2017-12-15

2.B MAILAKOEN IRRATSAIOA

 Gaur, 2.B mailakoen txanda izan da,  zein irratsaio polita eskeini diguten!


Ibon gaurko esataria izan da.
 
Ingeleseko tarteaz Josu arduratu da, eta jarraian, Dianak eguraldiaren berri eman digu.
 Ondoren, Alaitzek, aste honetan urteak betetzen dituztenak zoriondu ditu. 

Jarraitzeko , eta aste honetako asmakizunak esan baino arinago, Julenek aurreko asteko erantzunak eta irabazleak aipatu ditu.
 Orain bai, Mikelek eta Izarok aste honetako asmakizunak esan dituzte, ea asmatzen dituzuen.
 Maialenek gaurko berria kontatu digu, badakizue aste honetan udazkenari agur esango diogula eta negua datorkigula?
 "NIK EGIN DUT" hori izan da aste honetako urrezko esaldia eta Jairo arduratu da guri kontatzeaz.
 Bukatzeko, Asierrek gaurko galderak bota dizkigu. Animo,  seguru asmatuko dituzuela!
 
... eta gogoratu : TXI TXI TXI EUSKARAZ HITZ EGIN!
 Oporren bueltara arte. Ondo pasa!

2017-12-01

5 URTEKOEN IRRATSAIOA

Gaur 5 urtekoek irratsaio berezi eta polit bat eskeini digute Euskeraren eguna dela eta.
Euskeraren egunari buruz hitz egin digute, olerki polit batzuk esan dizkigute, eta asmakizun batzuk ere. Eta haiekin batera "Ahoa Bizi , Belarriak Prest" kanta abestu dugu.  



Enaitz, Koldo, Nahia, Silvia, Alba, Ainhize eta Eki Zorionak! oso ondo egin duzuelako.  

Eta gogoratu TXITXI TXI, EUSKERAZ HITZ EGIN!

2017-11-24

2.A MAILAKOEN IRRATSAIOA

Gaur , 2.A mailakoen txanda izan da, eta lan bikaina egin dute, zorionak neska mutilak. 

Gaurko esataria Eneritz izan da.
Oierrek ingeleseko tartea eskeini digu,eta Karinak eguraldiaren berri eman digu.
Sendoak, urtebetetzeak aipatu ditu. Gaur ez du inork urterik betetzen baina aste honetan betetzen dituztenak aipatu ditu: Zorionak Eleder, Unai eta Dennis!!


Maiderrek asmakizunak esan ditu, ea asmatzen dituzuen!


Enaitz albisteaz arduratu da, bihar, azaroaren 25ean Emakumeen indarkeriaren aurkako eguna dela aipatu digu eta Ez, Ezetz dela argi utzi digu.  
 Bukatzeko , Luarrek gaurko galderak irakurri dizkigu.



Gaurko "Urrezko esaldia" : JO NAU. 

eta gogoratu: TXI TXI TXI , EUSKERAZ HITZ EGIN!

2017-11-17

3.A MAILAKOEN IRRATSAIOA

Gaur , Azaroak 17, 3.A mailakoen txanda izan da.
 Gaurko esataria Aiur izan da. 
Izeik eguraldiaren berri eta galderak egin dizkigu.

Ohianek eta Noemik ingeleseko tarteaz arduratu dira.


Davidek  gaurko menua eta urrezko esaldia esan dizkigu .

Unaxek urtebetetzeen berri eman digu eta Anek eta  Miguelek asmakizunak esan dizkigute.
 
Eta Cristhian albisteaz arduratu da.

 Gaurko urrezko esaldia "IKUSI ZAITUT"  izan da eta ez ahaztu:

                TXI TXI TXI EUSKARAZ HITZ EGIN  


 

2017-11-10

5.B MAILAKOEN IRRATSAIOA

Gaur 5.A mailakoen txanda  izan da eta oso ondo egin dute.

 Gaurko esataria Eneko izan da.
Markel eta Jessicak ingeleseko tartea eskeini digute eta Camilak eguraldiaren berri eman digu. 


 Endikak urtebetzeen berri eman behar zigun baina kasualitatez aste honetan ez du inork urterik betetzen, orduan datu interesgarri bat eskeini digu. Aste honetan Marie Curiek urteak beteko zituen, emakume zientzilari honek erradiaktibitateari buruzko ikerketak egin zituen eta Nobel saria lortu zuen. 


Unai eta Itsasnek asmakizunen tartea eskeini digute.Eta Naiak gaurko abisuaren berri eman digu. Ikasturte honetan Agenda 21 proiektutik Zarata gaia lantzea proposatzen digute, gaur zarata eta isiltasunaren arteko desberdintasunaz ohartzeko Katxarrada egingo dugu. Tarte batean zarata eta bestean isiltasuna egingo dugu, badituzue zuen tramankuluak prest?


Argiderrek gaurko irratsaioaren inguruko galderak aipatu dizkigu, ea asmatzen dituzuen!


Gauko "Urrezko esaldia":

                         KALERA IRTENGO GARA!    izan da

Eta gogoratu: 

                        TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN ! 

 

2017-11-03

 4.A  MAILAKOEN IRRATSAIOA

Gaur  4.A mailakoen txanda izan da.  


Lander Granados esataria izan da.
Olaia eta Carolina ingeleseko tarteaz arduratu dira.
Ondoren, Yunxik eguraldiaren berri eman digu. 
Eta jarraian Landerrek urtebetetzeen berri eman digu. 
 Yaizak, aurreko eguneko asmakizunen erantzunak aipatu ditu eta Aritz eta Iker aste honetako asmakizunetaz arduratu dira.
Robertok oso albiste interesgarria eskeini digu plastikozko hondakinei buruz eta zentzuz kontsumitzera , berrerabiltzera eta birziklatzera animatu gaitu.  


Gaurko "Urrezko esaldia" hauxe izan da :
                             - Berak zeukaLA esan zuen. -

Eta bukatzeko Abrahamek gaurko irratsaioaren inguruko galderak luzatu dizkigu, ea asmatzen dituzuen. 




Eta badakizue!!! TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN !





2017-10-27

5.B MAILAKOEN IRRATSAIOA

Gaur 5.B mailakoen txanda izan da eta oso irratsaio interesgarria eskeini digute. 

 Oier izan da gaurko esataria.

Amets eta Garikoitz ingeleseko tarteaz arduratu dira.
Garikoitzek ere eguraldiari buruzko informazioa eman digu.


Marak urtebetetzeen berri eman digu. Gaur, Robertok 9 urte betetzen ditu, eta bide batez, aste honetan urteak betetzen dutenei zoriontzeko aukera izan dugu.Atzo Antoniok 7 urte bete zituen eta bihar Yanayk 6 beteko ditu.


ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO! 

Haizeak eta Jonatanek asmakizunak esan dizkigute. Ea asmatzen dituzuen.








 Naroak albiste berezi bat eskeini digu.Ostiralean , Aresketamendiko energia parkera joan zirela aipatu digu eta oso ondo pasa zutela. 
Eta bukatzeko ,Alainek aste honetako galderak egin dizkigu. 


Oso ondo egin duzue neska mutilak. Zorionak eta gogoratu:

 TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!




2017-10-20

4.B MAILAKOEN IRRATSAIOA


Gaur 4. mailakoen txanda izan da, eta oso irratsaio polita prestatu digute. 



 
Dennis gaurko esataria izan da, 
Izaro eta Eneko ingeleseko tartetxoaz arduratu dira. Oso ondo ahoskatu dute. 
Junek eguraldiaren berri eman digu, goizean, 19 gradu markatzen zituen gure eskolako termometroak .

 Gaur  ez du inork urterik bete,  baina Peiok aste honetan zehar bete dituztenei zoriondu ditu.Zorionak  guztioi!!!!
Asierrek eta Yumalaik Asmakizunen tartea eskeini digute ...
 Eta Aritz eta Urko gaurko albisteaz arduratu dira. 
 Oso ondo neska mutilak!! eta gogoratu beti 

                    TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!