2019-01-18


  2. B MAILAKOEN IRRATSAIOA

Egunon lagunak!! Gaur, urtarrilak 18, 2.B mailakoen txanda izan da. Irratsaio polit polita eskeini digute.



Gaurko esataria Garazi izan da. 

 Unai Mora eta Haizea ingeleseko tarteaz arduratu dira. 

 Onintzek eguraldiaren berri eman digu.

Gaur ez da urtebetetzerik egon, baina Ainhizek, aste honetan eta aurreko astean bete zituztenak zoriondu ditu.

Ziortzak asmakizunen irabazleak aipatu ditu eta ondoren Kermanek eta Estefaniak gaurko asmakizunak esan dituzte. Ea asmatzen dituzuen.

Endikak  hamaiketako osasungarriari buruz hitz egin digu. Atzo "pantumaka" dastatzeko aukera izan genuen.

Ederrek Urrezko esaldia esan du: EZETZ JAKIN! 
eta bukatzeko gaurko galderak irakurri dizkigu.

 Bikain egin duzue neska mutilak! 

Eta gogoratu beti: TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!

No hay comentarios: