahi" esan beharko dugu oraindik aurrera ahaztu gabe, ez dago atzikirik esan digunez Urkok.





 Eta bukatzeko  galderak irakurri dizkigute.

Oso ondo neska mutilak primeran egin duzue. Berriro entzun nahi baduzue klip egin behean eta aukera izango duzue.

2016-02-02

2.B TALDEAREN IRRATSAIOA

Kaixo lagunok!! Gaur 2.B taldeak irratsaioa egin du. 




Koldok esatariaren lana egin du. 
Anek eta Robertok ingeleseko tartea eskeini digute. Very well!!!!



Aritzek eguraldiaren berri eman digu. Eta Josek urtebetetzeak aipatu dizkigu. Gaur ez du inork urterik betetzen, baina aste honetan Leire Martinezek 11 urte bete ditu.
ZORIONAK LEIRE!!!! 


Ondoren, Aritzek eta Izanek asmakizunak irakurri dizkigute. 
Hauek izan dira:
 1.asmakizuna:                                        2.amakizuna:
Lurrean erne nintzen                              Zabaltzen banaute ere
Barazki artean indarrez.                         Beti nago tamaina bereko
Ni txikitzen nauena                                Eguzkiari baimena ematen 
uzten da negarrez.                                  diot



Eta bukatzeko Enolek, Olaiak eta Landerrek albistea eskeini digute.