2019-03-29

2.B MAILAKOEN IRRATSAIOA.

Gaur, martxoak 29, 2.B mailakoen txanda izan da. 



Gaurko esataria Nahiel izan da.



Ainhizek eta Endikak ingeleseko tarteaz arduratu dira.



Ianek eguraldiaren berri eman digu.



Luciak urtebetetzeen berri eman digu. 


Ederrek eta Unaik saridunak eta asmakizunak esan dizkigute.





Kermanek eta Ziortzak Jai Berdearen inguruko argibide batzuk eman dizkigute.




Onintzek Urrezko esaldia esan digu eta Aitorrek Gaurko irratsaioaren inguruko galderak egin ditu. 





Urrezko esaldia : Ez dut egin nahi. 



 Oso ondo egin duzue eta gogoratu beti:
 TXI TXI TXI euskeraz hitz egin.






2019-03-22

2.A MAILAKOEN IRRATSAIOA

Gaur , martxoaren 22an, 2.A mailakoen txanda izan da. Oso irratsaio interesgarria eskeini digute. 


Gaurko esataria Unax izan da eta Hodei ingeleseko tartetxoaz arduratu da. 



Ondoren, Adharak eguraldiaren berri eman digu. 


Elederrek urtebetzetzeak aipatu ditu. Zorionak Endika ,Nagore eta Izei!


Oinatzek eta Ainhoak asmakizunak esan dizkigute, ea asmatzen dituzuen.


Anerrek eta Enarak gaurko albistea eskeini digute. Badakizue,  Martxoaren 8ko eguna ospatzeko, eta emakume langileen historia hobeto ezagutzeko, gure amamen bisitak jaso ditugula. Oso gauza interesgarriak kontatu dizkigute. 
Eskerrik asko etortzeagatik : Mertxe, Ameli, Ascen, Encarni, Isabel, Mila, Txaro eta Rosa!




Urrezko esaldia: NIK EGIN DUT!

eta gogoratu : TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN!






MARTXOAREN 8a
EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Aurten "Emakume langilearen nazioarteko eguna" gogoratzeko eta lantzeko gure eskolako eta Ortuellako amamak eskolara gonbidatu ditugu. Haiek izan duten bizimoduari buruz hitz egin digute eta oso oso aberasgarria izan da.




 Amama Ascen 3 eta 4 urteko umeekin egon da eta  euskal dantzak irakatsi digu, bera gaztetan horretan aritzen zelako.



 
 

 
 
Amama Isabel 5 urteko geletan egon da. Bera Trianokoa da eta eskolara joateko denbora luze mendian zehar ibili behar zen.




Amama Ameli 1.mailara etorri da, berak oso argi utzi digu lehen bizitza gogorragoa zela, baina bera oso zoriontsua izan dela beti. 



Amama Mertxe 2.An egon da eta bere bizitza kontatuz aparte, berak eskolan erabiltzen zituen liburuak eta jolasak, tabak hain zuzen ere, guri erakusteko ekarri ditu.


2.B gelara  amama Rosa etorri da. Rosa gazte gazte lanean hasi zen eta kontatu digu emakumeak haurdun geratzen zirenean lanetik botatzen zituztela.




Amama Txarok  3.mailako umeei gauza asko kontatu die. Adibidez, guda garaian oso gutxi jateko zeukatela.





 Mila 4.mailara etorri da eta gauza asko kontatu digu. Esate baterako, bera txikia zenean baloiak eta bizikletak bakarrik mutilentzat zirela.



Encarni Uriostekoa da eta 5.mailako umeei kontatu die 13 urtekin Sestaoraino lan egitera oinez joan behar zela.



Amama Txaro 6.mailan egon da guda osteko garaia bizi izatea tokatu zitzaion, baina oso zoriontsua izan zen nahiz eta ez izan ea arropa eta jostalurik.



Hitzaldiaz disfruta ondoren bi hormairudi egin ditugu ikasi dugunarekin.





Eskerrik asko!!! Ascen, Isabel, Ameli, Mertxe, Rosa, Charo, Mila, Encarni eta Txaro!!!!! Esperientzia hau oso aberasgarria izan da!!!!







2019-03-20


3. MAILAKO IRRATSAIOA


Gaur, martxoaren 15ean, 3.A mailakoen txanda izan da. Oso irratsaio polita eskeini digute. 



Gaurko esataria Eneritz izan da.



Maider ingeleseko tarteaz arduratu da.


Oier Peñak eguraldiaren berri eman digu.


Jarraian , Jairok urtebetzeen berri eman digu, gaur ez du inork betetzen baina aukera aprobetxatu du aste honetan betetzen dituztenei zoriontzeko. Zorionak Eneko  eta  Naroa!!


Aste honetako asmakizunak Josuk irakurri dizkigu. 



 Luarrek gaurko albistea eskeini digu .





 Egoitzek irratsaioaren inguruko galderak egin dizkigu.





Urrezko esaldia : JO NAU

eta gogoratu beti: TXI TXI TXI EUSKERAZ HITZ EGIN.