2018-03-02

4.B MAILAKOEN IRRATSAIOA 

Gaur 4. B mailakoen txanda izan da. Oso irratsaio polita eskeini diguzue neska mutilak!
Gaurko esataria Iraide  izan da. 
 Ostean, Manuk eta Giselak ingeleseko tartea eskeini digute. 
Izarok,  eguraldiaren berri eman digu, hau eguraldi zoroa aste honetakoa!
Gaur ez du inork urterik betetzen , baina Sandrak, aste honetan bete dituztenei zoriontzeko aukera izan du.

Koldok eta Jeniferrek aste honetako igarkizunak aipatu dituzte eta aurreko asteko irabazleen izenak ere. 
Ea asmatzen dituzuen!
Asierrek albiste txiki bat kontatu digu. Datorren astean Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu eskolan, emakumeen eskubideak gogoratzeko eta horiek betetzea eskatzeko erabiltzen den eguna. 

Ondoren gelan prestatutako bertso bat bota dute. Benetan polit-polita. 
 Eta bukatzeko Iraidek aste honetako galderak egin dizkigu. 

Aste honetako urrezko esaldia: Guk euskeraz dakigu.


Eta gogoratu: TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!


Hurrengora arte....
 

No hay comentarios: