Gaur 5.A mailakoen txanda izan da eta oso ondo egin dute.
Endikak urtebetzeen berri eman behar zigun baina kasualitatez aste honetan ez du inork urterik betetzen, orduan datu interesgarri bat eskeini digu. Aste honetan Marie Curiek urteak beteko zituen, emakume zientzilari honek erradiaktibitateari buruzko ikerketak egin zituen eta Nobel saria lortu zuen.
Unai eta Itsasnek asmakizunen tartea eskeini digute.Eta Naiak gaurko abisuaren berri eman digu. Ikasturte honetan Agenda 21 proiektutik Zarata gaia lantzea proposatzen digute, gaur zarata eta isiltasunaren arteko desberdintasunaz ohartzeko Katxarrada egingo dugu. Tarte batean zarata eta bestean isiltasuna egingo dugu, badituzue zuen tramankuluak prest?
Argiderrek gaurko irratsaioaren inguruko galderak aipatu dizkigu, ea asmatzen dituzuen!
KALERA IRTENGO GARA! izan da
Eta gogoratu:
TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN !
No hay comentarios:
Publicar un comentario