2019-01-25

6.A MAILAKOEN IRRATSAIOA

Egunon neska mutilak! Gaur, urtarrilak 25, 6. A mailakoen txanda izan da. 

Gaurko esataria Unai izan da.

Izan eta Jessica ingeleseko tarteaz arduratu dira. Zein ondo hitz egiten duten ingeleraz!

 Ondoren, Markelek eguraldiaren berri eman digu, gaur ere berokiak eraman behar izango ditugu, hotz handia egiten du eta.

Luna urtebetzeen atalaz arduratu da. 

Enekok eta Adrianek asmakizunak esan dituzte.



Itsasnek eta Asierrek albisteak eskaini dizkigute, eta Naiak irratsaioaren inguruko galderak egin dizkigu.



Urrezko esaldia: BERAK ZEUKALA ESAN DIT. 
Eta gogoratu beti. 
TXI TXI TXI EUSKARAZ HITZ EGIN.

Oso ondo egin duzue neska mutilak!!

2019-01-18


  2. B MAILAKOEN IRRATSAIOA

Egunon lagunak!! Gaur, urtarrilak 18, 2.B mailakoen txanda izan da. Irratsaio polit polita eskeini digute.



Gaurko esataria Garazi izan da. 

 Unai Mora eta Haizea ingeleseko tarteaz arduratu dira. 

 Onintzek eguraldiaren berri eman digu.

Gaur ez da urtebetetzerik egon, baina Ainhizek, aste honetan eta aurreko astean bete zituztenak zoriondu ditu.

Ziortzak asmakizunen irabazleak aipatu ditu eta ondoren Kermanek eta Estefaniak gaurko asmakizunak esan dituzte. Ea asmatzen dituzuen.

Endikak  hamaiketako osasungarriari buruz hitz egin digu. Atzo "pantumaka" dastatzeko aukera izan genuen.

Ederrek Urrezko esaldia esan du: EZETZ JAKIN! 
eta bukatzeko gaurko galderak irakurri dizkigu.

 Bikain egin duzue neska mutilak! 

Eta gogoratu beti: TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!