2017-03-17

3.B GELAKOEN IRRATSAIOA

 3.B GELAKOEN IRRATSAIOA

Kaixo lagunok!!! Gaur 3.B gelakoek irratsaioa eskeini digute.






Gaurko egunean, Izane esataria izan da, oso ondo aurkeztu dizkigu bere kideak. Horrekin batera, urrezko esaldia esan digu:

 "GUK EUSKARAZ DAKIGU"





  Urkok eta Peiok ingeleseko tartea eskeini digute. Very very very well. 






Josek eguraldiaren berri eman digu.



Kontuz ibili, aldaketa omen dator eta!!!



 Manuk urtebetetzeen berri eman digu.



ZORIONAK DENOI!!!! 



Ondoren,  Izarok eta Iraidek asmakizunak irakurri dizkigute. 




  SUERTE ON DENOI!!!!!!!!



Izarok eta Giselak gaurko albistea eskeini digute. 
3. eta 4. mailako ikasleak, asteartean, Santimamiñeko kobak eta Dorre Madariaga ezagutzera joan ziren. Asko gustatu zitzaien eta oso ondo pasatu zuten.
Horretaz gain, asteazkenean, hamaiketako osasungarria egin genuen eskolan, errepikatzeko asmoarekin gaude.
Amaitzeko, aste honetan, ortuan lanean hasi gara. Altxor preziatua izango balitz bezala zainduko dugu denon artean.



 


Bukatzeko, Peiok irratsaiori buruzko galderak egin dizkigu. Adi egon zarete???? Ea ondo erantzuten dituzuen.






Eta hementxe uzten dizuet irratsaioa berriro entzun ahal izateko.


 

No hay comentarios: