2016-02-19

6.Ako IKASLEEN IRRATSAIOA

Gaur 6.Ako ikasleek irratsaio zoragarria eskeini digute.
Izotzek irratsaioari hasiera eman dio. Ondoren, Anderrek eta Sebastianek ingeleseko tartea egin dute.

 Aaronek eguraldiari buruzko oso informazio interesgarria eman digu.


Gaizkak gaur ez duela inork urterik betetzen esan digu, baina aste honetan NAIARA GALLEGOK 11 urte beteko dituelaren berri eman digu.      ZORRIOOOONAK NAIARAAA!!


 Aimarrek eta Mariak asmakizunak egin dituzte. ERREZAK??? 
Ikusiko dugu zenbatek asmatzen dituzuen, e? 
1. Asmakizuna 
Zuri-zuri eta biribil,
iluntasuna arintzen nabil.

2.Asmakizuna
Zer da zoparekin batera
ateratzen dena eta
jaten ez dena?  

 Jarraian,  David eta Ederren eskutik gai ezberdinei buruzko albiste tartea izan dugu. Asteazkenean egin genuen Jai Berdearen ospakizuna gogoratu digute  eta datorren astean ihauteriak ospatuko ditugula esan digute, pelikulak gure gaia izango da.

Bestealdetik, aste honetako URREZKO ESALDIA izan da: "Ahaztu zaidalako" 
Ez ahaztu ondo erabili e??

Eta bukatzeko Aaronek galderak egin dizkigu. Ea adi egon zareten!!!!!
Orain, berriro entzun nahi baduzue irratsaio osoa behean klip egin.  




No hay comentarios: